Munduko animalia-denda handiena, bitxiena eta miresgarriena zeukaten Noe senar-emazteek hiri bateko parkearen ondoan. Hala ere, ez ziren zoriontsu, umerik izatea lortu ez zutelako. Beraiek bizi ziren hiri berean bizi zen Sofia ere, txikiegia zelako etxetik irteten uzten ez zioten neskatoa. Noe senar-emazteak animalia-denda zeukaten lekutik oso gertu bizi zen Sofia, eta ontzi itxura zuen denda hartara joateko irrika zuen. Neskatoak bete ezinezko beste bi desira ere bazituen: lehengusu-lehengusinak izatea –bere lagunek bezala–, eta etxean animaliaren bat izatea. Ezin, ordea. Gurasoak oso urrutitik etorriak zirenez, amonarik eta lehengusu-lehengusinarik ez zeukan inguruan. Baina zazpi urte betetzera zihoanean, Noe senar-emazteak ezagutzeko aukera izan zuen, eta geroztik nahiak lortzeko aukerak ere, izan badirela ikasi zuen.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...