Iruñeko Hiria Poesia Lehiaketa

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Nafar Ateneoak Nazioarteko I. Iruñeko Hiria Poesia Lehiaketa sortu du. Mundu osoko autoreei zuzenduta dago eta olerki bakarraren ordez, poema sorta onena sarituko dute, “parte hartzaileen lana epaitzean zuzenagoak izateko”. Irabazleak 5.000 euro jasoko ditu eta Celya argitaletxeak lan sarituaren 1.000 ale kaleratuko ditu. Lehiaketak badu bainarik, ordea. Oraingoz, euskarazko lanek ez dute lekurik. Hurrengo urteetan jarraikortasuna badu, litekeena da euskarazko poemak ere aurkeztu ahal izatea. Olerki sortak maiatzaren 11 baino lehen bidali behar dira eta epaimahaiak urrian emango du bere erabakiaren berri. Lehiaketaren oinarriak www.ateneonavarro.es web gunean topatuko dituzue.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude