Rogelio Botanzen peskizan edota iraganeko oskorriaren menturan

  • Rogelio Botanz: Tiempo, Rogelio Botanz canta a Alfonso Sastre eta Vuelos (Gaztelupeko Hotsak)

    Literaturaren bidea apur bat urratu dugunok musika izan ohi dugu bidaide. Bidaide eta gogaide. Literatura eta musika elkarren ondoan doazen arte espresioak begitantzen zaizkit. 1970ko hamarkadan nerabe ginenok zorte handia izan genuela pentsu dut, garai hartako musika hagitz esanguratsua izan zela, baita berau profitatzeko berealdiko aukera ere izan genuela. Nire belaunaldikoen artean –nirean modu nabarmenean behintzat– literatura tokitan zegoen gure mundutik, baita gure imajinariotik ere. Musika, zentzu eta neurri batean, mundu hurbila nahiz urruna ulertzen lagundu zigun arte espresio bakarra izan zela ausartzen naiz esatera gaur egun.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
1975. urte aldea zen. Kanpoko musikariak etortzen hasi ziren gurera. Besteak beste, Rory Gallagher edota Genesis taldea entzun genituen Donostian –Anoetako kontzertuetan patata-tortillaren usaina zein zahatoak zebiltzan airean, eta Zurriolako zerumugan oskorria irudikatzen genuen–. Talde haien letren arrastorik ez genuen usaintzen, noski. Zorionez, Ez dok Amairu fenomenoaren loraldia bizirik zegoen artean: Laboa, Lete, Lertxundi edota Artzeren –eta beste batzuen– musikak eta letrek lagundu ziguten mundua ezagutzen –munduratzen, hitz batez– edota gure kultura amiñi bat janzten bederen. Oso bizirik ditut orduko pasadizoak, kanpoko eta bertako musiken arteko sinbiosia zegoen nolabait. Euskara oroitzen dut kontzertuetara joaten zirenen ahotan, euskal kulturaren munduarekin eta euskararekin konprometitutako pertsonak begitantzen zaizkit gaur egun.

1980 eta 90 hamarkadetan galdu nuen musikarekiko hartu-eman bizia, nolabait. 2000ko hamarkadan berriz, Rogelio Botanz musikari legazpiarrarekin topo egin nuen. Rogelio Tenerifen bizi da duela hogeita hamar bat urte. Soldadutzak eraman zuen Kanariar Uharteetara. Argiarako elkarrizketatu nuen Tiempo diskoaren aitzakian: “Nomada izatea ez da inongoa ez izatea” adierazi zidan Rogeliok. Musikak, musika entzuteak eta musikarekin bizitzeak merezi zuela gogorazi zidan. Rogeliok musika egiteko, ulertzeko eta bizitzeko duen moldeak guztiz bete ninduen, bere musikak eta letrek gatibatuta naukate. Tiempo diskoaren ondoren Rogelio Botanz canta a Alfonso Sastre kaleratu zuen. Ez ninduen indiferente utzi, ez horixe. Sastre idazlearen –eta etxeko poetaren– bizipenak ezagutu ahal izan ditut, baita orain gutxi zendu den Eva Forestekiko jakin-mina piztu ere, nomadak izaki ere bi hauek. Botanzen azken diskoak Vuelos izena du. 1970ko hamarkadan, nerabe izaki, musikari kuttunen biniloa kaleratu orduko gure tokatan zegoen jirabiraka. Denbora ez da alferrik pasa, amigo. Atx! Vuelos entzun gabe daukat. Uda honetan eskuratuko dut. Musikak merezi duela pentsatzen baduzu, Rogelio Botanz duzu gomendio.

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude