Liburutegia


2007ko otsailaren 11n
Amaia

Iñaki Azkune, Jesus Mª Arrieta
Gero
170 orrialde
18 euro

'Amaia' gazteentzat moldatua

Navarro Villosladaren Amaia eleberri ospetsua laburtu eta moldatu egin dute Iñaki Azkunek eta Jesus Mari Arrietak euskaraz, gaurko irakurle gaztetxoenei begira. VIII. mendeko euskaldunek godoen zein arabiarren aurka izan zituzten liskar eta gudaldiak daude irudikaturik idazlanean. Erlijioak ere berebiziko garrantzia du Amaian, nobelako protagonistetatik batzuk azken euskal jentilak direlako, eta beste zenbait gure herrian eliza katolikoko kide izatea deliberatu zuten lehendabizikoak. Esate baterako, horietakoa dugu Goñiko Teodosio, Aita Santuak penitentzia gisa gerrian zeraman katea eten arte barau eta otoitz egiten mendian bizitzeko agindu ziona. Eta haren bizitzaren kontakizunarekin batera garatzen da eleberriko beste pertsonaiena.

Euskalgintza sindikalgintzan txertatzen (III)
Batzuen artean
Manu Robles-Arangiz Institutua
78 orrialde

Euskararen egoera, bertsolaritza eta komunikabideak hizpide

Manu Robles-Arangiz Institutuak plazaratu dituen Euskalgintza sindikalgintzan txertatzen deitu dokumentuen hirugarren zenbakian honako lan hauek aurki daitezke: Iñigo Aranbarrik komunikabideek al-isteak nola helarazten dizkiguten aztertuz idatzi duen Hitzen zarata; Jakes Bortayrouk euskarak Ipar Euskal Herrian «atzerritarra» izatetik, herri ekimenei esker, poliki bada ere, nola presentzia bat lortzen ari den agertuz osatutako Errepublikaren hizkuntza frantsesa da; Andoni Egañak bertsolaritzak inprobisazio eta komunikazio bezala dituen gaitasunen gainean eginiko lana; eta Roldan Jimeno Arangurenek Nafarroan euskarak jasaten duen egoera tamalgarriaz idatzi duen Gaztelera Nafarroako hizkuntza ofiziala da.

Ez ireki. Panfleto kontzentratua
Hartzea Lopez Arana
Gatuzain
104 orrialde
6 euro


Lopez Aranaren artikuluak

Hartzea Lopez Aranak Gatuzainen bidez plazaratutako liburu jostalari bezain sakonean azken bi urteetan Le Journal du Pays Basque egunkariaren azken orrialdean lau astero argitaratzen zituen bere gogoeten bilduma eskaintzen digu. Iparraldean argitaratzen den kazeta horretako erredaktore buru Hur Gorostiagak liburuaren hitzaurrean aitortzen duenez, Le Journal du Pays Basquen beti nahi izan diote leku egin gure hizkuntzari, baina Ipar Euskal Herrian euskarari egunero lekutxo bat egin dion lehendabiziko kazeta izanik ere, gauza da azken orrialdeko zutabea bakarrik agertzen zela euskaraz, hain zuzen Hartzea Lopez Aranaren bizipenak, ametsak eta gogoetak betetzen zuten horixe. Makina bat konturi egin dio kritika egileak bere zutabeetan, eta egiteagatik, baita bere buruari ere, 100% mingarria ei den liburuan.

Karmel
Batzuen artean
Euskal Herriko Karmeldarrak
160 orrialde
12 euro urteko harpidetza


Kauldi Gallastegi zenaren bertsoak

Euskal Herriko Karmeldarrek plazaratu ohi duten hiruhilabetekarian Kauldi Gallastegi abade eta bertsolaria omendu nahi izan dute, bere jaiotzaren mendeurrenean haren bizitzaren nondik norakoak eta euskarari, Jaungoikoari, gurutzean dagoen Jesusi zein neska eta mutil euskaldunei eskaini zizkien bertsoak argitaratuz. Era berean, beste omenaldi baten berri ere ematen dute, Agustin Zubikarai idazlea gogoan Ondarroan ospatu ziren XXI. mendeko lehenengo lore-jokoak agertuz. Badira kontu gehiago aldizkarian, jakina: adibidez, Juan Luis Goikoetxeak landutako Bizkaierako hiztuna; Jenaro Garateren Andra eta gizon. Gizaki bakar, sexu bikoitz, edota Berrizko Merzedaria Misiolarien Institutuaren fundatzailea izan genuen Margarita Maria López de Maturanaren beatifikazioari buruzko idazlana, besteak beste.

Larrialdietarako irteera
Txuma Murugarren
Paper Hotsak
118 orrialde
14 euro


Abestiak kontakizunekin lotzen dituen liburua

Ibilbide musikal zabala egina du dagoeneko Oreretan jaio eta Bizkaia aldean errotuta dagoen Txuma Murugarrenek. Haatik, literatura ere gertutik jarraitu du, eta bere bi zaletasun horiek uztartuz osatua dago Larrialdietarako irteera izenburuko liburua. Bere buruari gertatu edo gerta zekizkiokeen jazoerak agertzen ditu bertan, beti ere abeslari edo musika talde baten kanturen baten aipamena egin eta gero. Horrela azaldu zituen Berria egunkarian Kantu kontari deitu zutabean istorio horietatik asko. Dena den, badira bilduman geroztik sortutako kontakizunak ere. Egunerokotasunari, iraganari, itxaropen zapuztuei, gaixotasunei eta are heriotzari begira jartzen da idazlea, bere gogoetak egiteko orduan.

Perutxu eta jentila
J. M. Etxebarria
Ibaizabal
64 orrialde/ 9,40 euro


Euskara bizi eta aberatsez Juan Manuel Etxebarriak idatzia

Gorbeia aldean kokaturik dago Juan Manuel Etxebarria Ayestaren Perutxu eta jentila, bere zuhurtasunari esker artaldea lapurtu zien jentil gaiztoa garaitzea lortu zuen artzain txikiaren istorioa, eta paraje horretan erabiltzen den euskararen hitz eta egitura zenbait agertzen dira testuan. Nolanahi ere, euskal mitologiako kontuen berri izatea gustuko duen edonork irakur dezake, Perutxuren azkartasuna agerian uzten duen ipuinaren bukaeran, testuan txertatutako hitz eta egitura berezien adibideak azaltzen direlako.


Azkenak
2025-06-07 | ARGIA
Euskara hutsezko plaza bete dute Ziburuko Azokan

1.000 euskaltzale eta kulturazale baino gehiago giro goxoan ibili dira Ziburuko liburu eta disko azokan, eta larunbat goiz eta arratsaldez gozatu dute hitzaldi, kontzertu eta liburu aurkezpenez. 33 argitaletxe eta 10 diskoetxeren lanak ezagutzeko eta erosteko aukera probestu... [+]


EAEko euskaltegietan A2 mailan matrikulatzea oraingoaren laurdena kostako da

Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei. 


Guardia Zibilak “hemendik fan egiteko” eskatuko dute ekainaren 14an Oñatin

Kuartela herrixantzat lelopean indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dutela aldarrikatzen du Fan Hemendik taldeak.
 


Gure haurrak ere badira ekimenak mobilizazioa egingo du ekainaren 12an, Gasteizen

Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.


Bake Bideak eta Bakegileak bide amaierara iritsi dira

Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia 2011n egin zen Donostian eta ondoren sortu zen Bake Bideak, Ipar Euskal Herritik bake prozesua sustatzeko. Bakegileen zeregina ETA armagabetzeko ekinbide zibila antolatzea izan zen. Orain, desegingo direla iragarri dute bi ekimenek.


2025-06-06 | Gedar
EAEko kartzelariak greba egitera deitu ditu ELAk

Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.


Idoia Asurmendi
Bihotzetik berriz pasatzea

IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.

----------------------------------------------------
 
Termometroak 30 gradutik gora markatzen ditu, uda giroa nagusi da eta Bilboko kaleak herritar aztoratuz beteta daude. Horrelako egun... [+]

Torturaren 21 biktima berri aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.


111 Akademiak banatuko duen azken saria jaso du Miren Amurizak

Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


“Zaurgarritasun Indizea”, Jaurlaritzak nahi duena egiteko koartada

Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?

Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]


GALen biktimei barkamena eskatu die Alonsok, Gogora Institutuko zuzendariak

Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.


Eguneraketa berriak daude