Arrastoak

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

British Libraryk Turning the Pages programa berritzailea ipini du sarean hainbat libururen originalak eta eskuizkribuak kontsultatu ahal izateko. Programa honen bitartez kurtsorea mugitze hutsarekin pasa daitezke liburuen orriak. Programaren 2.0 bertsioa urtarrilaren 30ean eman zuten argitara.


www.bl.uk/onlinegallery/ttp/ttpbooks.html
helbidean dago zerbitzu hau eta besteak beste honako obrak kontsulta daitezke: Leonardo Da Vinci eta William Blake-ren ohar koadernoak, Mozarten egunerokoa, Europako lehen atlasa, Mercatorrek 1570 inguruan bildutakoa, Jane Austen-en gaztetako eskuizkribua, Vesaliusen XVI. mendeko anatomia lana... Inoiz inprenta batetik ateratako libururik zaharrena omen dena ere bertan dago; Diamond Sutra izena du eta Txinan inprimatu zuten 868. urtean.

 

Azkenak
Eguneraketa berriak daude