Oñatiko Unibertsitatearen historia eta zaharberritze lanak

  • Pedro Echeberria, Xabier Martiarena ::Oñatiko Unibertsitateko kaperako erretaula

    Gipuzkoako Foru Aldundia

    orrialdeak ::245

    prezioa ::20€

'Oñatiko Unibertsitateko kaperako erretaula'
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
1540. urtean Rodrigo Mercado de Zuazuola jaunak lortu zuen Paulo III.a aita santuaren bulda bati esker eraiki zen bere garaian Oñatiko Unibertsitate zaharra. Eraikinak eta horren apaingarriak Errenazimentuko benetako artelanak direnez, Euskadiko Monumentu Nazionala izendatu zuten Oñatiko Unibertsitatea. Hori dela-eta, eraikina berritzeko obra handiak egin ziren 90eko hamarkadan. Baina orduan ez zen Pierres Picart maisuak eginiko Sancti Spiritus kaperako erretaula berritu. Haatik, hainbat urteren ondoren erretaula zaharberritua dago, eta hain zuzen lan horren xehetasunak eskaintzen dizkigu Gipuzkoako Foru Aldundiak plazaratutako Oñatiko Unibertsitateko kaperako erretaula. Historia eta zaharberritzea liburu ederrak.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude