Bilboko Rekalde aretoak bi erakusketa jaso ditu. Aurrenekoan Sean Snyder artista estatubatuarraren obrak daude ikusgai. Argazkien, telebistako irudien eta bideoen bidez, hedabideek zabaltzen dituzten irudiek gizartean duten eraginaren inguruan hausnartzen du Snyderrek. Bilbora ekarri dituen sei obretako batzuk, esaterako, Irakeko Gerra dute hizpide. Bigarren erakusketa Periferiak (www.periferiak07.org) jardunaldien barruan antolatu dute. Bideoak, marrazkiak eta posterrak bildu dituzte bertan, besteak beste. Erakusketa hau hilaren 29a arte izango da zabalik eta Snyderrena irailaren 2a arte.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!