Karlos Linazasoro: «Nire buruari egiten diot barre, baina tarteka besteei ere bai»


2006ko urriaren 15ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Umore asko du zure azken nobela honek. Nolakoa izan da nobela idaztea?
Beti esan dut idaztea niretzako kondena dela, azkenean frakasoa dela. Baina alde horretatik esan nahi nuke, besteetan ez bezala, nobelatxo hau idazteko garaian orrialde batzuetan gozatu egin dudala.

Nola sortu zen?
Aurretik Entzungailua argitaratu nuen, eta ideia hari jarraituz sortu zen hau. Nolanahi ere, liburu biak erabat autonomoak dira.

Laburbilduko al zenuke Bestiarioa. Hilerrikoiak liburuaren mamia?
Uste dut nire liburu gehienetan bezala jolasa dagoela hemen ere, titulutik bertatik hasita. Ez dut dena argituko, azkenean irakurleak ikusiko du bi nobela laburrak zertan gelditzen diren. Protagonista nire alter egoa-edo da. Askotan erabiltzen dut alter egoa nire buruari barre egiteko, uste dut oso ariketa sanoa dela. Noski, nire buruari barre egiten diot baina tarteka besteei ere egiten diet barre. Eta esango nuke liburu honetan ni izan nintekeen hori nahiko txoro moduan-edo gelditzen dela, gizona autista samarra dela. Kosta egiten zaio jendearekin komunikatzea -niri ere gertatzen zait hori; ziur aski horregatik idazten dut-. Beno, baina nobelan dabilen pertsonaia txoro horrek nobela bat idatzi nahi du, eta ezin du nobela hori idatzi. Azkenean zerbait idazten du, baina uste du ez dela gai eta idazle guztiek egin nahiko genukeena egiten duela, ez idatzi. Edozein aitzakiz baliatzen da lanari uzteko. Sekula ez dakizu esaten duena serio hartu behar zaion, baina egoera oso berezitan oso gauza jasoak ere esaten ditu.
---------------------------------------------------------------------------

Bestiarioa. Hilerrikoiak. Bi nobela llabur
Karlos Linazasoro
Elkar
112 orrialde 10,10 euro


Umorea, girgila-poeta baten norabide erratuan

Umore beltzuria, absurdoa eta ironia agertu ohi izan ditu Karlos Linazasorok helduentzat idatzitako prosazko liburuetan. Bada, horietarik inoiz baino gehiago dago bere azken lanean, Bestiarioa. Hilerrikoiak. Bi nobela llabur izenburu adierazgarria duen liburuan. Tolosarraren alter egoa izan daitekeen gizon bat du protagonista: T-n bizi den K liburuzaina. Urtebeteko eszedentzia hartu zuen nobela on bat idazteko asmo sendoarekin, baina, nola diren gauzak, hau dela eta bestea dela, konturatu denerako bederatzi hilabete joan zaizkio ia lerrorik idatzi gabe. Beldurraren zimiko batek astintzen du, baina ez erabat kokiltzeko moduan. Hiru hilabete luze gelditzen zaizkio, azken batean, serio idazten hasiz gero orrialde piloa borobiltzeko nahikoa denbora. Patuak besterik erabakitzen du, ordea. Doi-doi idazten hasteko aukeratzen duen egunean, izeba Amali hiltzen da. Hiletak eta beila kontuak batere maite ez dituen arren, harenera joan beharra du, etxera soldata ekartzen duenak hala eskatzen diolako, bereziki. Eta heriotzak izan badela erakutsi nahiko balio bezala, handik gutxira lehengusu txiki-txikia duen baten beilara ere joan beharko du. Eta horrek bereak ekarriko ditu.


Azkenak
Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta eraiki zuen enpresaren eta Donostiako Udalaren aurkako salaketa jarri dute talde ekologistek

Haritzalde eta Ekologistak Martxan Gipuzkoa elkarte ekologistek salaketa aurkeztu dute Gipuzkoako Fiskaltzan. "Prebarikazioa" eta "Ondasun publikoen usurpazioa" leporatzen dizkiete txaleta eraiki zuen Tavaro XXI enpresari eta Donostiako Udalari, etxearen... [+]


Hasi dira Higa Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen topaketak, Gasteizen

Astelehenetik ostiralera bitarte, 18 eta 35 urte arteko 80 gaztek mundu osoko hizkuntza gutxituen arteko harremanak sendotuko dituzte hitzaldi, mahai inguru eta mintegien gisako jarduerekin. Guztira 68 hizkuntza gutxituk izango dute presentzia topaketan, inoizko kopuru handiena.


2025-07-15 | ARGIA
Sanferminak amaituta, Iruñerriko autobusek greba utzi dute, irailera arte

Zerbitzu minimoek eragin handia izan dute Iruñerrian jaietan. Negoziazioan aritu dira, baina ez dute akordiorik erdietsi. Normaltasunez jardungo dute udan, eta irailean berrartuko dituzte lanuzteak.


‘Geldi euskara zapaltzea!’ lelopean iganderako elkarretaratzeak antolatu ditu Euskal Herrian Euskarazek

Euskal Herrian euskara "hainbatetan ukatua edo bigarren hizkuntza bezala tratatua" dela salatu du EHEk, eta egoera hobetzeko hizkuntza politiketan jauziak egitea ezinbestekoa dela adierazi du. Hori dela eta, elkarretaratzeak egingo ditu Maulen, Donapaleun eta Baionan,... [+]


Trumpek ezarritako %30eko muga zergekin, kolokan dago EBn eta AEBen arteko merkataritza

Etxe Zuriko maizterrak larunbatean iragarri zuen EB Europako Batasunaren esportazioei %30eko muga zergak ezarriko dizkiela abuztuaren 1etik aurrera, biak merkataritza akordio batera ez iritsiz gero. Horren aurrean, AEBei muga zergak igotzeko prest dagoela adierazi du EBk... [+]


Kataluniako finantzaketa akordioa: galdera gehiago, erantzunak baino

Espainiako Gobernuaren estrategia politikoaren barruan mugitu du fitxa PSOEk: protagonista handirik gabeko irudi batekin jakinarazi dute akordioa, baina detaile gutxi emanda eta datarik ipini gabe.


“Intentsitate handiko” bi sexu eraso erregistratu dituzte Iruñeko sanferminetan

Gutxienez hamahiru sexu eraso salatu dituzte hainbat emakumek, horietatik bi "intentsitate handikoak", eta besteak "arinagoak". Mugimendu Feministak gogorarazi du salatutakoez gain "sexu eraso gehiago" egon daitezkeela, eta lanean jarraituko duela... [+]


2025-07-15 | Mikel Aramendi
ANALISIA
XXI. mendeko arma-lehiaketaren probalekua izan behar al dugu?

Eskarmentu ikaragarria –hitzaren adiera etimologikoan, besteak beste– dugu europarrok arma-lehiaketetan. Eta, paradigmatzat hartu ohi denetik, XIX. mendearen amaiera eta XX.aren hastapeneko hartatik, mende eta laurden igaro denean arma-lehiaketa kartsuenera itzuli... [+]


2025-07-15 | Angula Berria
Osasun Bidasoak salatzen du urologia-patologia duten pertsonekiko arretaren gabezia larria

Eskualdeko ospitaleko zerbitzua ixtearen ondoren, ez dira Donostiako Ospitalean ere artatzen. Haurren larrialdietako arreta gabezia ere dirau. Lehen mailako arretako pediatria kolapsatuta dago eta ez dago haur-psikiatrarik.


Etxeko langileen hitzarmenaren auzia Espainiako Auzitegi Konstituzionalera eraman du LABek

Etxeko langileek jasaten duten "prekaritateari" aurre egiteko, "neurri zehatzak" biltzen dituen dekalogo bat aurkeztu du sindikatuak, Bilbon. Auzia lehenbizi Espainiako Auzitegi Gorenera eraman zuela jakinarazi du LABek, baina auzitegi horrek ez diola... [+]


ANALISIA
Lasserre edo betiko leloaren betiko leloa

Egoerak bere horretan segituz gero, Euskal Hirigune Elkargoak ez du izenpetuko EEP Euskararen Erakunde Publikoa osatzeko hitzarmen berria. Orain artekoa urte hondarrean bukatuko denez, baliteke 2026an ofizialtasunik gabe izateaz gain, hizkuntza politika bideratzeko egitura... [+]


Emakume sexualizatuak oholtzan eta Arrigorriagako polemika: askatasunaren eta eredu patriarkalaren artean

Norbere gorputzaren gaineko erabakiez, estetika heteropatriarkalaren morrontzaz, kontraesanez eta musikaren industriaz solastatzeko baliatu dugu Arrigorriagako polemika: herri horretako jai batzordeak Vulkano orkestra festa-egitarautik kentzea erabaki du, ikuskizuneko... [+]


Analisia
Europar Batasunak zifratua hautsi nahi du segurtasunaren aitzakiarekin

Europako Batzordeak, Batasunaren barne-segurtasuna indartzeko promesarekin, aspaldi lantzen ari den bide-orri bat aurkeztu du segurtasun-indarrek herritarron datuetarako sarbide eraginkor eta zilegia izan dezaten. Krimen antolatua, terrorismoa, haurren abusua eta antzeko... [+]


2025-07-15 | Irulegiko Irratia
Minbizien %19 gure ingurumenari lotuak izanen lirateke, Munduko Osasun Erakundearen arabera

Hori da Munduko Osasun Erakundeak iragarri berri duen zenbaki ikaragarria. Horregatik, osasun arloko profesionalen CPTS taldeak prebentzio kanpaina berria plazatu berri du, publiko handia asaldatzeko.


Eguneraketa berriak daude