“Berorrek nahi baduzu egingo yau”

  • Hitanoa hobeto erabiltzeko ikastaroa egin dute Orion (Gipuzkoa) Udalak antolatuta. Ez da hitanoaren inguruko ikastaro asko antolatzen eta halako gehienetan hikako erabilera bultzatzea izaten dute helburu. Orion, berriz, hitanoaren jardun egokia bultzatzea izan dute xede.

    Oriotarren artean hika jardutea zabalduta dago. Gizonezkoek, esaterako, egoera informaletan eta lagun artean ia denek erabiltzen dute, emakumezkoen artean berriz gutxi dira egiten dutenak. Iñaki Iturain, ikastaroaren irakasleak azaldu duenez, “gizonezkoen artean, zazpi urtetik-edo hasita, ia denek erabiltzen dute, emakumeek berriz gutxi, galtzen ari da. Emakume heldu gehienek badakite, baina gutxi erabiltzen dute, gazteen artean ere badira batzuk”. Batez ere kalean erabiltzen da, lagun artean; familia barruan, berriz, aitek semeei hika hitz egiten diete, “ohituraren arabera, mutil jaio berriari zuka hitz egiten zaio, eta behin koxkortzen denetik aurrera hika, baina neskei beti zuka, galdu egin da”.
Ikastaroan parte hartu dutenak
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Hitanoak izan du zenbait herritan, hizkera itsusiaren fama, baina Orion ez da hala gertatu: “Familia batzuetan badu fama txar hori, eta susmoa dut eskualde batzuetan ere hala gertatu dela, baina Orion orokorrean ez da joera hori nagusitu. Zukako jardunak balio duen moduan, hikakoak ere bai. Bakoitza, bere tokian eta bere esparruan, egokitasun kontua da”.

Lehen, hika norekin eta zein egoeratan erabil zitekeen gauza jakina bazen ere, orain hikaren mugak lausotu egin dira, eta erabilera-arauak ez daude oso garbi, Iñaki Iturainen ustez. Gazte batek apaizari esandakoa ekarri du gogora: “Berorrek nahi baduzu egingo yau”. Gizarte ohituren eragina ere aipatu du: “Hitanoa maila berekoen artean edo goitik beherako harremanetan erabiltzen da, behetik gora ezin da erabili. Ez da lege gramatikala, baina bai gizarteak bere egin duen ohitura, belaunaldiz belaunaldi jarraitu duena. Gauza bera gertatzen zen berorikarekin, beti behetik gora egiten zen, gizarte-maila gorenekoekin, alkatea, apaiza, medikua, aitona…, hitanoa alderantziz, behe mailakoekin. Hika behetik gorako harremanean egitea errespetu falta da, baina oraingo nahasketa honetan batzuek egiten dute”. Nahas-mahas horren adibide herriko elkarte batena aipatu du Iturainek: “Ordezkariak jende aurrean hitz egin behar eta hika egiten hasi zen. Hori ezin da egin, are gutxiago entzuleen artean gizon eta emakumeak daudela kontuan harturik. Hikak batak besteari egiteko balio du, maila berekoak direnean, eta multzo bati ezin zaio egin”.

Toka eta noka

Hitanoa erabiltzen bada ere, zenbait alorretan ez da erabilera zuzena egiten. Hala, mutil gazteak neskei hitz egiterakoan toka aritzen dira “ekarri ezak” esanez, mutilen arteko hika mota, noka erabili beharrean, neskei zuzenduriko hika mota: “Noka asko jaitsi da, ia galtzear dago”.

Ez da hori egiten duten erabilera oker bakarra ordea; hika menpeko esaldietan ere erabiltzen baitute Orion: “Hitanoaren hiper erabilera dago; hau da, hika menpeko esaldietan erabiltzen dute eta hori ezin da; aditza, esaldiaren barruan, nagusia denean soilik erabil daiteke hika. Esaterako, joaten gaitukenean, etorri naukelako, ikusi diagun pelikulan… eta horrelakoak maiz entzuten dira. Gazte gehienen artean hika bizi-bizi dabil baina modu horretan erabiltzen dute. Hitanoak bere mugak ditu bere morfologian, bere baitan, ezin da erabili nonahi, noiznahi, nolanahi eta nornahirekin”.

Noka eta tokaren arteko nahasketaren eta hitanoaren hiper erabilera oker horren kezka zutenentzat antolatu zuen ikastaroa Orioko Udalak Euskara Biziberritzeko planaren barruan. Joera desegokiak zuzentzea izan da asmoa. Lau asteko iraupena izan zuen, eta bertan akatsen inguruko gogoeta egitea izan zuten helburu, hortik aurrera norbera gai izan dadin erabilera zuzena egiteko. Irakaslearen aburuz, ez da lan erraza: “Gazteen artean erabilera okerra nagusitu denean, horri buelta ematea zaila da eta ez dakit lortuko den ere. Gainera, susmoa dut gaizki hitz egite hori ez ote den gazteek beren buruari ezarritako marka bat, belaunaldiari ezaugarria ematen diona. Nik uste dut eskoletan eta euskaltegietan gogoeta egin behar dela gai honen inguruan; seguru nago erabilera hori bere onera ekartzea erabakiz gero, okerra zuzentzeko bitartekoak jarrita, gaia bideratuko luketela”.

Euskaldun berriak

Euskara ikasten ari direnek hika erabiltzen ote duten galdetuta, zera dio Iñaki Iturainek: “Oso gutxi ausartzen dira, nekez. Garai batean, euskaltegirik ez zen garaian, euskara modu natural integratuan ikasten zen garaian, kaleko jarduna ia %100 euskara zenean, batzuk itsasoan-eta hasten ziren lanean eta era normalean ikasten zuten, hizkuntzaren zera guztiak ikasten zituzten, hitanoa barne. Esaterako, bazen Cadizen jaio eta Oriora umetan etorritako gizon bat. Hark hika eta zuka primeran hitz egiten zuen eta sekula ez zituen horiek eskolan ikasi”.

Iturainek dioenez, “hikako jarduna euskaltegietan eta ikastoletan ez da batere landu, agian, irakasleek ez dutelako garbi zer eta nola irakatsi behar den. Bestetik, ahozkotasuna bera ere bazterturik egon da; hitz egin duena irakaslea izan da beti, eta haurrei ia ez zaie hitz egiteko aukerarik eman. Hikako formak aberastasun bat ematen dio hizkuntzari eta pozgarria litzateke sumatzea eskoletan sumatu dutela horren beharra”.

Azkenak
11 urteko mutil bat hil da, igandean Bilboko igerileku batean bero kolpea jasan eta gero

Bilboko Errekalde auzoko igerileku batean gertatu zen ezbeharra. Larrialdi zerbitzuek erreanimazio lanak egin zizkioten adin txikikoari, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten; hiru egunetara hil egin da.


Ostiraleko bileran Putinek su-etena onartu ezean, Trumpek dio “ondorio larriak” izango direla Errusiarentzat

Ostiralean Alaskan izango duten bileraren bezperan heldu da mehatxua. Friedrich Merz Alemaniako kantzillerrak deituta, gailur birtual bat egin dute asteazkenean Zelenskik, Trumpek eta Europako hainbat agintarik. Ukrainako presidenteak adierazi du Trumpen eta Putinen arteko... [+]


50 maliar inguru ari dira kale egoeran bizitzen Gasteizen asilo eskaera ebazten duten bitartean

Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.


Alberto Alonso (Gogora): “Txiki eta Otaegi ez dira erreferente; indarkeria, beldurra eta terrorea erabili zuten”

Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".


Jai eredua neurodibergentziatik aztertzen

Bilboko Aste Nagusia pertsona autistentzat irisgarriagoa izateko zenbait gako dakartzate Oihan Iriarte Eletxigerrak eta Iker Boveda Martinek, euren esperientziatik.


Ostiraletik aurrera berriz debekatuko dituzte nekazaritza jarduerak Nafarroan

Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen gobernuak, baina Zarrakazteluko sutea kontrolpean izanda, neurriak malgutu... [+]


Auzo ibilbideak
Atzoko eta gaurko borrokak gogoan

Ezagutu dezakezu Euskal Herria gure txoko eder eta famatuenak bisitatuta, Instagramerako edo postal baterako argazkiak aterata zure buruari, kostaldeko paisaietan edo monumentu bisitatuenetan irri eginez. Baina ez duzu Euskal Herria guztiz ezagutuko. Horretarako, hobe zenuke... [+]


Ipar Euskal Herriko 158 herritan ur murrizketak ezarriko dituzte, alerta egoeraren ondorioz

Ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan, eta metereologia zerbitzuek abisu horia ezarri dute trumoien arriskuagatik. Hego Euskal Herrian, berriz, leku ugaritako termometroek 40... [+]


Jaurlaritzak Bailen Energia enpresari Oionen bi parke fotovoltaiko eraikitzeko baimena eman dio

Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko. 


Delitugile migratzaileak zuzenean deportatzea proposatuko du Erresuma Batuko Gobernuak

Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]


7 urteko ume bizkaitar bat hil da Errioxako kanpin batean, zehaztu gabeko arrazoiengatik

7 urteko umea oporretan zegoen Fuenmayorren (Errioxa). Logroñoko San Pedro ospitaletik Nafarroako ospitalera eraman zuten eta bertan hil zen. 


Israelek gutxienez ehun palestinar hil ditu azken bi egunetan, eta Gaza hiriaren aurkako erasoak gogortzen ari da

Astelehenetik asteazkenera bitarte eginiko aire erasoetan gutxienez ehun palestinar hil ditu Israelek, horietatik gehienak Gaza hirian, hura osorik okupatzeko asmotan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik 227 lagun hil dira elikagai eskasiagatik... [+]


Txikik eta Otaegik Zarauzko Udalaren aitortza behar dutela aldarrikatu du Sortuk

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.


Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


2025-08-13 | Nagore Legarreta
Ibaiak begirada itzuli zigunekoa

Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]


Eguneraketa berriak daude