Hitz bitan


2006ko urriaren 29an
Patxi Iturregi idazleak Beterriko Liburuan esanak: «Interneta dela eta, ez dut inolako etsairik ikusten. Kontrakoa, internetek liburuaren inguruko arreta zabaldu duela esango nuke. Euskaraz ere bada literatura lantzen duten hainbat blog. Bazirudien liburuak beste formatu batean -digitalizatuta- eskainiko zirela, baina badirudi liburua bezain aukera goxorik oraindik ez dutela topatu. Badaude literaturari aukera berriak zabaltzen dizkioten teknika berriak; hipertestua esaterako».

Elena Pimenta ilustratzailea elkarrizketatu zuen Garak: «Hori esan ohi da, beste baten (idazlearen) itzalean gabiltzala, gurea bigarren mailako artea dela, baina ez dut horrelakorik sentitzen. Egia da garai batean gure izena ez zela agertu ere egiten, baina aldatu dira gauzak. Ez dut sentitzen nire lanak idazlearenak baino gutxiago balio duenik».


Azkenak
2024-04-30 | ARGIA
Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

34.000 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

Israelek 40 eguneko su-etena eta preso trukea eskaini dio Gazari, baina akordioa lortu edo ez Rafah inbadituko dutela adierazi du Netanyahu lehen ministroak. AEBk eta Erresuma Batuak Hamas presionatzen ari dira Israelen eskaintza onar dezan. Astelehenean 47 palestinar hil zituen... [+]


2024-04-30 | ARGIA
Hil egin da Artzentalesen zauritu zen basogintzako langilea

Langilea larri zauritu zen apirilaren 24an, eta astelehenean, hilak 29, hil da. 22 urte zituen eta sektorean bi hilabete soilik zeramatzan lanean. 2024 urtean hildako 22. langilea da.


2024-04-30 | ARGIA
Eneko Bidegainen 'Bichta éder' eleberriak jaso du 111 Akademiaren Saria

Karmele Jaioren Maitasun kapitala-rekin lehiatu da finalean. 2023ko “libururik gogokoen” izendatu dute Bidegainen “bihurgune askotako” thriller politikoa 111 Akademia osatzen duten literaturazaleek.


Eguneraketa berriak daude