Hungaria 1956

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Liburu eder bat argitaratu da Parisen, Budapest 1956. La Révolution. Berrehun bat argazki zuri-beltz dakartza, Erich Lessing-ek eginak. Garaian garaiko emozioa dario: iraultza! Zeren eta Hungariako altxamendua ez baitzen altxamendu antikomunista, ez zen, ez, kapitalismoaren aldeko oldarra, eta ez da gaur egun ere komunismoaren gaiztakeria eta kapitalismoaren bertuteen etsenplu paregabea. Historia berridazten ari da eta ikusmolde anakroniko batek gezurrak sakatzen ditu lotsarik gabe. Egiaz, Hungariako altxamenduak bi dimentsio zituen, antiestalinista eta antikapitalista, eta horregatik dauka esanahi berezia: egin zitekeen eta egin ez zen iraultzarena.

Hungarian Sobiet Batasunaren armada gorria gelditu zen jaun eta jabe Bigarren Gerla Mundiala bukatu eta. Hauteskundeen bidez heldu ziren komunistak boterera, baina ez zuten «historiaren zentzua» bortxatzeko arazo handirik izan: behar ziren oztopoak baztertu, boterea osoki hartu eta 1948an ikaragarrizko errepresioa erabili zuten, ez nazien lagunen aurka, ez, baizik eta alderdi estalinistaren gustukoak ez zirenen aurka. Han exekutatu zuten Laszlo Rajk, alderdikoa, baina, omen, Tito eta titismoaren aldekoa, heterodoxoa...

Stalin hil eta giroa aldatzen ari zela, Hungarian arrapiztu ziren gogo berritzaile eta demokratikoak. Laszlo Rajk-en aldeko hiletetan 300.000 pertsona bildu ziren; Polonian ere aldakuntzan ari zirela eta, haren alde kaleratu ziren beste 200.000 jende, alderdien aniztasuna eta preso politikoen askatasuna eskatuz; armadak eta poliziak bat egin zuten manifestariekin, eta, gainditurik, gobernuak bertan ziren soldadu sobietarrei galdatu zien «ordenua» ezartzeko. Baina ezin, eta gobernu berri bat izendatu behar, populuak nahi zentzuan, Imre Nagy zuzendaritza pean.

Nagy komunista zahar eta ezaguna zen, eta tradizio demokratikoetatik estalinistak baino askoz hurbilagoa. Egun labur horietan, eta hemen datza mirakulua!: langileek, ikasleek eta funtzionarioek, besteak beste, kontseilu iraultzaileak sortu zituzten nonahi, hiri bakoitzak berea zuelarik. Horra beraz eduki unibertsala zeukan esperientzia, demokrazia zuzena eta sozialismoa lotzekoa, eta horra non dagoen, gaurko ere, egun horien esanahi nagusia.

Labur joan zen esperientzia. Sobietarrek 2.500 tanke eta 75.000 soldadu bildu zituzten Budapesteko ateetan, eta azaroaren 4an, egunsentiarekin, sartu, barrikadak lehertu, eta fusilez armaturiko hiritarrak sakabanatu. Lau mila hil, hogei mila zauritu, berrehun mila erbesteratu, eta geroko errepresioa. Nagyk ez zuen autokritikarik egin nahi, are gutiago hobendun zela onartu. 1958ko ekainaren 17an exekutatu zuten.

Eta kapitalismoa, non zen? Urteak zeramatzan Free Europe irratiak altxamendurako deiak egiten, baina Suez-eko krisia zela eta, Ameriketako Estatu Batuak gerla hotzaren logikan sartuak ziren: bakoitzak nahi duen bezala kudeatuko du bere baratza, eta Hungaria Sobiet Batasunaren baratz pribatuan eroria zen. Beraz, geldi; geldi, inbasio eta errepresioaren garaietan. Horra Mendebaldeko balore demokratikoen defentsa «sutsua», horra «etsenplua»...

Ez, Hungariako iraultzaileak ez ziren altxatu komunismoaren aurka eta kapitalismoaren alde. Kapitalismoaren onura eta komunismoaren gaiztakeria ez dira egia unibertsal eta betierekoak, oraingo irakurketa merkeek erakutsi nahi duten bezala. Komunismoaren barnean leninismoak eta estalinismoak landatu zuten autoritarismoak fruitu ustel eta ezkorrak eman ditu, egia da, eta kapitalismoari aurre egiteko ildo horiek ez dira berpiztu behar. Berriz, komunismoaren historian ugari izan dira esperientzia libertario eta demokratikoak, eta horien gainean, bai, horizonte berriak asma daitezke: hala nola gazte armatu haien begietan ispilatzen zirenak. Lau gazte, mutiko bat eta hiru neska, Europa Erdiko hiri handi baten goiz ilunean martxan, tranbiako errailen ondotik, tanke bat lehertua gibelean, etxe nabarren aitzinaldeak balek zulatuta inguruan, eta gure gazteak aitzina, fusila lepoan, eta begitartean irri zabal, magnifikoa, iraultzaren irria. Erich Lessingen argazki bat, 1956an Budapesten hartua.


Azkenak
Asteburu honetan eginen da EHZ festibala, Arberatze-Zilhekoan

Fermin Muguruza afixan nagusi, Olaia Inziarte, Naxker, Xiberoots, Errobi, Kaskezur, Zetkin, Tapia eta Leturia eta beste hainbat musikari igoko dira oholtzara ekainaren 27, 28 eta 29an. Horrez gain, antolatu diren hitzaldietan, hala nola lurraren defentsaz, diskurtso eta... [+]


Udaltzaingoan arreta euskaraz bermatzeko gomendatu dio Arartekoak Erandioko Udalari

2024ko irailean, herritar batek salatu zuen Erandioko udaltzain batek arreta euskaraz ukatu eta jokabide hori behin baino gehiagotan errepikatu zela, baita telefonoz kexatu zenean ere. Salaketak erakusten duenez, hasiera batean, arreta eta dokumentazioa gaztelaniaz bakarrik eman... [+]


2025-06-24 | Gedar
“Gazteon erantzunari esker Durangoko Gaztetxeari eustea lortu dugu”

Gaztetxearen aldeko manifestazio jendetsu bat egin zuten larunbatean Durangon, espazioaren irekieraren berri eman eta lau egunera. "Lehenengo gaua ere ez genuela bertan pasatuko esan ziguten, eta oraindik gaztetxean tinko jarraitzen dugu", aldarrikatu... [+]


2025-06-24 | Euskal Irratiak
Laida Mugika
“Espero dugu datorren urtean halakorik egin beharrik ez izatea, eta errektoretzak neurriak hartzea”

Errektoretzaren erantzun ezan, ehun bat irakaslek berriz eskainiko diete ikasleei ahozko froga euskaraz pasatzeko aukera. Guraso elkarteek ere bat egin dute ekimenarekin, errektoretzaren inplikazioa eskatuz.


Eskuin muturreko talde batek Donostiako ‘Jesusen Bihotza’-ren aldeko ekimena egin du

Donostiarra, defenda ezazu zurea leloarekin pankarta bat jarri dute, Jesusen Bihotza duen Espainiako bandera batekin batera.


Hazparneko etxebizitza agentzia bat okupatzeagatik epaituko dituzte zazpi lagun irailean

2024ko urtarrilean Arberoako Lurra eta Etxebizitza kolektiboak Hazparneko Puyo agentzia okupatu zuen. Ekainaren 20an elkarretaratzea egin zuten ekintzaileei babesa emateko.


2025-06-23 | Axier Lopez
asteko argazkia
Isolamendua

Israelek aldebakarrez eraso egin dio Irani eta 950 pertsona baino gehiago hil ditu, horietatik %90 zibilak. Nazioartean atxilotzeko agindua duen Benjamin Netanyahu gerra-kriminalak dio "eraso prebentiboa" izan dela, bere inguruan inork ez dezan eduki berak aspaldian... [+]


NATOrekiko kompromisoak gastu militarra %5era igo gabe betetzea adostu duela iragarri du Sánchezek

Igandean iragarri du akordioa Pedro Sánchez Espainiako presidenteak. Espainiak gastu militarrera BPGaren %2,1 bideratuko duela ziurtatu du.


Israelek beste 33 palestinar hil ditu Gazan, eta Mahmud Khali ikaslea aske utzi dute AEBetan

Israelek 33 palestinar hil ditu Gazan igandetik astelehenera bitartean, horietatik sei janari bila zihoazela. Israelgo armadak jakinarazi du Gazan bahituta zituzten hiru israeldarren gorpuak berreskuratu dituela. Bestetik, Mahmud Khali AEBetako Columbia Unibertsitateko ikaslea... [+]


2025-06-23 | Hala Bedi
Gasteizko Txosnek 2025eko programazio osoa argitaratu dute

Gasteizko Txosnek gaur aurkeztu dituzte ofizialki 2025eko Andre Mari Zuriaren jaietarako kartela eta musika zein kultur programazioa. Hirugarren urtez jarraian, Entxosnatu, etorri gugana! lelopean, gune autogestionatuak abuztuaren 4tik 9ra egongo da irekita, 40 kontzertu eta... [+]


“Ongi etorrien” auziko inputatuei bi urteko espetxe zigorra ezarri diete eta ez dira kartzelara joango

Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicenteri 120 ongi etorri baino gehiago antolatzea eta terrorismoa goratzea leporatzen zien Espainiako Auzitegi Nazionalak. Auzipetuek, akusazio partikularrak eta... [+]


Ugatza Azazetan: kontserbazioa edo txikizioa?

Joan den igandean, ekainak 15, ugatzari buruzko artikulu interesgarria argitaratu zuen Rosa Canchok El Correo egunkarian. Azken urteotan hegazti sarraskijale adierazgarri honek Araban bizi duen itxaropen onaren egoeraz hitz egiten zen testuan. Arabako Foru Aldundiko Ingurumen... [+]


AEBak gerran zuzenean sartu ostean, Iranen “erregimen aldaketa” behar dela esan du Trumpek

Irango hiru gune nuklear nagusiei eraso egin ostean, Donald Trump AEBetako presidenteak "Iran berriz handi egiteko" erregimen aldaketa bat behar dela adierazi du sare sozialetan. NBEren Segurtasun Kontseiluak larrialdizko bilera egin du, eta Errusiak, Txinak eta... [+]


Eguneraketa berriak daude