Xalbador Eguna urriaren 14an

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
‘Xalbador eta diaspora’ gaia izango da Urepelen ospatuko den Xalbador Egunaren ardatz. Goizean diasporari buruzko bideo emanaldia eta Xabier Euzkitzek aurkeztutako mahai-ingurua izango dira. 13:00etan aperitifa egingo da herriko plazan, Baigorriko Arrola taldeko dantzarien eta trikitilarien konpainian. Ondoren bazkaria egingo da, Xendarineko ahizpek eta Aire ahizpek alaiturik. 15:30ean Potxin eta Patxin pailazoen emanaldia eta bertso saioa izango dira. Johny Kurutxet (San Francisco, AEB), Jesus Goni (Reno, AEB), Andoni Egaña, Txomin Garmendia eta Sustrai Colina arituko dira kantuan.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude