Nahaste marrazte

  • Lerro hauek idazteko garaian, 200 bat ikaslerentzat ikastaro bat zuzentzen ari naiz Manilako Ateneo Santo Tomas Unibertsitatean. Manilako leihatila honetatik kanpo aurkitzen den munduari begirada ematen badiot, eta batez ere Europari, erraiak apurtzen zaizkit.

    Filipinak, eta Manila haren hiriburua, Asiako errealitatearen “mikrokosmoa” dela ziurtatu daiteke.

2007ko uztailaren 29an
Antton Egiguren
Dani Blanco
Alde batetik pobrezia ikaragarria eta lotsagarria da. Txabolismo negargarri batez josiriko hiri handia. Europako herrialde askotako jendea udarako oporrak atseginez pasatzen ari den bitartean, hemen, Asian, milioika pertsona txaboletan bizi dira, ur zikina edaten dute, euren osasun egoera geroz eta arriskutsuagoa da, eta geroz eta bizimodu larriagoa pairatzen dute egunetik egunera.

Bestaldetik, Asiako kultur eta erlijio mota oparoaren aberastasuna dago: hainbeste erlijio modu, eta era berean euren erlijioa bizitzeko eta ospatzeko hainbeste era ezberdin eta koloretsu: jendearen pobrezian, hauek hala ere oraindik denbora aurkitzen dute euren fede ezberdinak bizitzeko eta ospatzeko.

Duela hilabete edo, ustekabean, hor Europako bazter txiki eta erdi itsu –edo erabat itsu– batetik, “mundu guztirako” balioa duela aldarrikatzen duen gutun bat azaldu zaigu. Gutunaren mamiak edota funtsak zer dioen? Horra:

“Erlijio Kristau Katoliko Erromatarra da benetan egiazko erlijio bakarra!”.

A zer nolako aldarrikapena!

Bitartean batzuk eta besteak sesioan dabiltza erlijio irakaskuntza dela eta. Hau da, ikastetxeetan erlijio katolikoa erakutsi behar dela hots egiten ari diren une honetan, beste batzuek ikasleei elkar ulertzea eta onartzea, erlijio ezberdinek berekin dakartzaten aberastasun kulturalak eta kondaira, eta gizarterako tolerantzian eta elkar errespetuan bizitzen erakutsi nahi lukeen beste proiektu bat defendatzen dute. Sekula nire gustuko izan ez diren zezenak ikusten ari ote naizen…!

Hemen, Manilatik Europako giro horri begira, ondorio batzuk atera nahi nituzke:

– Pobreengandik kanpo ez dago ez salbamenik, ez erlijiorik eta ez solidaritaterik.

– Erlijioak ez dira inor menperatzeko edo oinperatzeko medioak, baizik eta pobreei, guk aberatsek pobreei euren eskuetatik eta bizitzatik harrapatu diegun duintasuna berreskuratzeko medioa.

– Egiazkoa den erlijio bakarra, ez da ez Kristau Erroma katolikoena edo Budisten hierarkiarena edota Islameko jauntxoena –hauek denak kapitalarekin esposatuak baitaude–, pobreena baizik. Gainontzekoa gure asmakizunak, kabalak, kontuak eta zikulusaltsak dira.

Manilatik, agur guztioi!

ASTEKARIA
2007ko uztailaren 29a
Azoka
Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude