Ihesi: 50 urte eta gero, dunaz jantzi da hondartza


2006ko urriaren 15ean

1956ko otsaileko enbatak Laidako dunak eta hondartza suntsitu ez ezik, Europako kostalde atlantikoa zigortu zuen, Galiziatik hasita Holanda baino haratago. Holandak itsasoari irabazitako lautada ureztatu zuen. Milaka eta milaka kilometrotan inarrosi zuen harea eta dunak deuseztatu, portuak kolpatu eta, Urdaibaira etorrita, estuario barruan ziren ortu emankorrak gazitu zituen; urtean hiru uzta biltzen zituzten lurrak alferrik galdu ziren, alegia.

50 urteotan asko aldatu dira gauzak Urdaibai inguru honetan. Besteak beste, azken mende erdigunean sortu zen ontziolak egun itsasontzi handiagoak eraikitzen ditu eta, beraz, Muruetatik itsasoraino doan ubidea sakontzeko dragatuak egin izan ditu. Bestalde, aisiarako edota kirolerako ekai bihurtu dira olatuak Mundakako talaiaren aurrean. Bisitan etortzen ziren Zeelanda Berriko jendeak ospea eman zion «ezkerreko olatua»ri; berezia izanik, surflarien estimua lortu du. Hain famatu egin da, ezen Billabong munduko surf sariketan parte hartzen duela Mundakak. Bi berezitasun horiez gain, badute Laidako duna berriek beste duna sistemekin zerikusirik: hondartzara doan jendearen eragina.


Boluntarioek sortutako lan aitzindaria

2001. urtean, Urdaibaiko Galtzago-rriak taldeko boluntarioek Laidak zituen aukerak aztertzeari ekin zioten, ikerketak, materiala eta hainbat metodologia bilduz. Horrela abiatu zen Laidako dunak berreskuratzeko egitasmoa. Esperimentua dela esan daiteke, gure kostaldeko beste hondartzetan duna sistemak berreraikitzeko balio dezakeelako. Lan horretan aritu dira Urdaibaiko Patronatua eta Euskal Herriko Unibertsitateko Harea Ikerketa Taldea. Halaber, Europako Batasuneko LIFE programaren laguntza eta ikuskaritza du ekinbideak, 2004. urtetik 2007ra. Kontuan hartzeko da Unescok Urdaibai Biosfera Erreserba izendatu zuela duela hamarkada bi. Ez da, beraz, parke naturala edo biotopo babestua. Halaber, Urdaibain lanean ari direnek garrantzia handia ematen diote arlo sozialari eta, modu batera edo bestera, garapen jasangarrirako bidea jorratu nahi da.

Manuel Monge geologoa da, Harea Ikerketa Taldeko kide eta proiektuaren koordinatzailea. Laidako hondartza berezia dela dio: «Dunak sortzeko behar diren hiru elementuak dauzka: harea bera, harea garraiatzeko indarra eta metatzeko lekua». Harea garraiatzeko indarra haizeak eta marea korronteek ematen dute. Bere esanetan, Euskal Herriko hondartzarik gehienetan, normalean, amildegi bat dago atzean eta hego-haizeak ez du Laidan bezala jotzen. Hortxe datza ezberdintasunik nagusiena. Ipar-haizeak gehiago jotzen badu ere, zailago egiten zaio harea bustia mugitzea. Hego-haizeak, aldiz, harea partikula solteak garraiatzen ditu haizearen indarra 16 kilometro ordukoa baino handiagoa denean. Eta hori beste inon baino sarriago gertatzen da Urdaibain. «Iparrak gehiago jotzen du hegoak baino -azpimarratu du Mongek-, baina harea bustia edo sikua izate horrekin orekatuta geratzen dira indar biak (hegoa eta iparra). Eta dunak egonkorrak direla ikusi dugu».


Dragatuak eta Mundakako olatua

Euskal Herriko dunarik gehienak hirigintza lanen eta porlanaren azpian geratu badira ere, Urdaibain bestelakorik ere gertatu da. 1973. urtetik aurrera, urte gutxiko maiztasunarekin Urdaibai itsasadarreko ubide nagusia dragatu ohi da, Muruetako ontziolako itsasontziak atera ahal izateko. Horren eraginez, harea piloak metatzen joan dira itsasadar barrutik kanporantz. Hala, urteen poderioz hareatzak pilatu dira Busturiako San Kristobal auzoko paduretan, Axpe auzokoetan, Sukarrietako Kolonia atzealdean eta, azkenik, Laidan. Tokiok landarez jantzi dira eta duna bilakatu.

2003.urtean beste dragatze bat egin zen eta ubidetik ateratako harea nonbaitera bota behar izan zuten. Azkenik, harea Laidako hondartzan, hegoaldeko marea gaineko zonaldean pausatzea erabaki zuten, hegoaldeko haizearen eraginez dunak elikatzeko asmoz.

Baina marea korronteek, ubide zaharreko ildoa hartuta, itsasorantz harea gehiegi garraiatu eta Mundaka aurrean pilatu zuten, itsasadarraren bokalean, hain juxtu hain famatua den Mundakako olatua sortzen den lekuan. Horrek, surflarien zoritxarrerako, olatua kaltetu zuen, ez bide zuen behar bezala apurtzen. Joan den neguan, ostera, berriro bueltatu da ohiko olatua, unibertsitateko ikerlarien esanetan.

«Dunetarako ekarpen estra izango zela pentsatu zen orduan -azaldu du Eusko Jaurlaritzako Biodibertsitate zuzendari Elisa Sainz de Murietak-. Dunen proiektua martxan zen eta draga egin, egingo zen. Estuario sistemak, ordea, oso ezegonkorrak dira eta sedimentaziorako joera dute». Ingurumenaren arloan ez dago soluzio errazik eta faktore asko hartu behar dira gogoan. Sainz de Murietaren arabera, eragile naturalak zenbat eta gehiago aztertu, orduan eta errazagoa izango da erabakiak hartzea.


Dunak mantentzeak hondartzari on egiten dio

Onura nabarmenak dakarzkiote dunek hondartzari. 50eko hamarkadan deuseztatu zirenetik, forma asko izan ditu Laidak. Hareatza txikia izan da urte luzetan, itsasgoran apenas lekurik gabekoa. Haizeek eta korronteek lekurik leku garraiatu izan dute harea. Dunekin, ostera, jendearentzako lekua zabaldu egin da eta udan ez ezik beste urtaroetan ere eguzkia hartzeko aukera eman du, dunek ipar-haizetik babesten baitute.

Mantentze lanak Urdaibaiko Patronatuaren esku daude, 2007. urtean Europako proiektua amaitu arte behintzat: dunen perimetroan taket eta soka berriak ipini dira, dunak garbitu dituzte eta landareak berriz landatu dituzte. Era berean, Urdaibaiko Patronatuak sentsibilizazio eta hezkuntza kanpaina abiatu zuen Laidako hondartzan. Besteak beste, informazio panelak, triptikoak, bideoak eta gidariak jarri dituzte, ume, gazte zein nagusiei bertako landaredia, animaliak eta paisaia errespetatzeko eskatuz. Hala ere, Sainz de Murietak argi utzi du ez dutela ezer debekatu nahi, kanpaina ez dela «ezin da hemendik igaro» motakoa.

Bizkaia eta Gipuzkoako beste duna sistemen mantentzeaz galdetuta, Biodibertsitate zuzendariak argi utzi du legearen arabera Jaurlaritzak Urdaibain eta Txingudiko badian baino ez duela eskumen zuzena. Gainontzekoetan tokian tokiko udalak dira ardura dutenak eta, Bizkaiko kasuan, udalerriek Aldundiari utzia diote ardura. Herri dezente dira dunen mantentzea indarberritzeko lan ugari egin beharko dutenak, Zarautz kasu.

Elisa Sainz de Murieta: «Harearen ubideratze prozesua saihestea da helburua»
Elisa Sainz de Murieta Eusko Jaurlaritzako Biodibertsitate zuzendaria da. Laidako hondartzan dunak berreskuratzeari buruz mintzatu gara berarekin.

Nolakoa da dunak sortzeko Urdaibain ematen den harea mugimendua?
Harea kopurua beti da berdina Urdaibain. Leku batetik kentzen dena bestera joaten da. Eta dunak dira garraio hori eragozten duten bakarrak. Harea duna batean egonda landareek harrapatu eta bertan metatzen badute, harea hori ez da berriro garraiatuko eta beraz ez da ubidera (Urdaibaiko kanalera) berriro bueltatuko.

Zein onura ekarriko ditu dunen berreskurapenak?
Patronatuan uste dugu dunen berreskurapenak dragatuaren arazoa arindu egingo duela. Argi izan behar da betirako dragatzerik ez dela existitzen. Itsasadar batean gaude eta estuario sistema sedimentuz betetzen da, bai itsasotik datozen sedimentuez, bai ibaiak ekarritakoez eta ibaia eta itsasoaren arteko lehian itsasoak irabazi ohi du. Argi dago Laidako LIFE proiektuaren xede nagusia dunak berreskuratzea dela, baina bidenabar, honek harearen ubideratze prozesua astiroago egitea eta denboran mantsotzea dakar.


Azkenak
Aroztegiko epaiketaren kronika (bosgarren eguna)
Frogarik gabe, zigor eskaera gogorra auzipetuen gainean

Fiskalak eta akusazio partikularrak zazpi auzipetuen zigor eskaerak berretsi dituzte, 46 hilabeteko kartzela zigorra eta 56.000 euro enpresei egindako kalteen ordain gisa. Auzipetuen abokatuek absoluzioa eskatu dute. Epailearen eskuetan geratu da erabakia.


Arabako zentral fotovoltaikorik handienari baimena eman dio Espainiako Gobernuak

231.000 panel jarriko dituzte, Arabako hego-mendebaldeko ehun hektareatan zehar: Armiñonen. EUskal Herriko bigarren eguzki parke handiena izango da.


2025-05-23 | Gedar
Preso politikoei harrerak egitea debekatzen saiatuko dira berriz Espainiako Estatuan

PPk Senatuan proposatu du, gainera, euskal preso politikoek damua erakutsi behar izateko xantaia areagotzea.


2025-05-23 | ARGIA
Arantxa Tapia fitxatu duen enpresak diseinatuko du Jaurlaritzaren mila milioi euroko inbertsioa

Maiatzaren 22an EAEko Legebiltzarrak mila milioi euro zorpetzeko lege proiektua onartu du “zientzian, teknologian, enpresan eta industria sektorean eragiteko”. Naiz hedabideak jakitera eman duenez, Eusko Jaurlaritzak KPMG Asesores SL enpresari eskatu dio plana... [+]


2025-05-23 | Irutxuloko Hitza
Aldi baterako alokairu kontratuen “iruzurra” salatu du Donostiako Stop Kaleratzeakek

Donostiako Parte Zaharreko maizter batek 11 hilabeterako alokairu kontratua bost urterako legezko kontratu bihurtzea lortu du.


Netanyahuk dio ‘Palestina askatu’ dela gaur egungo ‘Heil Hitler’

Washingtonen Israelek duen enbaxadako bi langile tiroz hilda agertu eta gero egin ditu adierazpenak Netanyahuk. Israelgo Gobernuak zuzenean lotu ditu Washingtongo erasoak eta  Europako zenbait gobernuburuk Gazako sarraskiaren aurka egindako adierazpenak.


Seaskaren baliabideak emendatzeko eskatu diote Frantziako Hezkuntza ministroari Ipar Euskal Herriko parlamentariek

Maiatzaren 21ean bidali diote gutuna Elisabeth Borne Frantziako Hezkuntza ministroari Ipar Euskal Herriko sei parlamentariek. Dagoen ikasle kopurua ikusita, ikastoletarako aurreikusi dituzten lanpostuak "aise gutxiegi" direla deitoratzen dute gutunean. Kexua adierazteko... [+]


Eibarko Udalak jai batzordeari jarritako oztopoak salatu dituzte

Eibarko San Juanetara begira, Eibarko jai batzordeak udal-gobernuaren eta alkatetzaren aldetik jasotzen ari duen jarrera salatu du. JHH Jaixak Herrixak Herrixandakoak batzordeak luzatu proposamenak "arrazoirik gabe" errefusatu dituztela deitoratzeaz gain, Udalak... [+]


2025-05-23 | Elhuyar
Ipar globaleko konpainia gutxi batzuk dira baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazken arduradun nagusiak

Ehun konpainia multinazional baino ez daude baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazka guztien % 20aren atzean, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak egin duen ikerketa baten arabera. Ikerketak agerian utzi du iparralde globaleko herrialdeetako konpainiak baliabideez... [+]


“Arau askorekin jaten ikasten badugu, agian ez ditugu gorputzaren beharrak nabarituko”

Mireia Centeno Gutierrez psikopedagogoak haurren elikaduraren inguruko zenbait gako eman ditu; hala nola jatera behartzeak eta jakiak debekatzeak dituen ondorioak aipatu ditu.


Aroztegiko epaiketaren kronika (laugarren eguna)
Taldean erabakita, dena era baketsuan egin zutela esan dute auzipetuek

Ostegunean auzipetuek deklaratu dute, eta haien adierazpenetatik honakoa laburbildu liteke: Lekarozko plazan edo akanpadan biltzen ziren herritarrek taldean erabakitzen zuten zer egin; oro har, obren eremura joan eta makinen aurrean era pasiboan jarri.


Eguneraketa berriak daude