Cogitas ergo es

Edu Zelaieta
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Bizi izan du berriki Euskal Herriak batasun politikorik, askok eta askok zirkunstantzia hau ezeztatzen duten arren. Alabaina, paradoxikoa da Euskal Herriak XXI. mendean lortutako batasun hau Espainiari eta Frantziari –horrela, biluzian, estatu-eta aipatu gabe– esker suertatu izana. Denbora laburrean izanik ere, Iparraldeko eta Hegoaldeko bizilagunok kanpaina politikoan murgilduta egon garelako. Herria osatzeko bidean gaude, nonbait.

Hauteskundeetako emaitzek gutxi gora-behera betikoa adierazi dute. Batetik, Hegoaldea sozio-politikoki oso konplexua dela eta mundu guztiak Nafarroari lizunki begiratzen diola. Bertzetik, Iparraldean europarrok ez dugula ongizatea Afrikatik heldu direnekin partekatu nahi, zenbait borroka sozialen ondorioz erdietsitako eskubideak geuretzako pribilegio bilakatuz.

Politikoek hitzetik hortzera erabiltzen duten pluraltasuna kudeatzeko garaia da. Hala ere, ondokoak onartzetik oso urrun gaudela ikusita, proposamen bat egin nahi dut pedagogia zaharrera joz: dabiltzala politikoak eta herritarrak cogitas ergo es elkarri kantatuz, denok lezioa buruz ikasten dugun arte.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!