Koldo Izagirrek Prest! aldizkarian: «Gaur egun dena dago bideratua inork ezer ez irakurtzeko. Presaren munduan bizi gara, atertu bako informazio euripean eta, beraz, pentsamenduaren galbidean. Pentsamenduak astia behar du, ikerketa, sakontzea (...) Literaturan, gainera, gauza bitxia gertatzen da: literatura komertziala dago modan, literatura arina...».
Karlos Osinaga Lisabö taldeko abeslariak The Balde aldizkarian: «Bada musikaren industrian krisi sakon bat, baina gogoratu behar dugu, musikariok ez dugula industria osatzen. Antzina, taldeak mugitzen eta grabatzen zuen bere maketa. Mugimendu hori galdu egin da eta berreskuratu beharra dago. Egun, taldeek diskoetxeetara jotzen dute nahiko galduta daudelako, eta egia esan, prozesu hori kontrolatzea ez da hain korapilatsua».
Fito Cabrales musikariak Noticias de Gipuzkoan: «Operación Triunfon bere kanta bat abestu zutela-eta: «Ikusi nuen. Nire ustez, behin kalean daudenean, kantak jada ez dira zureak. Ez da soilik Operación Triunfo. Nirekin zerikusirik ez duten musikari eta kanta asko daude. Baina gauza bera litzateke ni Fnac-en jarri eta nire diskoa erostera datorrenari halakorik ez egiten uztea, bere itxura gustuko ez dudalako. Zuk uste duzu mindu egiten nauela norbaitek nire kantak abesteak? 200.000 kantaren artean nirea aukeratu badute, harro egon beharko dut. Zer zerikusi dut Operación Triunforekin? Batere ez, baina ezin dezaket esan: 'Ze putasemea! Zergatik abesten du nire kanta?’. Ez naiz hain harroputza».