Txalo konpainia: Arteaz, artez


2006ko urriaren 22an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Kasimir Malevichen Koadro zuria hondo zuriaren gainean izeneko margolana arte modernoaren ikono garrantzitsuenetako bat da, zalantzarik gabe. Errusiarrak 1918an sortutako lanak abstrakzioa muturreraino eraman zuen, ordura arte nagusi zen arte figuratiboa bazterrean utziz. Mundu zabalera hedatu zen abstrakzio hark berehala sortu zituen ika-mikak, ordea. Izan ere, lehen bistan guztiz zuria den margolan bat kontsidera al daiteke artelan? Nola bereizi artelana eta iruzurra? Erantzun zaila duten galderak, beti ere.

Azken mendeko eztabaida horixe da, hain zuzen ere, Yasmina Rezaren Art testu dramatikoaren motorra, eta orain Txalo konpainiaren eskutik euskal oholtzetan ezagutzeko aukera izango duguna, Artea izenarekin.

Yasmina Reza autore frantsesak 1994an aurkeztu zuen estreinakoz antzezlana Parisen eta sekulako arrakasta lortu zuen. Berehala egin ziren mundu osoko antzoki garrantzitsuenetan Arten muntaia ezberdinak: Londres, Berlin, New York... Sariak ere berehala iritsi ziren: Lan onenaren Molier saria Parisen, Laurence Olivier Award saria komedia onenari Londresen... Testua 35 hizkuntza baino gehiagotara itzulita dago, eta Julia Maríni esker orain baita euskarara ere.

Txalok, beraz, nazioarte mailan sona handia izandako lana dakar gurera, euskaraz. Horretarako Carlos Zabala aukeratu du lana zuzentzeko eta hiru eskarmentudun aktore antzezlanean ageri diren hiru gizonezkoak gorpuzteko: Joseba Apaolaza (Ibon), Ramon Agirre (Sergio) eta Asier Hormaza (Marcos).

Testu preziatua lortzeko ahaleginak ez ziren samurrak izan, ordea. Xabier Agirre konpainiako arduradunak aitortzen duenez, urteak dira lan horren atzetik zebiltzala. Duela lau bat urte eskatu zizkioten lehenengoz Rezari antzezlana euskaraz egiteko egile-eskubideak, baita ezezko borobila jaso ere: «Lepo aberastuta dago eta hortaz ez zitzaion interesatzen euskaraz egiteko baimena ematea. Azkenean, duela urte bete, bere espainiar ordezkariarekin hitz egin eta Pariserako txartela ordaintzeko prest nengoela esan nion, berarekin hitz egin zezan. Azkenean ez dakit oso ondo nola, baina baiezkoa eman zuen», dio Agirrek.


Harreman hauskorrak

Hamabost urte dira Ibonek, Sergiok eta Marcosek elkar ezagutzen dutela. Bilboko intelektualak dira, dirudunak. Sergiok azken inbertsioa margolan batean egin du, Antrios abangoardiako artistaren koadro batetan, hain justu. Koadroa zuria da erabat eta harengatik ordaindutako prezioa guztiz «abangoardiakoa», noski. Marcos lagunak artelana «kaka hutsa» dela iritzi dio, inozo batek besterik ez lukeela erosiko sinetsita. Ibonek, berriz, nahikoa du bere bizitzako gorabeherekin, ezkontzera doa eta prestaketa lanekin badu buruhauste franko. Sergiok egindako erosketa berriak eztabaida luzeak eragingo ditu hiru pertsonaien artean, euren arteko harremana zalantzan jartzeraino.

Egituraz oso sinplea da antzezlana. Hiru lagun elkarrizketan, besterik ez. Antzezlanak aurrera egin ahala ordea, azalekoa dirudien hitz jarioak zentzu sakonagoa hartzen du. Poliki-poliki pertsonaia bakoitzaren izaerak eta pentsamoldeak biluztuz doaz, euren harremanaren hauskortasuna agerian utziz.

Hiru pertsonaia nagusien arteko gatazka ahalik eta modu argienean azaldu asmoz, testuaren autoreak berak eszena gainean ahalik eta elementu gutxien erabiltzeko aholkua egiten du. Txaloren muntaian Karlos Zabala zuzendariak autorearen nahia erabat errespetatzea erabaki du eta, hortaz, eszenan ageri diren elementu apurrak zuriak dira eta baita pertsonaien jantziak ere. Mihise zuri baten barruan egongo bagina bezala da, eta aktoreak, berriz, margolariaren kolore ezberdinak. Soiltasun horrek nahikoa hotz bihurtzen du eszenatokia, aktoreen lanaren baitan jarriz ikuskizunaren pisu guztia. «Aktoreentzat esfortzu handia da. Hemen ez dago trukurik, aktoreak bakar-bakarrik daude eszenan ordu eta hogei minutuz, ez dira eszenatik irteten», dio Xabier Agirrek. Txukun ari dira hiru aktoreak, komediak eskatzen duen erritmoari fin erantzunez. Antzezlanak emanaldiak egin ahala sendotasun handiagoa hartuko du ziurrenik, aktoreek testuaren ñabardurekin jolasteko parada izango baitute orduan.

Tolosako Leidor antzokian eginiko estreinaldiaren ostean (irailak 29an) Euskal Herrian zehar bira egingo du Txalok Artea ikuskariarekin. Izan ere, dagoeneko 2007ko martxora arte ia asteburu guztiak kontratatuta dituzte. «Antzezlanaren formatua oso moldagarria da, eta hortaz, herri txikietara ere joateko aukera izango dugu, antzoki txikietara».

Ramon Agirre: «Nire ametsa egunerokoan dago»

Antzerkigintza edo komikigintzan aritzea, horra hor Ramon Agirreren gaztetako dilema. Parisen jasotako antzerki ikastaro batek argitu zion zalantza, ordea. Handik itzuli eta gutxira Antzerti eskolan ikastea erabaki zuen, duela hogeita bost urte. Euskal aktoreetan ezagunenetakoa bihurtu da ordutik, pertsonaia mordoa gorpuztu baitu dela antzerki, zine edo telebistan. Kafe baten inguruan, elkarrizketa atsegina ziurtatuta.

Konpainia ezberdin askorekin ikusi izan zaitugu beti lanean, freelance moduan...
Aspaldi ari naiz horrela funtzionatzen. Batetik ez dudalako ekoizpen ardura horiek hartzeko gaitasunik ez eta gogorik ere, eta bestetik independentzia handia ematen didalako. Egia da horrela ibiltzeak ziurtasun eza ere badakarrela, noiz lan egingo duzun ziur ez jakite horrek. Baina ni gustura nago horrela.

Aktorea berdin inplikatzen al da beste baten proiektuetan?
Egun ez dago garai batean zegoen inplikazio ideologiko hori. Lehen talde bakoitzak bazuen bere ideologia, lan egiteko modua, estiloa esan dezagun. Hori jada ez da apenas existitzen. Baina aktore batek profesional mailan bere onena eman dezake, eta baita guztiz inplikatu ere. Ez dago zertan elkarrekin bizi, lo eta gosaldu.

Euskal Herrian konpainia handienek merkatua nolabait zurrupatu egiten dutela dioenik badago, ados al zaude?
Nik uste euskal antzerkiari beste arlo industrialekin gertatzen ari dena gertatuko zaiola: taldeak elkartu eta merkatua zurrupatu egiten dute, berdin da, zinemagintzan nahiz zapatilla industrian. Merkatu kapitalistaren ondorio zuzena da. Niri hori ez zait gustatzen. Nik nahiago dut dibertsitatea. Baina egia da gaur egun talde txikiek zailtasunak izaten dituztela beren lekua topatzen, eta ondorioz, proposamen berriek leku gutxiago dute.

Denborak antzerkiaren arte honetan jakinduria ematen al du?
Kezkagarriena kontrakoa litzateke, urteak pasa eta gero eta gutxiago jakitea. Denborarekin jendeak hobetu egiten du normalean eta espero dut nire kasua ere horixe izatea. Hasierako pasio hori gutxituz doa eta baita energia fisikoa ere. Baina oro har, hobetu egiten da.

Lanik gabeko egunak ere ugariak izaten dira aktoreen artean, ezta?
Nik lanik gabeko momentu horiek oso gustura hartzen ditut, aprobetxatu egiten ditut. Beste afizio batzuk baditudalako, gitarra jotzea adibidez. Tamainan lan egitea gustatzen zait, eta txupitoa hartzeko denborarik ez dadila faltatu!

Zer gustatuko litzaizuke, zein amets dituzu?
Nik ez dut amets handirik. Nire ametsa egunerokoan dago. Estreinatu berri dugun Artea antzezlanarekin gustura ibiltzea, lagun artean ondo konpontzea, eta ahal dela gustuko lanak egiteko aukera izatea. Horiexek dira nire ametsak.

Arrakastaren erregina
Yasmina Rezak (Paris, 1954) idazle izan aurretik aktore lanetan jardun zuen Frantzian, Pariseko Jaques Lecoq antzerki eskolan ikasi ondoren. Baina idazketak ekarri zion nazioartean errekonozimendua. Berak idatzitako antzezlanen artean dira: Conversation aprés un enterrement, L'Homme du hasard, La Traverseé de I'hiver eta Art ezaguna. Azken honek egin zuen famatu idazlea 1994an. «Lauzpabost urte behar izan nituen Arten arrakastatik askatzeko. Ez nuen lortzen lan horretatik ihes egitea», aitortu du behin baino gehiagotan.

1999an argitaratu zuen Rezak bere lehen nobela: Une désolation, Frantzian 90.000 aletik gora saldu dituen lana. Igela argitaletxeak aurten plazaratu du Xabier Iabenek euskaratutako nobela, Desolamendua tituluarekin.


Azkenak
UEMAra beste bost herri batu dira eta plan estrategikoa adostu dute

Azkoitian egindako aurtengo lehenengo batzar nagusian batu dira UEMAra ondoko bost herri hauek: Donamaria, Ibarrangelu, Mundaka, Mutiloa eta Ormaiztegi.


Istilu arrazistak gertatu dira Martzillan, eta bizilagunek adingabeen zentroa ixtea eskatu dute

Joan den asteko asteazkenetik ostegunera bitarteko gauean istiluak izan ziren Martzillan (Nafarroa), eta hainbat bizilagunek harriak eta aulkiak jaurti zizkieten zentroan zeuden etorkin adingabeei. Bizilagunak kalera irten ziren igandean, "herri seguru bat defendatzeko"... [+]


BSHko langileek Eskirotzeko lantegiko sarrera moztu dute berriz, kaleratzeen aurka

Joan den astean iragarri zuen BSH enpresak Eskirotzeko lantegia itxiko zuela langile batzordeak, Espainiako Industria Ministerioak eta Nafarroako Gobernuak eginiko eskaerei jaramonik egin gabe. Asteartean egingo dute Enplegu Erregulazioko Espedientearen negoziatzeko lehen... [+]


B etiketadun ibilgailuak Bilboko Emisio Gutxiko Eremuan sartzea debekatu dute

Neurriak orain arte, A etiketadun eta etiketarik gabekoei eragiten zien.


Subflubialaren proiektua gelditzea eskatu dute Leioako Artatza parkeko kanpaldian

Ekainaren 14 eta 15ean ibaipeko subflubialaren proiektuaren aurkako kanpaldia egin zuten 200 lagun inguruk Subflubiala Ez! plataformak antolatuta.

 


Israelek eta Iranek elkarri eraso egiten jarraitzen dute, geroz eta intentsitate handiagoarekin

Israelek ostiralean Irani eraso egin ostean, azken horretako lider nagusi Ali Khameneik "mendekua" iragarri zuen. Israelen erasoek dagoeneko 224 lagun hil dituzte Iranen; 23, berriz, Iranek Israelen eginikoek, horietatik zortzi igandean. Irango Parlamentuan NPT Arma... [+]


2025-06-16 | Behe Banda
barra warroak
Berandu zabiltza

Oporretan nago baina oraindik ez dut zutabea hasi. Oporretan nago baina nire gelak ez du igarri. Oporretan nago eta etxeko hautsa ez da mugitu. Oporretan nago eta topaguneko kanpin dendak lokatzez beteta jarraitzen du egongelan. Oporretan nago baina nire agenda ez da... [+]


Ehunka herritar turismo masiboaren aurka manifestatu dira Donostian, Europako hainbat hirirekin koordinatuta

Donostiako desazkunde turistikoaren aldeko BiziLagunEkin plataformak deituta, Europa hegoaldeko turistifikazioaren aurkako SET sarearekin koordinatu dute ekimena.


Analisia
Kanarietara bidaiatzeko oharrak

Mingainari kosk txikia eginda joan ginen oporretan Kanarietako Lanzarote irlara. Maiatzaren erdian, turista asko-askorik topatuko ez genuela jakinda, prezio guztiak ere merkeago, eta hara eta hona mugitzeko lasaitasun gehiago. Espero bezalaxe izan zen. “Esperientzia”... [+]


2025-06-16 | Bertsozale.eus
Unax Aizpuruak irabazi du Euskal Herriko Eskolartekoa
Arantzan izan da saioa eta herrialde guztietako 13 bertsolari aritu dira kantuan. Bertsozale asko gerturatu dira eta giro ona gailendu da.

Jerusalemen eraikitzen ari den tren sarea gelditzea eskatu diote ehunka lagunek CAFi

CAFek urteroko akziodunen batzarra egin duen egun berean, Jerusalemgo trenaren martxan duen tren proiektua bertan behera uztea exijitu diote Donostian eginiko manifestazioan. Amnesty Internationalek hitza hartu du tren ekoizlearen akziodunen batzarrean, eta Israelen "legez... [+]


2025-06-16 | Aiaraldea
Juan Garai konkistatzailearen “aurpegia zuritzea” leporatu dio EH Bilduk Urduñako Udalari

2025. urtean konkistatzaile baten omenezko monumentu bat egitea "lekuz kanpo" dagoela adierazi dute oposizioko kideek.


Irungo kale-segurtasuna zaindu nahian sortu den ‘Auzo Patruilak’ ez ditu agintariak kezkatzen

Irungo Udalak isilarena ematen duen bitartean, asteburuero hiriko kaleen segurtasuna zaintzeko aitzakiapean "Patrullas Vecinales" antolatu duten herritarren taldea ugaritzen doa. Ertzaintzak sare sozialetan ikusi dituztela aitortu du, baina Andoni Urdangarin Irungo... [+]


Eguneraketa berriak daude