The E World

  • Mexikotik itzuli naiz eta ez nago segur oinak arras lurrean dauzkadan oraindik. Josiren [Jose Inazio Basterretxea] zutabea irakurtzean, iruditu zait aipatzen duen martiztarra naizela Euskal Munduari berriz hurbiltzen saiatzean: arrotzago sentitzen naiz hemen ezen Reforma paseoan. Eman dut astea ordu aldaketarik iratzartzen eta lekuan lekuko notiziak onartzen. Egunkaririk ez dut ireki. Doi-doia ikusi dut Arturo Ripsteinen Un Lugar Sin Limites, David Lynchen Mulholland Drive izugarriaren ondotik. Biek amerikar (in)kontinentean mentalki geratzen lagundu naute.

    Ordea, harriturik, jakin dut Iparraldean alderdi politiko berri bat sortu zela eta prentsaurrekoan agertzen ziren Iparretarrak talde ohiko buruzagi jubilatuak: hiru zartagailuk agurtu dute bazko gauerdi ondoa. Gehienetan desira izpirik pizten ere ez duen gure The E World zurrunbilotsuan, borroka armatuaren folklorea indarrean dabilela jagoitik argi dago. Jendeak erakartzen ditu eta sinestera uzten, ongi ziblaturiko bortizkeriaz dela euskal gauza aitzinatzen zein euskal arazoari aterabideak aurkitzen. Zergatik hain urrun gaude Nezahualcoyotl eta Chalcotik?
Itxaro Borda
Gaizka Iroz
Mexikon ardura harrapatu nau Keta emazte taxi driverak. Bere egunerokoaren kontakizun osoa ene karneta urdinetan gatibatu dut, bidaietan nehoiz ez bezala escritora bat naizelako, hala izkiriatzen dut bederen, hotelen harrera geletan betetzekoak diren paperetan, ofizioaren lerroan. Lanbide gogorra du frantses irakaslea zen Ketak, hiru haurrekin hilabete bukaerara justu heltzeko. Ketarekin beraz abiatu naiz Frida Kahloren Coyacaneko etxe urdineraino: tindatzailearen paralitiko aulkia ikusi dut, kafearen egiteko makina, pintura urdina eta Diegoren txapela murru batean zintzilik. Baina ez ditut artista hauen taula guztiak miretsi DFen greba eguna zelako orduan ISSTE pentsioen erreforma garratzaren salatzeko. Keta, bozak galdu dituen Obregon-en aldekoa da, baina ez zaio gustatzen ehun milaka kideek, Marcela, Hector eta Mardonio barne, Reforma, Benito Juarez eta Zocalo mukurutzen dutenean, hiri osoa blokatuz ibilaldi bakarrean: aurreko abenduan, geldotasunak 143 egunez iraun zuen.

Hauteskundeak dira Frantzian. Egia erran, ez dut kanpaina segitu, ez dakit zein diren xedeak, nik inoxenteki betidanik ezkerrarentzat bozkatu dudalako; ezkerrekoa eta emaztea den ber hari doala ene ahotsa azpimarratzen dit alabak, analisi politikoa eta pentsu eskasekoa bainintza. Ohartzen naiz Royal andereari jezartzen diotela –rien ne me sera epargné dio berak– orokorki emazteei leporatzen zaiena: buru arinkeria, tailleur crêmez beztitzea eta errealitate ekonomikoaren ezezagutza. Bost urteko Royalen gobernutik landa, Frantziako moltsak agor daitezkeela hautematen da, hau da enpresa publikoen presidenteen urrezko parakaidas horien ordaintzeko Aderiatsuaz beste, ama maitatzailearen premia dukegu alta denek orok The F World bihotzean.

Mugak zeharkatzea daukagu izpirituan, lurtarrek eta Josiren martiztarrek ere. Arbasoek bidea erakutsi ziguten eta sukaldeetarik jalgitzen garen bezain laster xendetarik gabiltza, Chicagon de mojadas klandestino gisa diharduten Meridako bi ahizpa mayatarren abenturak aditzean edo behingoz bakarrik The L World behatzean. Danak arrazoi du: bizitzaren zatirik handiena, gure baitako hoberena gordetzen higatzen dugu eta bata-bestearentzat martiztarrak bihurtzen gara. Banhof erran du Heinean Heinrichek eta grenze-fronterra bertan dugu.
Jump (bis).

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude