Normaltasun beldurgarria


2006ko azaroaren 05ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Iruñeko Euskalerria Irratia irrati ona da. Are gehiago, nire subjektibitate guztiz subjektiboa aske utziko banu, hamaika lore eta laudorio idazten ahalko nituzke hasierako esaldi epel horren ordez. Baina gaurko helburua koipea ematea ez izaki, erran dezagun, gutxieneko adostasuna erdieste aldera, Euskalerria Irratia ez dela inguruko bertze edozein irrati baino makurragoa, eta badela batzuk baino hobea. Baina Euskalerria Irratiak, bertze edozein irratik eskaintzen duenarekin batera, Iruñeko gainerako irratiek eskaintzen ez duten -gutienez- gauza bat eskaintzen dio egunero Iruñerriko euskal komunitateari: irratia egunero euskaraz aditzeko aukera. Normaltasuna, alegia.

Izan ere, egunero irratia pizteko keinu xume horretan badira tasun gehiago -euskaltzaletasun, abertzaletasun, euskalduntasun, irakurleak nahiago duena aukera dezala-, ikusgarriago, ozenago eta nabarmenago ageri ohi zaizkigun bertze zenbait keinu eta jarreratan baino. Anitzez txikiagoak baitira abertzale edota euskaltzale sutsua izateko gutxieneko eskakizunak, irrati entzule arrunta izatekoak baino. Balizko asmoetatik urrun, gure egunerokotasunean txertatzen den praktika da irratia entzutearena, eta unean uneko informazioa euskaraz jasotzearena, kirolari buruz, politikari buruz edo futbolari buruz.

Futbola sobera interesatzen ez bazait ere -ez irratian eta ez bertze inon-, hondar egunotan futbolarekin hala edo nola loturiko berri batek atentzioa eman dit. Futbola aitzakia hartuta, bake prozesuari buruzko gogoeta politak eskaini zituzten Berrian Joseba Zulaikak eta Jokin Muñozek. Lehenbizikoaren ustez, euskal abertzaleek Zarraren antzera jokatu beharko lukete, eta arerioari gol guziak sartzeari uko egin; Jokin Muñozek, berriz, partidak irauteak nori egiten dion mesede galdetu ondoren, Bolañoren autogola proposatzen zuen eredu.

Kirol ederra da futbola, eta eragin handia du gure gizarteetan. Guztietan erran nahi baita, baita Euskal Herrian ere: Euskal Selekzioa aurrera ateratzeko argudioak aditu bertzerik ez dago. Eta, goitian erran bezala, futbolzale ez izan arren, ongi iduritzen zait hori guzia. Hala ere, futbolaren pisua eta garrantzia aitortuta ere, nik ez nituzke nire esperantzak soil-soilik futbolean paratuko. Begira, bertzenaz, zer gertatu den Espainian: futbol selekzioak porrotak baizik ez ditu lortu, eta hondarrean saskibaloi selekzioak eraman ditu dominak eta ohoreak. Edonola ere, atsekabeak bertzerik ekarri ez arren, iduri du futbolak kiroletan errege izaten segituko duela, eta ez da harritzeko modukoa. Futbolean dena baita ikusgarri, dena ohiz kanpokoa, dena erabakigarri: mendeko edo milurteko partida astero jokatzen da. Eta, neurri berean, futbolean dena dago neurtua, dena arautua, dena kontrolatua. Ikuskizun handienetan bezala -Oscar emanaldietan bezala, errate baterako-, aitzinetik prestaturiko gidoi baten arabera gertatzen da dena: buruzagien adierazpen gartsuak, jokalarien arriskurik gabeko estrategiak, hooliganen jokoz kanpoko ekintza gaitzesgarriak -eta gaitzetsiak, gidoi berberari jarraiki-. Gure eguneroko bizitzatik ateratzen gaituen kirola da futbola, baina haren burrunbaren erdian uste dut betiko errepikapena dela, eta ez sorpresa, ikusleak balioesten duena.

Horregatik, politikaren ligan hamaikagarren aldiz mendeko edo milurteko partida jokatzen ari garen honetan, ez da harritzekoa entrenatzaileak zaleak berotzen ibiltzea. Horretan, aspalditik idatzitako gidoi bati jarraitu baino ez diote egiten. Partidak ustekabeko bukaera izan zezan, ustekabeko pausoren bat egin beharko lukete, dela Zarraren ukazioa, dela Bolañoren autogola. Bitartean, nik ere, futbolzale ez izanagatik, partidan jarriko dut arreta, baina sobera larritu gabe. Ez ditut albistegiak betetzen dituzten txapelketa handi horiek sobera gustuko. Aukeran, eguneroko praktika xumeak ditut nahiago, telebistan agertzen ez diren horietarikoak. Arautu gabeak, kontrolatu gabeak, horiexek dira, nire ustez, gure agintari batzuk nerbiosten dituztenak. Normaltasun batzuendako beldurgarria ekartzen dutenak. Adibidez, irratia entzutea. Naski horregatik ez diote Euskalerria Irratiari lizentziarik ematen.


Azkenak
“Txistuak, mehatxuak eta irain sexistak” jaso dituzte Laudioko jaietan eraso matxista bat salatzeagatik

Agerraldia deitu zuen Laudioko mugimendu feministak igandean, Odoloste eguneko goizaldean Txosnagunean gertatutakoa salatzeko. 


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


Global Sumud Flotillako euskal ordezkaritza
“Israelek Gazara heltzea eragotzi nahi badigu, indarrez egin beharko du”

Igande arratsaldean irten da Bartzelonako portutik Palestinaren aldeko inoizko ontzidirik handiena: 30 itsasontzi inguru eta 300 bat ekintzaile, Gaza helburu, blokeoa apurtu eta genozidioa salatzeko. Bidean ontzi gehiago batuko zaizkie Mediterraneoko hainbat portutatik. Gauean... [+]


2025-09-01 | ARGIA
Trumpek uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango diola, eta muga zergak ez baliogabetzea lortuko duela

AEBetan, Apelazio Auzitegiak Donald Trump presidenteak ezarritako muga zerga gehienak bertan behera utzi ditu. Dena den, ez ditu urriaren 14ra arte indargabetuko, eta bitartean, ia segurua da Trumpek helegitea jarriko duela. Presidenteak uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango... [+]


Espiritualtasun ukitu bat

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Gewandhausorchester Leipzig.
Zuzendaria: Andris Nelsons. Donostiako Orfeoia.
Koru zuzendaria: Esteban Urzelai.
Bakarlariak: Julia Kleiter (sopranoa), Christian Gerhaher (baritonoa).
Egitaraua: Mendelssohn eta Brahmsen lanak.[+]


2025-09-01 | JJ Agirre
Supremazistek beti “win-win”

Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]


2025-09-01 | Behe Banda
Barra warroak
Makina

Hamar minutu igaro dira lur hartu dugunetik. Bizkaiko kostatik sartu, Leioa gainetik igaro eta gurpilek ordeztu dituzte hegalak Loiun. Bosteko ilaretan irten behar omen da hegazkinetik eta gu hogeita zazpigarrenean gaude zain. Estatubatuarren ikerlanek diote istripu bat egonez... [+]


Labak astelehenean irekiko ditu ateak, eta larunbatean eginen da Irekiera Festa

Eraberrituta dator Laba. Egoitza handiagoak ostalaritza eskaintza zein kultur ekitaldiak baldintza hobeagoetan ematea ahalbidetuko du.


2025-09-01 | Garazi Zabaleta
Gidari artzain eskola
Artzainen hurrengo belaunaldiaren bila

Historikoki, artzaintzari eta abeltzaintzari guztiz lotuta egon den bailara da Erronkaribarrekoa, baina azken hamarkadetan nabarmen eraldatu da eta turismoa bihurtu da jarduera nagusia. “Ekonomia horrela aldatu da, eta hamarkadaz hamarkada ardi, behi eta behor kopurua... [+]


2025-09-01 | Jakoba Errekondo
Pagatza, bizitza, sutza

Ez naiz aparretsia, orraztearen aparretsia, ezta gutxiagorik ere. Baina ikasturte berriari ekiteko, zer den ez den, lakarra zuzen-zuzen ederki asko eginda nator zuregana.


2025-09-01 | Irati Diez Virto
Satitsua
Burmuina txikituta bizirauten duen ñimiñoa

Bizitza azkar pasatzen dela entzun eta esaten dugu maiz. Hala ere, gizakiok urte dezenteko bizi-itxaropena daukagu. Hainbat urte izan ohi ditugu ongi garatu, bizi eta ugaltzeko. Badira, ordea, hori guztia denbora askoz ere laburragoan egin behar duten gu bezalako ugaztunak:... [+]


Mingain urdina

Odolustea uztailaren 10ean hasi zen. Hamar buru hil zaizkigu harrezkero: hazarkume bat, ahari bat eta zortzi ardi. Odol analisiek baieztatu dute mingain urdinaren gaitzaren ondoriozko heriotzak izan direla denak ere.


Eguneraketa berriak daude