Europako Batasunak ekainera arte antxoa arrantzatzea debekatu zuen, Bizkaiko Golkoan espezie honen egoera larria zelako. 2001ean 18.950 tona arrantzatu ziren, eta 2005ean 165 tona besterik ez. Hala ere, Bizkaiko Golkoan antxoaren egoera ebaluatzeko kanpaina esperimental zientifikoa egitea baimendu da. Kanpainan Espainiar Estatuko hogei itsasontzik eta Frantziako zortzik hartzen dute parte. Harrapatutakoarekin zer egin behar den erabakitzeko desadostasun larriak daude. Frantziaren presiopean, Europar Batasunak ezarri zuen lan zientifikoak amaituta merkatura eraman ahal izango zirela antxoak. Horrek Frantziako arrantzaleei egiten die mesede. Bestetik, Hego Euskal Herriko arrantzaleak eta Kantabriakoak antxoa horrekin negoziorik ez egitearen aldekoak dira. Egoera horren aurrean, Gipuzkoako arrantzaleen kofradien presidente den Jaime Tejedorrek duela bi hilabete hauxe adierazi zuen: “Udaberrian istiluak izan daitezke, portuan geratuko diren Euskal Herriko eta Espainiako 180 itsasontzitako langileak ez baitira besoak gurutzatuta egongo, baldin eta frantsesek negozioa egiten badute antxoa horrekin”. Egoera honetan, arduradun politikoek erne egon beharko lukete, beste behin gerta daitezkeen “antxoaren istiluak” saihesteko. Azken urteotako “antxoaren istiluek” ondorio latz eta izugarriak izan dituzte. Baliabide politiko guztiak erabili beharko lirateke antxoa merkaturatua izan ez dadin, Hegoaldean behintzat. Beranduegi ote da?
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!