Eusebio Gorospe Eusko Jaurlaritzako langileak Tiraka blogean (http://tiraka.blogspot.com/) idatzitakoa da segidako pasartea: “Aztertu behar duguna da ia zelan den posible, adibide bakar bat jartzearren, EHUko errektore ohi Manu Monterok edo UGTko idazkari nagusi Dámaso Casadok lasai asko jardun dezakeen derrigorrezko euskalduntzearen aurka, berak bere ibilbide profesional guztia gaztelaniaz egiteko trabarik izan ez duenean. Aztertu behar duguna da ia zelan entzun dezakegun, asper egin arte, Administrazioan sartzeko nahitaezkoa dela, euskara jakitea lanpostuetatik %45ak baino ez duenean jarrita profila. Eta aztertu behar da nolatan salatu gaitzaketen –denak euskaraz behar duela izan esaka– ondo baino hobeto dakigunean 100 paperetik 0,01 baino ez dela euskaraz sortzen”.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.