El Tenderete, txotxongiloak euskalduntzen

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
80ko hamarkadan asko izan ziren gauzak kontatzeko eta ideiak zabaltzeko abian jarri ziren herri ekimenak. Gaztetxeak, irrati libreak, antzerki eta musika taldeak, aldizkari eta fanzineak eztanda soziopolitiko eta kultural haren seme-alabak dira. «Garai haietan, buruan zerbait egiteko asmorik ez zuen jendea aurkitzea zaila zen -esan digu El Tenderete taldeko kide Lito Andianok-. Guk txotxongiloak aukeratu genituen, mota askotako sortzaileak elkartzea ahalbidetzen zutelako, eta gauzak kontatzeko oso modu erraza zelako». Horrela, txotxongiloekin interesatuta zeuden Arte Ederretako zenbait ikaslez osatutako musikari talde baten eta auzoko antzerkigile batzuen artean Zotal troupea erditu zuten, Bilboko San Inazio auzoko Kultur Etxean. Pilindrajos Bai, Goloka eta Kukubiltxo taldeek, besteak beste, antzeko bideak jorratu zituzten. «Hura izan zen txotxongiloekin eduki nuen lehenengo harremana -azaldu du, Andianoren lankide Manya Fernández Mallabiak-. Baliabide gutxi izanik, txotxongiloek testu bat idazteko eta taularatzeko aukera ematen dute; hori luxua da».

Txotxongilo antzerkia ogibide hartzea erabaki zuten: «Litok bizitzeko beste ematen zuela esaten zuen -dio Fernández Mallabiak- eta errepidera irten ginen: Euskal Herria, Valentzia eta Galizia ziren gehien bisitatzen genituen tokiak. Artean, Bilboko Zazpi Kaleetako Gaztetxean genuen tailerra, baina behin hura hustuta eta autonomia ekonomiko pixka bat lortuta, lan egiteko leku bat alokatu genuen». Egun mantentzen duten tokia hain zuzen ere: Santutxuko lonja bat. Txukun-txukun dago, hormetatik zintzilik eta kutxetan gordeta, tresneria, panpinak eta bestelako tramankulu miresgarriak metatzen dira. Ingurura begira, berba egiten du Fernández Mallabiak: «Tailerrak zabalik segi zezala nahi genuen eta ezin genuen hemen dagoen guztia galdu, horrenbeste ahalegin alferrik xahutu».

Por CHON, Soberanos problemas eta HIESaren kontrako Hor kondon! antzezlanak daude taularatu zituzten lehenengo lanen artean: «Gaztetxeak eta etxe okupatuak izan genituen aurreneko agertokiak. Haiek ziren eskura zeuden leku bakarrak eta, gainera, gaztetxeetako lan moduarekin bat gentozen: gauzak egiterakoan aberastu egiten gintuen; urte haietako sormenerako funtsezkoak ziren gaztetxeak», esan digu Fernández Mallabiak. Urte haietako beste obra batek, Puño y letra contra la mano que aprietak hain zuzen, hirigintza basatiaren eta ustelaren aurkako eskuaterren borroka islatzen zuen: «Gaia derrigorrez jorratu behar genuen, gure istorioa zen eta gaztetxeetako ikuslegoari zor genion horrelako zerbait. Gaztetxeetako ikuslegoa gogorra da, erakartzeko zaila, baina atsegina. Gaztetxeetan, gainera, oso baliabide gutxi erabilita lan egin daiteke. Beraiei ere ondo datorkie gehienetan oso diru gutxi dutelako», azaldu du Andianok. Camino del Polvorín, El fuego acecha, Menudencias eta La milonga del Babalán urtetan zehar errepertorioa osatu duten antzezlanak ditugu. Lehen aipatutakoak bezala, hauek ere beraiek idatziak dira: «Hori gure ezaugarri nagusia da: geuk egiten dugu dena; antzezlanak idazten ditugu eta panpinak, eszenografiak edota teatrinoak guk geuk egiten ditugu».


2000tik euskaraz

Euskarazko lehen antzezlana, Hamaika arazo, 2000. urtekoa da: «Hizkuntza zela-eta, Espainiako Estatuko hainbat lekutatik deitzen ziguten, baina Euskal Herrian lan egiteko euskara ezinbestekoa zela berehala ulertu genuen -dio Fernández Mallabiak-. Horrela, erdaraz genituen lanak aztertzen hasi ginen, eta aztertzen diot, ez genituelako itzulpen hutsak egin nahi. Lan horretan oso garrantzitsua izan da Txema Uriarteren laguntza eta gugan daukan fedea».

Andianok hartu du hitza segituan: «Gurea kalez kale egiteko ikuskizuna da; ikuslegoarengandik hurbil egoten gara, horrela aurkitu genuen euskararen mundua. Euskarara gero eta gehiago hurbiltzen ari gara. Lan eginez ikuskizunetan erabiltzeko oinarrizko euskara maila lortzen dugu. Handik abiatzen gara eta bat egiten dugu ikuslego euskaldunarekin». Fernández Mallabiak hainbat zehaztapen egin nahi ditu: «Guretzat txotxongilo antzerkia, ogibidea da, guk aukeratu duguna eta diru laguntzarik gabe kudeatzen duguna. Bestaldetik, txotxongiloek mota askotako ikuslegoekin egoteko aukera ematen digute, eta hori beste antzerki mota batekin ezinezkoa litzateke»; eta Andianok bukatu: «Txotxongiloekin zuzeneko emanaldietan lan egin behar da, derrigorrez; gure ustez, aurretiaz grabatutako zerbaitekin lan egiteak ikuslegoarengandik urruntzen gaitu».


Harrera ona

Manya Fernández Mallabiaren esanetan, euskarazko antzezlanek izandako harrera oso ona izan da: «Gaur egun, hiru dira euskaraz egiten ditugun lanak. Bata Urrun erreinuan da; hau Berdinduk, Aldartek eta Eusko Jaurlaritzak garatutako ekimen baten barruan sortu genuen: familia mota berriak, hala nola guraso bakarrekoak eta bikote homosexualak, umeekin eskoletan lantzea nahi zuten, eta ondo iritzi zioten txotxongiloak erabiltzeari. Umeei itzela iruditzen zaie».

Andianok beste bi lan goraipatu ditu: Gazapoen istorioa eta Hamaika Gatazka. Azken hori gazte okupazioetan jaioa da; sormenerako laborategi ziren antzinako gaztetxeen omenez idatzi zuten. Espekulazioaz eta etxebizitzaz mintzo da, istorio zaharra bada ere gaur egun bizirik dirauena. Azken bolada honetan, Golokakoekin ere egiten dute lan, euskaraz lan egiteko aproposa delako eta urte asko daramatzatelako gure hizkuntzaz lan egiten. Hamaika Gatazka lanak Zer Bizio taldeko Tomasek eginiko kantak ditu eta Bilboko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdira heldu baino lehenago, Gipuzkoan eta Bizkaian barrena gora eta behera ibili zen: «Jaialdian, lehenengo eta behin, ikuslegoa erakarri behar dugu, umeak batez ere; era berean kontuan izan behar dugu egun umeak antzokira joaterakoan isilik doazela, horrela egoten irakatsi dietelako» -dio Fernández Mallabiak. Ikuslegoaren parte-hartzea ezinbestekoa dute eta horren arabera moldatzen dute antzezlana: Andianoren esanetan, «Hamaika Gatazkan gertatu ohi dena bitxia da, okupak eta gaztetxea ala merkataritza zentroa nahiago duten galdetzen diegunean merkataritza zentroa aukeratu izan dute hainbat lekutan. Egun, ume zein gazte askorentzat, merkataritza zentroa eta porlana zibilizazioaren ikurrak dira eta haien kontra dagoenik ez da. Honek zer pentsa ematen digu guri ere».

Bertsolariek egiten duten moduan, El Tenderetekoek herri bakoitzaren gainean jakin beharreko guztia jasotzen eta taularatzen dute, ikuslegoa txotxongiloen munduan sartzeko. Segi dezatela, beraz, euskara zabaltzen.


Azkenak
Valle de Odieta makroetxaldeari 2.272 abelburu gehiago izateko baimena eman dio Nafarroako Gobernuak enpresaren aurkako epaiketaren atarian

Irailean aurkeztu zuen enpresak Caparrosoko makroetxaldea handitzeko eskaera, eta ingurumen baimena argitaratu du gobernuak astelehenean. Asteartean hasi da makroetxaldearen aurkako epaiketa lurrak nitratoz kutsatu dituela leporatuta, eta akusazio partikularra osatzen duten... [+]


Pentsioak osatzea “ez da beharrezkoa” Jaurlaritzaren esanetan, eta herri ekimen legegilea eztabaidatzearen aurka egin du

Maiatzean 145.142 sinadura aurkeztu zituen Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak Gasteizko Legebiltzarrean, pentsioak gutxieneko soldatarekin parekatzeko proposamen baten alde. Pentsioak jasotzen dituzten pertsonentzako babesa “dagoeneko sisteman txertatuta”... [+]


Caparrosoko Valle de Odieta makroetxaldea epaitzen ari dira lurrak nitratoz kutsatu dituelakoan

Irailaren 2an hasi da epaiketa Iruñeko Zigor Arloko 2. epaitegian, ustez 2021ean makroetxaldeak haren inguruko lurrak minden hondakinekin kutsatzeagatik. Sasoi hartan Valle de Odieta makroetxaldeko administrazio kontseiluan ari ziren bost pertsona epaituko dituzte. ARGIA... [+]


2025-09-02 | Jon Torner Zabala
Zentral nuklearrak eraisteko Espainiako Gobernuaren diru-partida jada 20.300 milioi eurokoa da

Urtebetean %0,8 handituta (165 milioi euro gehiago), Espainiako zentral nuklearrak itxi eta hondakin erradioaktiboa tratatzeko aurrekontua 20.367 milioi eurokoa da jada, Enresa enpresa publikoak emandako datuen arabera. Diru-partidaren zatirik handiena (17.520,5 milioi euro)... [+]


Mendiko suteak eta basozaintza

Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]


Lurrikara Afganistanen: gutxienez 1.400 hildako eta herritar andana hondakin artean harrapatuta

6,0 graduko lurrikara bat eta hainbat erreplika izan dira igandetik astelehenerako gauean. Kalte oso larriak eragin ditu herrialdearen ekialdean. Ehunka etxe suntsitu ditu dardarak.


2025-09-02 | Jon Torner Zabala
Abian da ikasturtea Ipar Euskal Herrian, euskarazko eskaintza handituta

Irailaren 1ean hasi dute ikasturtea Ipar Euskal Herrian, euskarazko eskaintzari dagokionez, hainbat berrikuntzarekin. Esaterako, Sohüta eta Luhusoko haur eskola publiko banak euskarazko murgiltze eredua eskainiko dute, eta Hazparneko Armand-David laborantza lizeoak euskaraz... [+]


2025-09-02 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Zer ari da gertatzen Indonesian?

Hamar egun baino gutxiagoan, parlamentuko kideek euren buruari esleitutako pribilegio ganoragabeen aurkako ikasle-protestak, polizia-indarrek manifestari bat hil eta gero, benetako matxinada bilakatu dira.


Genozidioa salatzeko ekintza, Hondarribiko egun nagusian: “Aldarrikapenak zentzu sakonagoa ematen dio jaiari”

Kufiya palestinar zapia eramango du Jaizkibel konpainia berdinzaleko kide ugarik, Hondarribiko jaien egun nagusian, Palestinarekiko elkartasuna ikusarazteko. Jaiak eta politika ez nahasteko diotenen aldean, “jaiak ere badira justizia eta eskubideak adierazteko plaza... [+]


Corellako eskolan D eredua ukatu dute, arrazoirik eman gabe

Nafarroako Gobernuak eskaera egin duten familiei iradoki die "datorren ikasturteari begira" abiatu dezaketela tramitazioa.


Ontzidian doazenak “terroristatzat” hartu ditu Israelek eta mehatxu egin du: “Ez dira atxiloketa arinak izango”

Israelgo Gobernuaren esanetan, bere subiranotasunaren aurka eta Hamasen alde dago Global Sumud Flotilla egitasmoa. Hortaz, esku hartze gogorrak iragarri ditu.


Etxebizitzaren prezioa berriz igo da Donostian: 5.869 euro balio du orain metro koadroak

Maximo historiko berri bat ezarri du Donostiako etxebizitzaren prezioak: 5.869 euro metro koadroko, batez beste. Hori da Higiezinen Jabetzako Artekarien Gipuzkoako Elkargo Ofizialak aurkeztu berri duen txosteneko ondorioetako bat; txostenak 2025eko bigarren hiruhilekoko... [+]


“Txistuak, mehatxuak eta irain sexistak” jaso dituzte Laudioko jaietan eraso matxista bat salatzeagatik

Agerraldia deitu zuen Laudioko mugimendu feministak igandean, Odoloste eguneko goizaldean Txosnagunean gertatutakoa salatzeko. 


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


Eguneraketa berriak daude