Euskara ikasten ari den batek hasi du Euskarazoak izeneko bloga. Euskara ikasten segi nahi du eta euskaltegira joateko modurik ez duenez, HABEren Boga programa erabiltzen du, eta duela egun gutxi bloga jarri du abian, zertarako eta euskaraz idazten praktikatzeko. Euskararekin dituen “arazoak” desagertzen joatea da bere helburua, ikasten ari den seinale, eta horretarako denoi eskertuko digu blogean idatzitakoa zuzentzen laguntzen badiogu. www.blogak.com/euskarazoak/
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.