Ttikien tamainaz


2007ko otsailaren 18an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Horrelako mirariak egin ohi ditu botereak. Orain ageriago, orain gordeago, baina presente beti. Botere larria ikusten dugu hedabideetan, politikeroak elkarri bostekoa ematen edo enpresaburuak elkarri balakuka ari direla prentsaurrekoren batean. Aitzitik, gizon zuri zahar horiek munduko botere guztia kudeatzen dute? Deus ere ez dugu guk eguneroko egoera arruntetan? Botere larria kritikatzeak botere txikiez desjabetzen ote gaitu betiko? Ez dut uste. Zenbait pertsona arrunt, musikari aurrerakoi, idazle ziniko, intelektual altermundialista edota artista esperimental ez dira bada faxista bihurtzen botere dosirik ttikienaz. Ez jendaurreko emanaldia dutenean, jakina, baizik eta bikotearekin, lagunekin, ezagunekin, lankideekin...

Gure arteko harremanak maiz botere-erlazio hutsak izaten dira. Erraterako, kosta ahala kosta norbait itzali edo barregarri utzi nahian gabiltzalarik. Egin kasu: pertsona baten funtsa kalibratzeko, emaiozue botere pixka bat ea nola kudeatzen duen, pixar batekin aski baita arimaren zola bistaratzeko. Neuri behintzat, harrokeria tintaz betetako idazluma batzuk eta soraio doinuak jotako gitarra zenbait flakatu zaizkit bidean.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Bi haur Palestinako banderarekin
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.