Film klasikoak eskainiko dituzte Donostiako Giza Eskubideen V. Zinemaldian

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Sail Ofiziala osatuko duten filmez gain, Donostiako Giza Eskubideen V. Zinemaldian hamaika pelikula gehiago izango dira ikusgai martxoaren 16tik 23ra bitartean. Egitaraua Film Laburren Lehiaketak eta hiru ziklok osatuko dute: Bigarren aukera izenekoak (urtean zehar estreinatu diren Giza Eskubideen inguruko filmak bilduko ditu), Indarkeria Euskadin delakoak (zinemak azken hamarkadetan indarkeriaren gaia nola jorratu den erakutsiko du) eta Zineko klasikoak izenekoak. Hirugarren ziklo honetan mito bihurtu diren hainbat lan proiektatuko dituzte; Paths of Glory (1957), I Want to Live! (1958) eta Bhowani Junction (1956), besteak beste. Zinemaldiaren helburua hiritarren artean Giza Eskubideen inguruko gogoeta eta sentsibilizazioa bultzatzea da eta aurtengo edizioan ere, pelikulen emanaldiez gain beste zenbait ekintza antolatuko dira. Publikoak, adibidez, filmetako protagonistekin eta hainbat aditurekin hitz egiteko parada izango du.
Informazio gehiago: www.cineyderechoshumanos.com.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude