Sekula baino bertsolari gehiago Gipuzkoako Txapelketan

Hilaren 22an jarriko da abian Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, G puntua lelopean, Orion. Urriaren 6ra bitartean sailkapen faseko bost saioak egingo dira, urriaren 20tik azaroaren 4ra bitartean final-laurdeneko bostak eta azaroaren 17tik abenduaren 1era bitartean hiru finalaurrekoak. Finala abenduaren 16an izango da Donostiako Ilunbe zezen-plazan. Aurten 79 bertsolarik hartuko dute parte Txapelketan, sekula baino gehiagok. Horien artean ez da Maialen Lujanbio gaur egungo txapelduna egongo. Duela lau urteko finalean aritu ziren beste zazpi bertsolariak berriz bai. Txapelketaren nondik norakoak www.gpuntua.com web gunean jarrai ditzakezue.

Eguneraketa berriak daude