Arrastoak


2007ko uztailaren 08an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Colosseum du izena erromatar zibilizazioaren inguruko mahai-jolas berriak. Protagonista erromatar enpresaria da, estadiotan ikuskizun handiak antolatzen ditu eta helburua ahalik eta ikusle gehien erakartzea da. Enpresarioek ospea eta loria lortzen dute ikuskizun bakoitzean, eta horrek ikuskizun berriak eta hobeak antolatzen laguntzen die. Estadioak hobetu behar dituzte, borrokalari eta ikuskizun onenak kontratatu, enperadorea eta patrizioak asetu… eta negozio guztia kudeatu, Enpresari Handi titulua eskuratu ahal izateko. Jolasaren alde estetikoa zaindu dute bereziki Days of Wonder etxekoek; bost estadio ditu guztira, eta horiek zabaltzeko beste hamar elementu.

 

Azkenak
Eguneraketa berriak daude