ARGIA.eus

2022ko uztailaren 05a

Ni-aren arropategian (I)

  • aiatzaren hasieran Globalizazioaren inguruan Koldo Mitxelena Kulturunean antolatu ziren jardunaldietan Joseba Gabilondok oso ondo bereizi zituen euskal literaturan ematen diren joera moderno eta post-modernoak. Modernitateari dagozkion kontzeptuak gainditu eta globalizazioen kulturaniztasunera egokitzearen aldeko agertu zen gai guztietan. Aitzitik, bere gogoetak neure egitean euskal imajinarioaren zigilu handiekin egiten dut topo, behin eta berriz: Herria, tradizioaren ohiko irakurketa eta, ondorioz, gizon, emakume, abertzale edo euskaldun izateari lotutako irudiak eta baloreak.
Yolanda Arrieta
Dani Blanco
2007ko maiatzaren 20a
Izan ere, nago, gure historian maiz bor-bor egon den “herri-hiri” auzia sekula baino biziago dagoela orain. Esan bai, esan egiten dugu “euskal hiria” dela bidea, baina, baieztapen horrek beldurra ematen digu, delako “euskal hiri” hori imajinatzean, arriskuan ikusten ditugulako besteen aurrean “desberdin” eta geure artean “bat” izateko orain arteko moduak; batik bat, “gu” izateari begira eraikitakoak. Adibidez, tradizioa errepasatu beharra dagoela diogunean, adi egoteko abisutzat hartzen da enbidoa; kanonak aztertzeko premia dagoela esatean, berriz, gizon asko minduta sentitzen dira eta emakume askok ez dakite non kokatu euren burua, kanpotik erantsi zaizkien etiketak soinean eta kontzientziak dantzan sentitzen dituztelako.

Printzipioz ekarpen gisa ere har zitekeen kritika orok trintxeretara bultzatzen gaituela ematen du, esanez bezala, “bai, bai, arrazoi duzu, baina zu hor eta ni hemen, ez dadila mugi etxea”. Kritika “tribuari” egiten zaion erasotzat hartzen da, eta horrek guda jarrera elikatzen du, “atake-defentsa”, “bestea-ni”, “etsaia-gu”, “herria-hiria” bezalako dikotomiak geure azal eta mami bihurtuz, nahiz eta barru-barruko arimetan kategoria absolutu horien marrazkiak gero eta difuminatuago egon.

Susmoa daukat, bada, dikotomiatik sistemara doan pentsatzeko modu bat ari dela sortzen, baina ez diogula erabat gorpuzten uzten, beldur garelako zer galduko ote dugun bidean.

Iruditegi berri bat identitate(ar)entzat

Zerk marrazten du talde baten iruditegia edo “imajinarioa”? Hezkuntzak, kulturak, ohiturak, akzioak eta informazioak. Iruditegiak zerikusi zuzena dauka identitatearekin, eta euskal iruditegian pisu handia izan dute baserriak, auzoak eta herriak, euren balore, rol, irudi eta guzti. Baina, nolakoa da XXI. mendeari dagokiona? Nola sortzen da herritik hirirako identitate hori? Zer ezaugarrirekin?

Identitate orok beregain darama maitasun-afektu emozio konpartitu bat: “Ni ere bai, nik ere bai, horrekin, horrela”. Neurri handi batean, apropos sortua izaten da, helburu hirukoitzarekin: afinitate bereko kideak biltzea, kide ez denarengandik babestea eta premia balitz harengandik defenditzea.

Etenik gabe eraikitzen, saretzen, mugitzen, aldatzen eta eraldatzen ari den kultur –mundu, pentsamendu– sistema baten erdian gaude, ordea, non banakakoari gorazarre egiteko premia dagoen taldekide izateko beste eredu batzuk irudikatze aldera.
Beraz, kontua ez da baten euskalduntasuna, abertzaletasuna, gizontasuna edo emetasuna kinka larrian ikuskatzea, gauza da zer horietako bakar batekin soilik ez geratzea, –ez identifikatzea, ez kateatzea–, guztiekin batera bizitzen ikastea, eta zer horiek guztiok elikatzen dituen nor pertsona, kategoria gisa, sozialki baloratzea, birdefinitzea eta indartzea.

Alegia, jokatzen ditugun paper guztiek pertsona –nor– izan dezatela helburu, eta ez pertsonaia –zer–.
Edo beste era batera esanda: detaileak ez dezala ordezka osotasuna.

Azkenak
Nafarroako suteen aurka hartutako neurrien aurka agertu dira Ekologistak Martxan, Sustrai Erakuntza eta Lurra

Hiru taldeak elkartu dira prentsa ohar bateratua kaleratzeko, bertan gogor egin dute Nafarroako Gobernuaren aurka “neurriak berandu datoz eta ez dira nahikoak” azpimarratu dute.


Estrasburgok Frantziako estatua zigortu du, Jean-Marc Rouillan kartzelan sartu zuelako terrorismoa gorestea leporatuta

Frantziako Gobernuak Action Directe talde armatuaren kide ohiari 15.000 euroko ordainsaria eman beharko dio, bere askatasuna zortzi hilabetez ukatu izanaren erreparazio modura. Sententziak jurisprudentzia ezarriko du Europan egungo gogortasun penalaren aurka, "adierazpen... [+]


2022-07-05 | ARGIA
Munduko kasik mila milioi lagunek buruko nahasmenduren bat dute

Depresioak eta antsietateak %25 egin zuten gora pandemiaren lehen urtean, Osasunaren Mundu Erakundearen arabera. Buruko osasunari duen garrantzia ematea eta osasun publikoa indartzea beharrezko jo ditu erakundeak, mende aldaketatik orain arte egin den datu bilketarik handiena... [+]


2022-07-05 | ARGIA
Iruñeko Kalixto taberna miatu du Espainiako Poliziak

San Fermin jaietan Kalixto taberna irekiko du Mugimendu Sozialistak Iruñean. Uztailaren 4 iluntzean Espainiako Poliziak lokala miatu du, drogen aurkako kontrol bat zela argudiatuta. Iruñerriko Kontseilu Sozialistak salatu du "beldurra eragiteko" ekintza... [+]


Etxebizitza turistikoak mugatzeko araudi berria bozkatuko dute Ipar Euskal Herrian

Euskal Elkargoak uztailaren 9an bozkatuko du testu berria, etxebizitza turistikoak murrizteko helburuarekin.


Irakurrienak
ASTEKARIA
2007ko maiatzaren 20a
Azken albisteak
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude