Adierazpenak

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Karlos Linazasoro idazle eta liburuzainak El Diario Vascon: "Liburuaren geroa beltza da (...) Google-ek liburutegi erraldoi bat ipini nahi du sarean (...) Izango du dirurik aski nahi duen erokeria oro egiteko, baina ez daki liburuaren inportantzia ez dagoela formatuan, edukian baizik (...) Google-ek dioenez, egitasmoaren onura nagusia liburutegien demokratizazioa izango da: liburu guztiak mundu guztiaren eskura ipiniko ditu. Guztiaren eskura, konektatuta bazaude, jakina. Baina, egun, munduan, 800 milioi analfabeto dago, eta horiek ez daukate ezerekin konexiorik, ezpada miseria, gosea eta heriotzarekin".

 

Jose Aranzabalek Faroa blogean, Karlos Linazarorok esandakoei erantzunez: "Nik dakidala, inork ez du zalantzan jarri Tolosako liburutegia munduan analfabeto mordoa dagoelako, ez eta Koldo Mitxelena kulturunekoa edo Deustuko Unibertsitatekoa, hiru baino ez aipatzearren. Susmagarria da era horretako deslejitimazioak agertzea proiektua digitala denean. Nik ere maite ditut liburuak –beharbada ez Karlosek beste, baina maite ditut– (...) Baina ez nau kezkatzen teknologiak zenbateraino aldatuko duen liburua, zeren une jakin batean irakurtzeko aukeratzen badugu beste euskarri bat, izango da liburua baino hobea delako".

 

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!