Jaioberritan ere handia

Xianyang (Txina), K.a. 221. Qin estatu indartsuko errege Zhengek inguruan zituen sei erresumak batzea lortu zuen eta aurrerantzean Txina izenez ezagutuko zen herrialde berria sortu zen horrela.

Arrakasta militarraren ondoren, 38 urteko erregeak dinastia berri bati hasiera eman zion eta estatu berriaren enperadore izendatu zuen bere burua Qin Shi Huangdi tituluarekin (Qin-eko lehen enperadore subiranoa). Modu horretan 200dik gora urtetan luzatutako gatazkari amaiera eman zion. Gaur bezala, Txinak munduko beste edozein herrialdek baino biztanle gehiago zituen orduan: 50 milioi inguru.

Qin-eko erresuma hegemonikoa Txinako lurraldeen mendebaldean zegoen eta Xiangyang zen bertako hiriburua. Zheng erregearen anbizioak apurka ekialderuntz zabaldu zuen bere boterea, ibai Horiaren (Huang He) eta Urdinaren (Yangzi) emariari jarraituz. Etsaien artean Qi izan zen erortzen azkena; ibai Horiaren ahoan zegoen Qi estatua eta 200 urte lehenago Konfuzio filosofoak bertan zabaldu zituen bere irakaspen humanistak. Enperadore berriak mendean hartutako gainerako erresumak hauek izan ziren: Han, Zhao, Wei, Yan eta Chu.

Qinen arrakastaren giltza bere antolaketa berritzailean zetzan. Nekazal ekoizpen oparoa izateaz gain, jauntxo feudalei boterea kendu zien erregeak eta antolaketa politiko gero eta zentralizatuagoa bultzatu zuen. Funtzionarioek estuki kontrolatutako administrazio zentral eta lokala berehala zabaldu zuen mendean hartutako lurralde berrietan.

Lehen enperadoreak obra publiko izugarriak eraikitzeko asmoa agertu zuen berehala. Proiektuen artean iparraldeko eta mendebaldeko erresumatan eraikitako gotorlekuak lotzea zegoen; modu horretan, 4.000 kilometroko harresia osatuko zuen, inperio jaioberria Mongoliako hunoen erasoetatik babestuz.

Errepide sare zabalaren eraikuntza ere bultzatu zuen, oro har garraioaren eta bereziki bere posta sistema aurreratuaren mesederako.

Eta bere proiektu kuttunenarekin ere jarraitu zuen Qin Shi Huangdik. Inperioa batu baino lehen inoizko mausoleorik ikusgarriena eraikitzen hasi zen XianYangetik gertu.

2.000 urtetik gora pasa dira ordutik eta Txinak munduko herrialderik populatuena izaten jarraitzen du. Lehen enperadorearen mausoleoan terrakotazko milaka eskultura topatu zituzten eta ejerzito horretako gudariak, Xiango gerlariak, souvenir bihurtu dira azken urteotan. Harresi Handia espaziotik ikusten den gizakiak egindako obra bakarra delako ustea oso zabaldua dago oraindik (NASAk espaziotik giza begiak horrelakorik ikustea ezinezkoa dela esan arren).

Qineko lehen enperadore subiranoak, amaigabea zirudien gerratik irten berritan, obra eder horiek eraikitzeko urtetako lan gogorrera behartu zituen milaka eta milaka herritar. Baina ondare eder hori utzita, nork gogoratuko du Qin Shi Huangdi herriari egindako kalteagatik?


Arrastoak

Marie-antoinette Frantziako azken erreginaren biografia berria osatu du Antonia Fraser errege familietan adituak. Frantsesezko bertsioa duela hilabete batzuk kaleratu zen (Flammarion) eta orain Maria Antonieta gaztelerazko bertsioa argitaratu dute (Edhasa). Bere garaian frantziarrek gorrotatu zuten jatorri austriarreko emakume polemiko hau modan dagoela dirudi. Izan ere aurki ikusi ahal izango da zinema aretoetan Sofia Coppolak erreginaren inguruan egin duen filma, Cannesen harrera hotza izan ondoren (200 urtetan ez dirudi frantziarren iritzia asko aldatu denik). Nobedade hauez gain, pertsonaia ezagutu nahi duenak hor dauka halaber Stefan Zweig-ek 1933an idatzitako biografia ederra.


Azkenak
2024-09-21 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. 1.eguna
Zerk egiten duen pertsona


Bonba-jostailuen oroimena oraindik bizirik da Libanon

Ekialde Erdia dantzan jarri dute pertsona-bilagailuak eta walkie-talkieak lehergailu bihurtu dituzten erasoek. Israel isilik da, baina inork gutxik jartzen du zalantzan erasoen atzean hura dela. Besteak beste, iraganean aritu delako jada jolas hilgarri horietan, eta akusazio... [+]


2024-09-20 | Sustatu
Euskarabildua topaketa urriaren 17an: “Artifiziala ez den teknologia”

Aurtengo Euskarabildua topaketa teknologikoa (iAmetzak antolatzen duena urtero) urriaren 17an izango da Donostian, San Telmo Museoan. "Artifiziala ez den teknologia" jarri diote goiburu gisa, adimen artifizialaren oldarraldi garai honetan "inoiz baino... [+]


Sail Ofiziala. Irekierako filma
Apar gutxiko desioa


2024-09-20 | Gedar
Aurten ere, udako erailketa matxisten %15 egin dute poliziek edo polizia ohiek Espainiako Estatuan

Uda honetan, gutxienez hemeretzi erailketa matxista izan dira, eta horietatik gutxienez hiru kasutan, poliziak edo polizia ohiak dira hiltzaileak. Donostian, gainera, erailketa saiakera bat ere izan da ertzain baten partetik: bere bikotekidea hiltzen saiatu zen abuztuan.


2024-09-20 | George Beebe
Ez dago irismen luzeko misil nahikorik Mendebaldean Ukrainako egoera aldatzeko

(Baina Kievek Errusiari eraso egiten uzteak gerrara eraman gaitzake zuzenean).

George Beebe CIAko Errusiako analisi zuzendari ohia da eta bere artikulu hau Rafael Poch kazetariaren blogean argitaratu dute gaztelaniaz eta Brave New Europe webgunean ingelesez.


Edmundo González Venezuelako “presidente legitimo” gisa aitortu du Europako Parlamentuak

Europako Alderdi Popularrak ultrakontserbadoreekin eta eskuin muturrarekin landuriko ebazpenak aldeko 309 boto, kontrako 201 eta hamabi abstentzio jaso ditu. Ekaineko Europako hauteskundeez geroztik, lehen aldia da eskuina eta eskuin muturra baturik agertzen direla Estrasburgon.


Mozal Legearen erreforma eskatu du Nafarroako Legebiltzarrak

Foru Legebiltzarraren arabera, “oinarrizko eskubideak eta askatasunak murrizten dituen legea da, eta zigor-atal neurrigabea du, demokrazia aurreratu bati ez dagokiona”.


2024-09-20 | Euskal Irratiak
Maider Mourgiart eta Paul Laborde
“Pastoralari esker Xarnegu eskualdeko herritarrak elkar lotu gira”

Azken aukera asteburu honetan 'Inexa de Gaxen' pastorala ikusteko.


2024-09-20 | Gedar
Balmasedako Glefaran enpresak etengabe gainditu ditu ezarritako kutsadura-mugak

2016tik 2023ra bitartean, Pastguren paper-fabrika izandakoa erraustegi modura erabili zuen Glefaranek, elektrizitatea ekoizteko. Zazpi urte horietan zehar, errauts-partikulen isurketa-mugak urratu zituen, eta "gizakien eta ingurugiroaren osasuna arriskuan jarri" zuen... [+]


Internet demokratiko eta burujabe baten alde lanean

Internet hasieran askatasunaren espazio izan zen, baina gaur egun enpresa handien esku dagoen lurralde kontrolatu bihurtu da. Testuinguru honetan, teknologia burujabetza eta ongizate komuna lortzeko Internet berreskuratzeko beharra gero eta premiazkoagoa da. Egile eta aktibista... [+]


2.500 euroko isuna ezarri die Ertzaintzak sei aiaraldearri, iazko greba feminista orokorragatik

"Mozal legea" baliatuta jarri ditu poliziak isunak. Tubacexen eginiko piketegatik izan dira zigor gehienak.


Eguneraketa berriak daude