Energi-faxismoa petrolio urriak berotzen du

  • James Carter AEBetako lehendakariak –gaur liberalismoaren eredutzat daukatenak– finkatu zuen bere dotrinan: AEBentzako lehentasun estrategikoa zuela energi iturriak eta pasabideak kontrolatzeak. Liberala? Energi-faxismoaren aitaponteko izendatu dute zenbait aditu kritikok.
     
    Michael T. Klare irakasle eta idazle iparramerikarrak petrolioa eta geopolitika lotzen dituzten bi liburu ezagun dauzka idatzita: Energi iturriengatiko gerrak: gatazka globalerako etorkizuneko eszenategia eta Odola eta petrolioa. Orain, energiaren geopolitikaren harietatik tiraka, energi-faxismo globalaz abisu ematen duen artikulu bat plazaratu du: Mundu mailako ‘energiaren bila’ lasterketa eta bere ondorioak. Katedratikoa eta Human Rights Watch-eko burukidea den Michael T. Klareren agiria ZNet agerkari elektronikoan irakur daiteke, ingelesezko originalean bezala gaztelaniazko itzulirik.
Amerikako Estatu Batuetako Itsas Armadako militarrak
Goiko argazki handian, ezkerrean, Amerikako Estatu Batuetako Itsas Armadako ofizial bat ikusten da "“Ericksondennis Tagudar izenekoa, fotoa erakusten duen armadaren web gunean esplikatzen dutenez"“ beste militar bati Khawr Al Amaya petrolio portuaren xehetasunak erakusten. Persiar Golkoko iparraldean dago petrolioa nagusiki AEBetara bidaltzeko ontziratzen den plataforma hau, eta ofizialaren ondoan ikusten den metrailadoreak ondo deskribatzen du kaiaren militarizazio maila. Ipar Amerikako armadak urtean gastatzen duen dirutzaren laurdena Ekialde Hurbileko petrolio iturriak zaintzeko eta handik AEBak arte petroliontziek egiten duten bidaia gertutik segitzeko erabiltzen dute. Ez dirudi, beraz, esajeratua AEBetako armada petrolioaren jendarme bihurtu dela esatea.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Energi iturrien kontrolak XXI. mendeko geopolitikan zer nolako garrantzia hartu duen anitzetan eta askok esplikatu dute, tartean Michael T. Klarek berak. Oraingo artikuluarekin, hori sistema politikoetan energi-faxismoaren sorreran eta indartzean mamitu daitekeela ohartarazi du irakasleak. “Energi-faxismoak –idatzi du– planeta honetako pertsona guztiengan izan dezake eragina. Batzuk behartuta aurkitu gaitezkeelako energi horniketa segurtatzeko atzerrietan egingo diren gerrak finantziatu, eta are, haietan parte hartzera. Beste asko, egongo direlako energi iturria kontrolatzen dutenen mende, Ukraina, Bielorrusia eta Georgia Gazprom monopolio errusiarraren atzaparretan dauden moduan. Edo denok aurkitu gaitezke estatuaren zaindaritza zorrotzaren pean, behartuta demostratzera dagokiguna baino gasolina gehiago xahutzen ez dugula edo energiaren komertzioan legez kontra ari ez garela”.
 
uela gutxi ARGIAk deskribatzen zituen distopia edo anti-utopia beltz horietakoren bat marraztu ordez, Michael T. Klarek energiaren urritasunak jadanik martxan jarri dituen mekanismo batzuk deskribatu ditu. Energia da, izan ere, faktore politiko nagusienetakoa. Eskaria etengabe ari da handitzen –1955etik 2005era %450ean handitu da energi eskea– eta aldiz eskaintza ezin izan da hein berean zabaldu. Okerragoa dena: gaur aditu gehienek aitortzen dute iturri fosiletan –petrolioa eta gasa nagusiki– produkzioak edo goia jo duela edo jotzear dela.
 
Gas eta petrolio urritasuna ezingo du ikatzak osorik bete, eta gainera aldaketa klimatikoaren kontrako neurriak hartu beharra egongo da. Panorama kaxkarra. Horregatik, energia ezin dute dagoeneko estatu aurreratuek merkatuaren mende utzi, beren lehentasunetan hartu behar dute. Lehen ondorioak ikusten ari gara: “Nazio kontsumitzaileen energi politikak militarizatzen, eta aldi berean, erregimen bezeroen errepresio ahalmenak sendotzen direnean, energi-faxismoz gobernatutako mundu baten zimenduak ari gara jartzen”.
 
Kontsumitzaileen aldetik, AEBetako armada munduko petrolio zerbitzuaren zaintzeko tresna bihurtu dela dio Michael T. Klarek. Ez da gaur goizeko kontua, Jimmy Carter-ek ireki baitzuen bidea, “Carter dotrina” famatuarekin. Petrolio garraio mundu mailakoa segurtatzeko, AEBetako armadak bere antolakizuna aldatu du urteotan, buruzagitza barne. Estreina Persiar Golkoa ondo segurtatzen ahalegindu ziren yankiak, baina geroztik Carter dotrina –agintean demokratak nahiz errepublikarrak egon, berdin dio– beste eskualdeetara zabaldu dute. Bitara nagusiki: Kaspio itsaso ingurura (Azerbaijan, Georgia, Kazakhstan, Kirgizistan eta Uzbekistan) eta Afrika Mendebaldera, batik bat Nigeriara eta Gineako golkora. Karibea ahaztu gabe, noski.
Ororen buru, AEBetako armadaren aurrekontuaren laurdena –100.000 milioi dolar– Persiako Golkotik datorren petrolioa babesteko darabilte; alde batera utzita Irakeko gerra orain arte kostatu den dirutza. Baina Michael T. Klareren ustez, askoz urrunago iritsi daitezke hurrengo urratsak: gero eta garestiagoa den energia erosi ahal izateko zergak igo beharko dituzte AEBetan eta politika sozialak gehiago murriztu, agian derrigorrezko soldaduska birplanteatu beharko dute...

Energia, estatu afera da

Txanponaren beste aldea beren zorupean energia daukaten herrialdeek osatzen dute. Australia, Kanada, Kazakhstan, Kuwait, Nigeria, Qatar, Errusia, Saudi Arabia, Venezuela, Iran eta Irak dira, nagusiki. Guztien artean, Errusiak gai honekin aurkitu du geopolitikan bere indarra berriro erakusteko aukera.
 
Errusia gas naturaletan munduko txapelduna da, ludi osoan eskuragai dagokeen gasaren %27 bere lurpean datza eta. Europak errusiarrei erosten die kontsumitzen duenaren %34. Petroliotan bera da bigarren, Saudi Arabiaren atzetik. Eta energia nuklearrean ere nagusi da, 31 zentral atomikorekin. Horrek guztiak ematen duen indarraz aspaldi ohartu zen Vladimir Putin, bere doktoradutzako tesia ere gai honi eskaini ziolako: “Lehengai mineralak Errusiako Ekonomia Garatzeko Estrategian”.
 
Ideia hori buruan, Ieltsinen urteetan pribatizatutako gas eta petrolio konpainiak berriro estatuaren eskuetara bihurtu ditu Putinek. 
Ondoren, mugakide dituen eta energia beharrean dauden herrialdeei presio egiten hasi da: ikusi Ukrainarekin, Lituaniarekin, Georgiarekin eta azken hilabeteotan Bielorrusiarekin gas eta petrolio hodiak direla eta izandako gatazkak eta Moskuk egindako xantaiak. AEBen alderantziz, Errusiak berak daukan energia darabil ingurukoak presionatu eta etekin diplomatikoak ateratzeko.
 
Michael T. Klarek arriskutzat dakusan energi-faxismorako hirugarren ardatza indar nuklearraren bizkorraldian datza. Petrolioaren prezioa igotzean hasi zen berriro aipatzen zentral nuklearrak ugaritzea mesedegarria litzatekeela, baina klima aldaketa dagoeneko gainean dugula konfirmatu denean –aurtengo neguak horretarako apropos antolatua dirudi– nuklearren inguruko politikak atera dira eztabaiden mahaietara.
 
Herritar burutsu askoren oposizioaz gain, bestelako oztopoak badira zentral atomiko berriak eraikitzeko: eraikitzeko kostuak izugarriak dira, zentralak zahartutakoan horiek desmontatzea zenbat kostatzen den orain jarri da agerian, hondakinen arazoa konpondu gabe dago, eta Three Mile Islanden 1979an eta Txernobilen 1986an gertatutakoak bezalako istripuek ikara eragiten dute.
 
AEBetako ikuspegitik, irakasleak ohartarazten du estatua hasi dela herritarren oposizioa zanpatzeko urratsak ematen. Zeharka aipatu du bat oso garrantzizkoa: gas naturala lantzeko fabrikak eraikitzeko baimenak emateko orduan, estatu, eskualde eta udalei eskumen oro kendu dizkie gobernuak eta dena aginte federalaren esku utzi. Zirrikitu horretatik pasa litezke zentral nuklear berriak ere, lekuko agintariei eskuak lotuz eta protestan kalera ateratzen diren manifestariei polizia federala eta ejertzitoa bidaliz. Ondoren, zentral nuklear gehiagok –politika antiterroristaren aitzakiatan– bertako langile, subkontratatu eta guztien familien gaineko kontrola zorroztea ekarriko dute.
 
Ororen buru, Human Rights Watcheko burukide honek ondorio hau dakusa: “Gobernuetako lider gehienek energi urritasunak ekarritako arazoei aurre egin nahi diete estatuen kontrola handituz eta indar militarrari leku handiagoa emanez. Joera horri aurre egiten ez badiogu, gure etorkizuna energi-faxismoa izan daiteke”.

http://www.argia.eus/nethurbil.php
helbidean, gai honi buruzko informazio gehiago eta Interneteko loturak.

Azkenak
2025-07-20 | Garazi Zabaleta
Aukera Natura
Kuartangoko lursaileko paisaia eraldatzen

Pandemia garaian erabaki zuten Bea Lopez de Suso Marinak eta Iker Gonzalez Dominguezek landa eremura bizitzera joatea. “Nolabait, orduan berpiztu zen aspalditik landa eremuan proiektu bat sortzeko genuen grina”, azaldu du Lopez de Susok. Kuartangora iritsi zen... [+]


2025-07-20 | Jakoba Errekondo
Sagastien joeraren hipotesia

Etorri dira herriko jaiak. Gureak sanferminen atarikoak dira, uztailaren abiatzea. Eta aurten berrikuntza bat izan dute. Artisten herria da gurea, eta apain-apain janzten dute jaietarako, baina aurten, ustekabean, herriko kale nagusiko sarrerako sagarrondoak lorez jantzita hartu... [+]


Enborrik zulatzen ez duen okila

Euskal Herrian badugu inurrijale bat, baina ez da Ameriketan aurkitzen den ugaztun hori. Gurean hegazti bat da inurrijale amorratua dena, hainbeste gustatzen zaizkio inurriak ezen Debagoiena eta Debabarrenean inurrijale ere deitzen dioten. Eta hau, okil espezie bat da:... [+]


Zigiluen artean elkar ulertu, alternatibak eraikitzeko

Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]


2025-07-18 | Mara Altuna Díaz
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
“Galesak bizirik dirau Patagonian”

Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]


2025-07-18 | Gedar
SAPAri 2,3 milioi emango dizkio Espainiako Industria Ministerioak

Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.


Massive Attack musika taldeak Gazaren aldeko musikarien aliantza sortu du

Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


Aurreakordioa erdietsita, Eskirozko BSH enpresa abenduan itxiko dute

Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


Iruñeko espetxeko osasun arreta “urria” dela salatu du Salhaketa Nafarroak

Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.


2025-07-18 | Elhuyar
Neandertalak San Adriango koban maiz ibili zirela berretsi dute, Aizkorrin

Duela bi urte Aranzadi Zientzia Elkarteak neandertalek egindako harrizko tresna batzuk eta haiek jandako animalien hezurrak aurkitu zituzten San Adriango koban. Horrela jakin zuten neandertalek duela 40.000 urte koba hori erabili zutela. Aurten egin duten indusketa-kanpainan... [+]


2025-07-18 | Sustatu
Fitxategi handien transferentziarako alternatibak (WeTransferrekoa ikusita)

WeTransferren baldintza berri gaiztoen aurrean, alternatibarik? Bai, pare bat, edo bien arteko konbinazioa. Enkriptazioa edo/eta Tori.eus zerbitzu euskalduna erabiltzea.


Eguneraketa berriak daude