Krokodiloaren pikoak

  • Luma geldoan eta tinta ilaunarekin kontatzen dira ezinak, orrialde hauskorretan. Ez dakit zein usain zukeen desoseguak, malko-kresalarena ez balu. Erre egiten baitu ezintasunak, begiak idortu eta humoreak lurrundu.

    Al Andalus delakotik bueltan, Angelek kontatu digu amonaren nobio bat hil ziotela gerran. Granadan. Mutu geratu ziren pianoak orduan. Ilargia eta eguzkia itsu. Itsasoa, gor.

    Hodeiak eta gizonak, lurrak eta emakumeak, basoak eta haurrak inarrosi zituen biboterre ankerrak bere basurde-bideetan. Marruma dantza betean, espainiar guztien bozak hankapean hartu eta berunetan erre zituen Zeus txiki hark, Mikel Zaratek behin deitu zionez Franco malapartatu hari (Bizipenen bultzadaz).
Jose Inazio Basterretxea
AIOL
Aitona biak kendu zizkidan niri apokalipsi hark. Juaquín kartzela-barku batean fusilaturik, Bilboko ur gorrietan. Joxe gerra amaitu eta hamar urteren buruan, arma-fabrika batean, garaileentzako lan behartuetan jardun eta bertan pozoitu ondoren. Sufrea erretzen zien aitonak faxistei, anhidrido sulfurikoa sortzeko, eta lehergaiak egiten zituzten haiek horrekin; hasieran Errepublikaren aurka, ondoren Estatu berriaren alde. Hamar urteko lan-zigorrak eraman zigun aitaren aita. Hilabete ero batek amarena.

Alargun-kume gara gu guztiok, lorerik gabe udaberritutako sagar, Jesus Etxezarragaren hitzetan esateko (Olerki solteak).

* * *

Frantziako hauteskundeak aipatu zizkigun Itxarok, Mexikotik bueltan. Arima heldu al zaizu handik, jada? Presidentzia-hautaketaren lehen itzulia joan zen apiril frantses urrun hartan, eta bigarrena hortxe dago, maiatzeko loraldian.

Espainian ere hauteskunde: udal-batzak, probintzietako juntak… Kanpaina-aurre beroa eskaini digute Bidasoaz hegoaldekoei zerrenden aferarekin. Asperturik nago batzuen eta besteen kontu zaharrekin, batzuen eta besteen irmotasun hutsalekin. Eskaintza berriren baten zain nago, nire botoa nahi badute.

Arestiko hori idazten ari nintzela, gogoratu dut Jose Saramagok antolatu zuen hauteskunde-anabasa ikaragarri eder hura, boto zurien kontuarekin (Saiakera buruargitasunaren gainean). Hauteskunde-sistema bera jarri zuen arrisku latzean bere asmakizunarekin. Sistemak aurreikusten du herritar batzuek boto zuria ematea, protesta edo desadostasun gisa, baita axolagabekeria moduan ere. Sistemak aurreikusten ez duena da boto-emaile guztiek, den-denek, boz zuria ematea.
Nork irabazi du orduan?

* * *

Martiztar herrenak deitu dit. Tipulazko orbita urrunean dabil hura. “Bai. Atxagak arrazoi”, esan dit. Haren hitzak babesten ditu hark ere, “krokodilo-jana bihurtzen baikara denak, gerra eta hauteskunde-garaietan”.

Epikteto zaharrak kontatu zuen ipuin bat baliatu nahi dut politikarien lana irudikatzeko. Zeren iruditu, iruditzen baitzait ezen Frantzian nahiz Espainian politikariak ari direla, oro har, kea saldu eta urrea kobratzen.

Epikteto hark esan zuenez, haur batek eskua sartu zuen behin aho estuko ontzi batean, hondoan zeuden pikuak eta intxaurrak hartzeko. Asko hartu zituen, gutiziak eskatu zion beste. Baina, esku betea atera gura izan zuenean, ezin; ontziaren aho estuak ez baitzion uzten ukabil hain lodituari handik igarotzen.

Eskua nahi bazuen, pikuak utzi behar.

…edo boto-paperak.

Zerurik ez eta, infernuarekin moldatzen ikasi beharko dugu.

Azkenak
2025-06-07 | ARGIA
Euskara hutsezko plaza bete dute Ziburuko Azokan

1.000 euskaltzale eta kulturazale baino gehiago giro goxoan ibili dira Ziburuko liburu eta disko azokan, eta larunbat goiz eta arratsaldez gozatu dute hitzaldi, kontzertu eta liburu aurkezpenez. 33 argitaletxe eta 10 diskoetxeren lanak ezagutzeko eta erosteko aukera probestu... [+]


EAEko euskaltegietan A2 mailan matrikulatzea oraingoaren laurdena kostako da

Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei. 


Guardia Zibilak “hemendik fan egiteko” eskatuko dute ekainaren 14an Oñatin

Kuartela herrixantzat lelopean indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dutela aldarrikatzen du Fan Hemendik taldeak.
 


Gure haurrak ere badira ekimenak mobilizazioa egingo du ekainaren 12an, Gasteizen

Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.


Bake Bideak eta Bakegileak bide amaierara iritsi dira

Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia 2011n egin zen Donostian eta ondoren sortu zen Bake Bideak, Ipar Euskal Herritik bake prozesua sustatzeko. Bakegileen zeregina ETA armagabetzeko ekinbide zibila antolatzea izan zen. Orain, desegingo direla iragarri dute bi ekimenek.


2025-06-06 | Gedar
EAEko kartzelariak greba egitera deitu ditu ELAk

Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.


Idoia Asurmendi
Bihotzetik berriz pasatzea

IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.

----------------------------------------------------
 
Termometroak 30 gradutik gora markatzen ditu, uda giroa nagusi da eta Bilboko kaleak herritar aztoratuz beteta daude. Horrelako egun... [+]

Torturaren 21 biktima berri aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.


111 Akademiak banatuko duen azken saria jaso du Miren Amurizak

Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


“Zaurgarritasun Indizea”, Jaurlaritzak nahi duena egiteko koartada

Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?

Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]


GALen biktimei barkamena eskatu die Alonsok, Gogora Institutuko zuzendariak

Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.


Eguneraketa berriak daude