Karoshi: hiltzeraino lan egin

  • Karoshi hitzak hiltzeraino lan egitea edota lan egiten hiltzea esan nahi du japonieraz, eta honen harira gehiegi lan egiteagatik loturiko gaitz soziala izango litzateke. Fenomeno hau 60eko eta 70eko hamarkadetan hasi zen, baina benetako garapena 80. hamarkadan zehar –Japoniako boom ekonomikoari lotuta– sendotu zen. Gaur egun, batzuek dioten arabera urtero 10.000 eta 20.000 langile dira Karoshiagatik edo gehiegi lan egiteagatik hiltzen direnak, oro har gizonezkoak (40-60 urte bitartekoak) eta bihotzekoak edota antzeko gaitzek jota.
Gorka Moreno Marquez
Iñigo Azkona
Japoniar kulturan ordu estrak egitea eta enpresaren alde jardutea ohoretzat jotzen da. Baina hau ez da arrazoi bakarra, azkeneko 20-30 urteetan lan erritmo are eta estresagarriagoak sartu dira sektore ekonomiko anitzetan, gehienbat teknologia berriei lotuta dauden kasuetan. Zentzu honetan, ez dira batere arraroak izaten 60 edota 70 orduko aste lanaldiak edota ordu berean askoz ere eginkizun eta betebehar gehiago edukitzea.

Adibide japoniarra muturrekoa izanik ere, gero eta ohikoagoak dira ezaugarri hauek lurralde garatuetan, baita, noski, gure inguruan ere. Horrela bada, langile askok gero eta estres gehiago pairatzen dute beren lantokietan eta honek hainbat patologia sorrarazi ditu, fisikoak zein sozialak. Denok izan dugu hainbat gertakariren berri. Hauetako bat, duela gutxi komunikabideetan azaldu da, Renault enpresako Parisko egoitza batean gertatua: oso denbora gutxian hiru langilek –kargu eta soldata onekoak– bere buruaz beste egin zuten, zuzendaritzak ezarritako presioak eta erritmoak ezin jasanda. Lehen, hiru edo lau kotxe berri sortu behar bazituzten urtero, orain sei ziren egin beharrekoak. Orain dela aste gutxi halaber, Londresen euskal jatorriko goi exekutibo batekin gertatutako afera ere hor dugu, dirudienez jasan behar zituen presioek eta tentsioek eragin handia izan zuten bere portaeran.

Hortaz, multinazional eta enpresa handien atzean, langile perfektuen eta garaileen atzean, dena ez da urrea, dena ez da Silicon Valleyn marrazki bizidunetako istorio polit bat. Langileentzako balizko erosotasun eta laguntzen atzean iluntasunak daude eta askotan baldintza gogorrak ezkutatzen dira. Bide honetan, askotan langileen eta pertsonen aurka doazen lan baldintzak eta erritmo estresagarriak baino ez daude, nahiz eta gehienetan alde argitsua baino ez saldu.

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude