Adierazpenak


2007ko uztailaren 29an

Karlos Linazasorok Diario Vascon: «Literatura nazional bat behar ez dugunetik, oro unibertsaldu zaigunetik, malda beherak pikoagoa dirudi (...) Ez dago irakurlerik. Eta horixe da, argi dago, gure literaturaren ajerik handiena. (...) Guk lanean jarraitzen dugu, baina idazle batek zenbat irakurle izan behar ditu idazle izan dadin? Nahikoak ote ditu laurogeita hamabost bat?».

 

Blanca Arrieta dantzariak Berrian: «Denboraren kontzeptua lantzea gustatzen zait zeren bizitzak denbora bat bizitzera behartzen gaitu. Erotzeko modukoa da hori. Horregatik, jendea nire lan bat ikustera datorrenean, beste mundu batean murgiltzea nahiko nuke, gorputzak komunika dezakeena sentitzea nahiko nuke».

 
 

Lander Garrok bere blogean: «Batzuk urtebete daramate lerrorik idatzi gabe (euren blogetan). Inork ezer esan al die? Inor ohartu al da? (...) ‘Egin behar delako’ gaude hemen, eta ‘egin behar delako’ segitzen dugu hemen, inori pitorik axola ez arren, inork idatzi ez arren, eta, okerragoa dena, inork irakurri ez arren (...) Geure burua modernotzat dugu, aitzindaritzat, eta ez gara itsas bazterrean ‘body board’-a egiten dabiltzan umeak baino, surfistei inbidiaz begira, noizbait gu haiek bezala izango garelakoan. Besteek egiten badute, guk ere».

 

Eguneraketa berriak daude