Euskal hardcorearen talde aitzindaria

  • Joxi Ubeda::Bap!! Bai, ederki

    Paper Hotsak

    orrialdeak ::162

    prezioa ::11.40€

'Bap!! Bai, ederki' liburua
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Hemezortzi-hemeretzi urterekin punkak eta hardcoreak erabat harrapatu zituen belaunaldikoak dira Drake, Eneko, Mikel eta Jomes, Bap!! taldea osatu zuten lau gazte andoaindarrak. 80ko hamarkadaren erdialdea zen. Bap!!-ekoek kantu laburrak joz, abiada bizian, sistemaren kakak azaleratzen zituzten, oihuka. Euskal Herrian hardcorea jo eta beste hainbat doinurekin nahastu zituen lehenengo taldeetakoa izan zen Andoaingoa, eta berehala egin zen ezaguna euskal lurretan ez ezik Katalunian, Frantzian, Italian eta Alemanian ere, Joxi Ubedak Bap!! Bai, ederki liburuan gogoratzen duenaren arabera. 1996an eman zioten amaiera talde hari, baina lau gazteek elkarrekin jotzen jarraitu dute gaur arte.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude