Funeral Blues


2007ko apirilaren 08an
Castillo Suarez
Geratu ditzatela erlojuak. Deskonekta ezazue telefonoa. Eman egiozue hezur mamitsu bat txakurrari zaunka egin ez dezan. Pianoak isilarazi, eta atera ezazue hilkutxa danbolin hots isil horrekin. Hurbil daitezen dolu-dunak. Hegazkinek kexuz idatz dezatela honako mezu hau zeruan: hil egin da. Usoen lepo zurietan motots beltzak jar ditzatela. Poliziek eskularru beltzak erabil ditzatela. Bera zen nire iparra eta nire hegoa, nire ekialdea eta mendebala; nire lan astea eta jai eguna; nire eguerdia, nire gauerdia; nire elkarrizketa, nire abestia. Uste nuen maitasunak betiko iraungo zuela. Oker nenbilen. Ez dugu izarrik behar orain… itzal itzazue denak; ilargia estali; eguzkia desarmatu. Ozeanoa urez hustu eta basoa bota. Izan ere, hemendik aurrera ezerk ez du balio izanen.
W. H. Audenen poema baten itzulpena da, hildako amorante bati idatzi ziona sobera ere. Tarteka irakurtzea gustatzen zait. Hamaika aldiz hautsi digutelako bihotza eta ezerk ez duela merezi sentitu dugulako horietan guztietan, eta, hala ere, pistara ateratzen gara berriz, guztiz osatuta ala zauriak agerian.

Azkenak
Mutil-dantzak indartu eta babesteko deia luzatu du Plazara Dantzara elkarteak

Baztango lehen festak hastearekin batera, mutil-dantzak dantzatzera bultzatu nahi dituzte baztandarrak; hala adierazi dute Plazara Dantzara elkarteko kideek publikatu berri duten prentsa-oharrean. Aurreko urtea Baztanen bazterketarik gabeko lehenengo urtea izan zen eta horri... [+]


Gazako osasun zentroen %80 zerbitzuz kanpo dago

Gazako osasun sistema kolapsatzeko zorian dagoela jakinarazi du Osasun Ministerioak, erregai faltaren eta erasoen ondorioz. Urriaren 7tik 500 mediku eta 138 erizain hil ditu Israelek, eta 33 ospitale suntsitu. Rafah-tik 300.000 pertsonak egin behar izan dute ihes azken egunetan,... [+]


Heziketa perfektuaren sindromea: nekeak jotako gurasoak eta presioak itotako haurrak

Heziketa perfektua jasoko duen seme-alaba perfektua izateko nahiak eta espektatiba eta lorpenetan oinarritutako kulturak estresa, antsietatea eta jarrera arazoak sortzen dituzte, eta zabalduta dagoen fenomenoa da gainera. Hala dio ikerketa berri batek.


Ezinbesteko egoera

Apirilaren 2 eta 3an Parisen iragan zen epaiketa, dudarik gabe, judizialki memento historikoa izan zen. Lehen aldikotz euskal afera judizialetan, defentsa eta estatuaren ordezkariak aho batez mintzatu ziren.


Hil egin da Lizarrako langile bat, gidatzen zuen kamioian istripua izan ostean

51 urteko garraiolariaren kamioia irauli egin da Ejea de los Caballerosen (Aragoi). 2024an hiltzen den 23. langilea da.


Eguneraketa berriak daude