Adierazpenak


2007ko uztailaren 1ean
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Ibon Aranberri artistak Gara egunkarian: «Nik ez dut kulturaren popularizazioan sinesten, publikoak hezia behar du izan eta lehendik obrarekiko iritzi edo begirada kritikoa eduki behar du. Elitista-edo kontsidera daiteke, baina kontuan hartu behar dugu dena ez dagoela publikoari begira eginda eta nire kasuan, neure lanaren intentzioa da niretzako lehendabizikoa».

 

Koldobika Jauregi eskultoreak Irutxuloko Hitzan: «Ez dut uste obrak norberarentzat egin behar direnik. 17 urterekin jendearengan sorpresa sortzeagatik egiten nituen lanak eta hori ez da sanoa. Gai orokorrak jorratu behar dira, ez norberari burutik pasatakoak. Gai orokorrekin jendea elkartu egin daiteke. Bakoitzaren burutazioak ez zaizkit interesatzen».

 

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...