Ana Politkovskaya

  • Artikulu xalo bat da hau, bere etxe-atarian eraildako kazetari bat omentzeko. Freelance eta gerra-berriemaile dezente hiltzen dituzte lanean edo lanetik kanpo, boterean daudenentzat traba direlako. Anaren hilketatik urtebetera iduri du hura argitzeko itxaropen-zirritua badela. Errusian laster hauteskundeak egingo dira!
Pako Sudupe
Pako Sudupe, idazleaDani Blanco
AEBak britainiarren laguntzarekin badakizue Iraken zer ari diren egiten. Eta Al-Kaeda? Bai baina estatubatuarrak eta britainiarrak inbaditzaile. Chomsky-k Bagdad mendebaleko hiri sunita Faluya eta Txetxeniako hiriburu den Grozni bateratu ditu. Biak 250.000 biztanle ingurukoak. Groznin lehentxeago, Faluyan 2004ko azaroan batez ere. Bietan hiri osoa suntsitua, auzoz auzo, kalez kale, miliziak aitzakia, zibilen aurka, armarik gabeko jendearen aurka armadunak izugarrikeriak egin eta egin. Ospitaletatik gaixoak atera, bertan behera utzi, hots, Genevako Konbentzioan onarturiko nazioarteko lege guztiak hautsiz.

Errusiaren eta Txetxeniaren arteko bigarren gerrak iraun zuen hiruzpalau urteren buruan berrogei bat aldiz joan zen Ana leku zikin ezin jasanezko hartara. Dutxa bat hartzea gauzarik ederrena! Putin gogor kritikatu zuen:

“XXI. mende hasieran Errusiar Federazioaren eskultore buruzagia zalantzarik gabe Vladimir Putin da. (...) Ez dut kexa pertsonalik beraren aurka. Bete behar duen zereginaz exijentzia oso sinpleak ditut: lehendakariak lan egin behar du bere herria hobea eta aberatsagoa izan dadin. Baina hemen ez da horrelako ezer gertatu. Putinen Errusia moralki zikinagoa da Yeltsinena baino. Zabortegi bat dirudi zabor eta sasiz betea.

Egoera arrazoi askoren ondorio da, baina nagusia Txetxeniako bigarren gerra, horrek gizarte guztia hondoratu baitu, Putin barne. (...) Milaka biktima harridura eta protestarik eragiten ez dutenak; anarkia militarrak usteldutako armada; abertzaletasuntzat hartzen den espiritu chauvinista gobernu-aparatuaren baitan; estatu indartsuaren erretorika neurrigabea; txetxeniarren aurkako arrazismoa, ofiziala eta herrikoia, Errusiako beste herri batzuetara hedatzen diren metastasiekin...”

Putin ez ezik hark Txetxeniako agintean jarritako Kadyrov klana, bereziki oraindik lehen ministro den Ramzan Kadyrov kritikatu du. Urriaren 7an Moskuko etxeko igogailuan hil zutenean txetxeniar agintariek herritarrei eragindako torturei buruzko artikuluari azken orraztua ematen ziharduen, eta bi torturatzaileren argazkiak ere bazituen esku artean.

AEBetako eta Errusiako agintariekin lotsatu bezala Ana bezalakoekin harrotzen gara gizaki izateaz. Agur eta ohore Anari eta horrelako kazetariei!

ASTEKARIA
2007ko irailaren 23a
Azoka
Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude