Ekonomia manipulatu

Datu estatistiko eta makroekonomikoek benetako egoera sozioekonomikoa ezkutatzen dute beti. Espainiako Estatuko presidenteak esan du Espainiako ekonomia munduko lehenengo postuetan dagoela eta %3,7 hazten segiko duela. Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Gobernuek segurtatu dute bertako ekonomiek hazten jarraituko dutela, Espainiakoa baino gehiago ere bai. Ez digute esan ordea, soldatek ia ez dutela gora egin eta erosketa-saskiak gora eta gora egiten duela. Enplegua prekarioa da. Etxebizitza izugarri garestia. Hipotekak gazteak hiltzen ditu. Hamarnaka mila pentsiodun hala moduz bizi da... Diotenez, euskaldunen pentsioen batez bestekoa 838,85 eurokoa da, nahiz eta milaka asko diren hori baino askoz gehiago irabazten dutenak, 2.600 eurora arte, eta beste milaka asko dira batez bestekoa baino gutxiago jasotzen dutenak, 338,84 eta 606,06 euro artean. Batez besteko soldata 900 euroren inguruan ibiliko da, nahiz eta hamarnaka mila lagun diren gutxieneko soldatara (570,6 euro) iristen ez direnak edo 1.000 eurora heltzen ez direnak. Beste askok 1.000 eurotik gora irabazten dute. Enpresariak eta bankariak albo batera utzita, horietako batzuk dira gure zergekin ordaintzen diegun politikariak. Hegoaldeko alkate eta lau hiriburutako diputatu batzuk 7.000 eurotik gora ere irabazten dute hilero. Esate baterako, Bilboko alkate Iñaki Azkunak 92.873 euro gordin jasotzen ditu urtean eta Gipuzkoako ahaldun nagusi Markel Olanok 97.861 euro.

Horrela, datu makroekonomikoak eta estatistikoak azaltzea egoera sozioekonomikoa manipulatzea da.

Azkenak
Lan mundua euskalduntzeko ere Herri Akordioa

Lan munduaren euskalduntzea euskararen normalizazio-prozesuaren erronka nagusietakoa dena diagnostiko partekatua da euskalgintzan eta eragile euskaltzaleon artean. Hamarkadatan belaunaldi berriak euskalduntzen egindako inbertsio guztia (hor ere egiteko asko geratzen dela ahaztu... [+]


2024-05-17 | UEU
37 euskal ikertzailek hartu dute parte Txiotesia7 lehiaketan

37 euskal ikertzailek hartu dute parte asteartean Txiotesia7 lehiaketan. Mastodon eta X/Twitter sare sozialetatik zabaldu zituzten beren ikerketa lanak, euskaraz.


Estatuaren indarkeriaren biktimei aitortza ekitaldia eginen die Nafarroako foru gobernuak

Maiatzaren 30ean eginen dute Estatuaren eta eskuin muturraren indarkeriaren biktimen aitortza ekitaldia, Baluarten. Biktima zehatzei egiten zaien molde honetako lehen ekitaldi publikoa izanen da, eta 2019ko legearen babespean gauzatuko da.


Gose greban hil da Thailandiako monarkiaren aurkako preso politiko bat

28 urteko Netiporn Sanesangkhom preso politiko thailandiarra hil da asteartean, gose greban 110. egunbete dituenean. Urtarrilean atxilotu zuten eta epaiketarik gabe zeukaten gatibu. Monarkiaren aurkako irainak egin izana egotzi zioten, 2020an eginiko protesta batean parte... [+]


Eguneraketa berriak daude