Leonardo Sukaldari

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Vinci, Toscana, 1452. Leonardo margolari, eskultore, arkitekto, musikari, idazle, diseinugile eta ingeniaria jaio zen. Eta sukaldaria, jeinuaren alderdi hau gutxitan aintzat hartzen bada ere.

Accatabriga di Piero del Vacca aitaordea gozogilea zen eta txikitatik jaso zuen harengandik janarekiko maitasuna. Florentziako Le Tre Lumache (hiru barraskiloak) tabernan sukaldari aritu ondoren, Sandro Boticcelli lagunarekin batera jatetxea zabaldu zuen. Bertan bere sukaldaritza berritzailea praktikan jarri ahal izan zuen, baina arrakasta gutxirekin. Izan ere, Berpizkundeak sormenaren eztanda ekarri zuen hainbat esparrutan, baina italiarren urdailek Erdi Aroko ohiturak mantentzen zituzten oraindik cinquecentoan. Gauza bera gertatu zitzaion Leonardori Sforzatarren aginduetara lan egin zuenean. Besteak beste, Azken afaria margotzeaz gain, hainbat afari prestatu zituen Vinciko semeak familia harentzat. Ludovico Sforzari kosta egin zitzaion Leonardoren plater sofistikatuak onartzea, baina Sforzatarren sukaldeko arduradun izendatu zuen azkenean. Eta Ludovicok bere iloba baten ezkontzarako menua presta zezan ere eskatu zion. Besteak beste, «bokartan bildutako arbia, igel forman tailatua» jasotzen zuen Leonardoren proposamenak. Hots, XX. mendeko nouvelle cuisinetik gertuago zegoen sukaldaria, bere nagusiaren gustu «barbaroetatik» baino. Eta Ludovicok proposamena baztertu zuen. Ezkontzan 200 txekor, 200 kapoi, 600 saltxitxa, 60 indioilar... jan zituzten, Leonardoren zoritxarrerako eta gonbidatuen osasunaren kalterako.

Leonardo jakiek osasunean zuten eraginaz ere kezkatzen baitzen. Hala jasotzen da behintzat Codex Romanoff lanean. Lan honen kopia 1982an aurkitu zuten eta oraindik hainbatek bere autentikotasuna zalantzan jartzen badu ere, badirudi Da Vincik Sforzarentzat lan egin zuen garaian idatzitako sukaldaritza liburua dela. Tipula, baratxuria, dilistak edo ilarrak nola prestatu azaltzeaz gain, osasunarentzat dakartzaten onurak ere azaldu zituen bertan.

Espagetiak ere berak asmatutako tramankulu bati esker sortu ziren. Antzinaroan Apiciok lasagnaren antzeko pasta lamina zabalak asmatu zituen eta geroago Marco Polok Catay urrunetik bertako pasta ekarriko zuen. Baina Italian dekoraziorako soilik erabiliko zuten. Leonardoren makinak pasta hari luzeak sortzen zituen eta spago mangiabile esaten zien hark. Mahaikideak eskuekin jaten eta aurpegia edozein modutara garbitzen ikusten nazkatua, hiru hortzako sardea eta ahozapia asmatu zituen. Baita irabiagailua, piperbeltza xehatzeko errota eta kortxo-ateratzekoa ere.

Beste hainbat esparrutan bezala, Leonardo aitzindari izan zen sukaldean ere. Baina bizitza guztian pasioz landutako jarduna ahaztu eta Giocondaren irribarrearen atzean dagoen misterioa aztertzen jarraitzen dugu.


Arrastoak

Kapitolioko otsoa Erroma bera baino zaharragoa dela uste izan da orain arte, baina Erromako arkeologia superintendenteak eskultura ezaguna askoz berriagoa dela baieztatu berri du. Erdi Aroko lana dela esan du eta erreferentziak IX. mendetik aurrera aurki daitezkeela.

Dirudienez adituek 2000. urtean dagoeneko bazekiten lupa capitolinaren benetako adina, baina Erromaren fundazioaren sinbolo izaki, orain arte isilean mantendu dute berria, aurkako erreakzioen beldur.

Harresi Handia arriskuan dago. Txinatarrek harresi zatiak hartzen omen dituzte euren eraikuntzatarako. Horregatik Txinako gobernuak lege berri bat ipini du indarrean, monumentuari egindako edozein kalte gogor zigortuz.


Azkenak
2025-09-03 | Gedar
Beste sarraski bat itsasoan: 160 bat lagun hilak Mauritanian, ontzi bat hondoratzean

Kanaria uharteetako kostaldera iritsi nahian ari ziren, baina Mauritanian urperatu zen ontzia. Desagerturik jarraitzen dute 100 pertsonak baino gehiagok.


Mirene Begiristain Zubillaga (Ekonomialari feminista):
“Ekonomia zientzia sozial bat da; hortaz, badaukagu aukera nondik joan erabakitzeko”

“Emakume zientzialarien argitan” solasaldi-zikloaren helburua emakume zientzialarien ibilbidea ezagutaraztea da, baita ikertzen duten arloari buruz daukaten ikuspegia gizarteratzea ere, kultura zientifikoa hedatzeko eta eztabaida kritikoa sustatzeko. Elhuyarrek eta... [+]


Marieneko lurren alde, Kanbon mobilizaziora deitu dute larunbaterako

Elkarretaratzea eta asanblada antolatu dituzte azken berriak zeintzuk diren jakinarazteko. Horrez gain, irailaren 9an Baionako auzitegi aitzinean mobilizatuko dira, Marieneko lurraren defentsan aritutako hiru ekintzaile auzipetuko dituztelako.


Valle de Odieta makroetxaldeari 2.272 abelburu gehiago izateko baimena eman dio Nafarroako Gobernuak enpresaren aurkako epaiketaren atarian

Irailean aurkeztu zuen enpresak Caparrosoko makroetxaldea handitzeko eskaera, eta ingurumen baimena argitaratu du gobernuak astelehenean. Asteartean hasi da makroetxaldearen aurkako epaiketa lurrak nitratoz kutsatu dituela leporatuta, eta akusazio partikularra osatzen duten... [+]


Pentsioak osatzea “ez da beharrezkoa” Jaurlaritzaren esanetan, eta herri ekimen legegilea eztabaidatzearen aurka egin du

Maiatzean 145.142 sinadura aurkeztu zituen Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak Gasteizko Legebiltzarrean, pentsioak gutxieneko soldatarekin parekatzeko proposamen baten alde. Pentsioak jasotzen dituzten pertsonentzako babesa “dagoeneko sisteman txertatuta”... [+]


Caparrosoko Valle de Odieta makroetxaldea epaitzen ari dira lurrak nitratoz kutsatu dituelakoan

Irailaren 2an hasi da epaiketa Iruñeko Zigor Arloko 2. epaitegian, ustez 2021ean makroetxaldeak haren inguruko lurrak minden hondakinekin kutsatzeagatik. Sasoi hartan Valle de Odieta makroetxaldeko administrazio kontseiluan ari ziren bost pertsona epaituko dituzte. ARGIA... [+]


2025-09-02 | Jon Torner Zabala
Zentral nuklearrak eraisteko Espainiako Gobernuaren diru-partida jada 20.300 milioi eurokoa da

Urtebetean %0,8 handituta (165 milioi euro gehiago), Espainiako zentral nuklearrak itxi eta hondakin erradioaktiboa tratatzeko aurrekontua 20.367 milioi eurokoa da jada, Enresa enpresa publikoak emandako datuen arabera. Diru-partidaren zatirik handiena (17.520,5 milioi euro)... [+]


Mendiko suteak eta basozaintza

Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]


Lurrikara Afganistanen: gutxienez 1.400 hildako eta herritar andana hondakin artean harrapatuta

6,0 graduko lurrikara bat eta hainbat erreplika izan dira igandetik astelehenerako gauean. Kalte oso larriak eragin ditu herrialdearen ekialdean. Ehunka etxe suntsitu ditu dardarak.


2025-09-02 | Jon Torner Zabala
Abian da ikasturtea Ipar Euskal Herrian, euskarazko eskaintza handituta

Irailaren 1ean hasi dute ikasturtea Ipar Euskal Herrian, euskarazko eskaintzari dagokionez, hainbat berrikuntzarekin. Esaterako, Sohüta eta Luhusoko haur eskola publiko banak euskarazko murgiltze eredua eskainiko dute, eta Hazparneko Armand-David laborantza lizeoak euskaraz... [+]


2025-09-02 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Zer ari da gertatzen Indonesian?

Hamar egun baino gutxiagoan, parlamentuko kideek euren buruari esleitutako pribilegio ganoragabeen aurkako ikasle-protestak, polizia-indarrek manifestari bat hil eta gero, benetako matxinada bilakatu dira.


Etxebizitzaren prezioa berriz igo da Donostian: 5.869 euro balio du orain metro koadroak

Maximo historiko berri bat ezarri du Donostiako etxebizitzaren prezioak: 5.869 euro metro koadroko, batez beste. Hori da Higiezinen Jabetzako Artekarien Gipuzkoako Elkargo Ofizialak aurkeztu berri duen txosteneko ondorioetako bat; txostenak 2025eko bigarren hiruhilekoko... [+]


Corellako eskolan D eredua ukatu dute, arrazoirik eman gabe

Nafarroako Gobernuak eskaera egin duten familiei iradoki die "datorren ikasturteari begira" abiatu dezaketela tramitazioa.


Eguneraketa berriak daude