Ihesi: Mari eta Mikelatsen etxera bisita


2006ko urriaren 08an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Gorbeialdeko inguru naturala Arratia eta Nerbioi eskualdeek osatzen dute. Ezaugarri ezberdinak dituzten inguruak izan arren, biak ala biak Gorbeiako eta Urkiolako parke naturalen eremuetan kokatzen dira. Bertan dago Bizkaiko gailurrik altuena ere: Gorbeia (1.481m).

Parke naturalaren barruan, naturaz gozatzeko ibilaldi ugari egin daitezke. Arrabako kargalekura, Atxulaurren Begira, Barazargo basoetara edota Saldropoko hezegunera, besteak beste. Baina parketik at ere badago zer ikusia eta hainbat eratako ibilaldiak egiteko aukera dago. Errotak, elizak, zubiak, karobiak, izoztegiak, dorretxeak, baserriak... ikusiko ditugu bidean. Atsedena hartzeko lekurik ere ez da falta, inguruetan picnic gune anitz aurkituko baititugu. Azpiegitura aldetik ondo hornituak denak ere.


Gorbeiako gurutzeak

Gorbeialdea ezaguna da mendizaleen artean. Ikur bihurtu da dagoeneko Gorbeiako gurutzea, 18 metroko burdinazko gurutze erraldoia. Gorbeia gainean ipini duten hirugarren gurutzea dugu berau eta Leon XIII.a Aita Santuaren gomendioaren ondorioz jarri zuten. Izan ere, mende berriaren etorrera ospatzeko, mendi tontor garaienetan gurutzeak ipini zituzten garai hartan. Eta Gorbeia, Bizkaiko mendirik garaiena izateaz gain, Arabakoa ere bada, bien arteko mugan kokatzen baita. Garai batean, Gernikako Batzar Nagusietarako deia Gorbeiako tontorretik luzatzen zuten.


Aginaldeko hagina

Mendi tontorrak, zelaiak eta basoak. Zuhaitzak ere badira Gorbeialdeko ezaugarri. Zuhaitz horietatik %65 hosto erorkorrek osatzen dute. Zenbait zuhaitzen tamainak eta edertasunak paregabe egiten ditu. Aginaldeko hagina da horren adibide. Leku pribilegiatuan kokatua dago gainera. Garai batean, baleztak egiteko erabiltzen zuten haginaren egurra eta fruituen pozoiarekin igurzten zituzten geziak. Zorionez, inguruan jende gutxi bizi da eta abeltzaintzak basogintzak baino indar handiagoa izan du. Abeltzainak bakarrik ez, olagizonak, ikazkinak eta artzainak ere izan dira Gorbeialdeko biztanleak. Gaur egun ere Gorbeialdeko paisaiaren parte dira artzainak eta zelaiak bordaz edo txabolaz josita daude. Udan eta udazkenean bordetan bizi eta bertan jarduten duten abeltzainak daude oraindik, gazta euren arbasoen moduan egiten dutenak. Hala ere, ez da garai batean bezala; orain askoz gutxiago dira.

Industria jarduerarik ez da izan parke naturalaren eremuetan, baina Saldropoko hezegunean, adibidez, zohikatza ustiatzen zuten. Garai bateko zohikaztegia berreskuratzeko ahaleginetan dabiltza gaur egun, batez ere helburu didaktikoarekin.


Fauna ugaria

Landareez gain, fauna ere garrantzitsua da Gorbeialdean. Gorbeiako parke naturalean, esaterako, hainbat animalia mota biltzen dira, horietako batzuk Euskal Herrian desagertzeko zorian daudenak: Urtxakurrak, Pirinioko ur-satorrak, buztanikara horiak, ur-zozoak edota oreinak. Azken hauek dira ugarienak eta udazkenean euren artean borrokan ikus ditzakegu. Bertoko hainbat arrazaren erakustoki ere bada Gorbeialdea: hala nola, artzain txakurrak (Gorbeiakoak), betizuak, terreinak, ahuntz azpi gorriak, erbi txakurrak eta euskal olioak.


Mitologiaren iturri

Azken finean, naturak hainbat altxor utzi du inguru hauetan. Dimako Baltzolan, esaterako. Ezagunak dira bertako Jentilzubia eta kobazuloa, eta baita lur azpiko errekak, estalaktitak eta estalagmitak ere. Artzainek, arkeologoek, espeleologoek eta eskalatzaileek bat egin ohi dute bertan. Are gehiago, batzuen arabera, Mikelats, Anbotoko Damaren semea, bertan bizi omen zen. Izan ere, euskal mitologiaren kabi dira Urkiola eta Gorbeia inguruak. Jentilek, sorginek eta laminek eragin handia izan zuten inguruko jendearengan.

Orozkoko Itxinako biotopoan ere badira kobazuloak eta Superlegor da horietan ezagunena. Mariren bizilekuetako bat ei zen. Euskal Herriko leku gutxitan egongo da hemen adina ezkutaleku. Kareharria da nagusi Itxinan eta urak karst egitura ikusgarriak sortu ditu bertan. Atxulaurren begia dugu horren lekuko. Bestelakoa da Saldropoko hezeguneko paisaia edota Arrabako landetakoa, baina horiek bezain aberatsa dugu hau, bai landaredi aldetik eta baita fauna aldetik ere.

Naturak emandakoa asko bada ere, ez da Gorbeialdeko ondare bakarra. Hala, Erdi Arotik gaur egunera arteko eraikin interesgarri ugari batzen dira bertan eta hainbat estilo uztartzen dituen arkitektura multzo inportantea osatzen dute. Bizkaiko garrantzitsuenetakoa, ezbairi gabe. Aipatzekoak dira baserrien museo bihurtu dituzten Zeanuri eta Orozko, eta Areatzako eta Otxandioko hiri historikoak. Eusko Jaurlaritzak monumentu multzo izendatu ditu biak.

Museoak
- Euskal Nazionalismoaren Museoa (Artea): Hainbat agiri eta material bildu dituzte bertan.
- EKO Museoa (Artea): Nekazal inguruekin eta naturarekin lotutako museoa. Eraikina bera XVI. mendeko baserrien isla dugu. Barruan, etxeko zereginetarako erabili izan diren altzari zein tresnak aurkituko ditugu. Lorategia ere lanabesen museo da.
- Gorbeia Parke Naturaleko Interpretazio Zentroa (Areatza): Areatzako plazan dago Gorbeia Parke Naturaleko Interpretazio Zentroa. Parkearekin lotutako taula interaktiboak eta bestelako materiala dago.
- Orozkoko Museoa: Orozko haraneko garai bateko bizimoduaren berri ematen duen museoa. Informazio turistikoa ere eskaintzen du.
- Euskal Buztingintza Tradizionalaren Museoa (Legutio): Antzinako euskal buztingintzako piezen erakusketa eta XVIII. mendeko labea, monumentu historiko izendatua.
- Toki Alai Interpretazio Zentroa (Abadiño): Urkiolako Parke Naturalari eta parkea zaintzeko egiten diren lanei buruzko zentroa.
- Olabarriko errota (Zeanuri): Errota berritua. Antzinako errotarien jarduera eta hauek erabiltzen zituzten lanabesak erakustea du xede.
- Zamakolako errota (Dima): Baltzolako haitzuloetatik oso hurbil. Zamakolako errotan errotarien lanbide zaharra ezagutzeko aukera du bisitariak.

Dima Rockmaster 06

Bigarrenez antolatuko dute Diman Nazioarteko Eskalada Lehiaketa. Munduko espezialistarik onenetakoak elkartuko dira bertan urriaren 12tik 14ra bitartean. Ez da kasualitatea Diman era horretako eskalada lehiaketa antolatzea. Izan ere, Baltzola ezaguna da eskalatzaileen artean eta asko dira asteburuetan bertara ostera egiten dutenak. Baltzolako kobazuloan, hain zuzen ere, neurtuko dira nazioarteko eskalatzaileak. Bestetik, Dimako frontoian boulder lehiaketa antolatu dute. Umeentzako eskalada ikastaroa eta material azoka ere egingo dituzte.


Azkenak
Makro-onurak, mikro-ondoezak

Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]


AEBetako Defentsako inteligentzia zerbitzuko burua kaleratu dute, Iranen aurkako erasoetan Trumpi aurre egin ostean

Jeffrey Kruse buru zen Defentsa Departamentuko inteligentzia zerbitzuek eginiko txosten baten arabera, AEBek Irango gune nuklearrei eginiko erasoek ez zuten Teheranen gaitasun nuklearra "guztiz suntsitu", bizpahiru hilabetez atzeratu baizik. Trumpek, ordea, adierazi zuen... [+]


Irakasle plazen %17 hutsik geratu dira Nafarroako Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan

473 plaza eskaini dituzte eta 84 ez dira bete. Lehen Hezkuntzan, aldiz, ia lanpostu guztiak bete dira.


Inoiz izan ez zen osasun ituna: aukera galdua Osakidetzarentzat

Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]


2025-08-26 | Josu Iraeta
Euskara, oldartu zaitez

Euskarak urte luzeetan ezaguturiko zapalkuntzaren ondorio larriak, frankismoaren errepresio itogarriak, baita gure hizkuntzarekiko erakutsi zuen jarrera erasokorrak ere, piztu zituzten herri honen euskaldungoaren kontzientzia eta oldarra. Eguneroko esperientziaren egoera larriak... [+]


Meatzaldea eta Ezkerraldea ez dira zuen zabortegiak

A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]


Gazara abiatuko da Global Sumud Flotilla, Euskal Herriko ordezkaritzarekin

Ontzidia abuztuaren 31n irtengo da Bartzelonatik. Euskal Herriko lau kide joango dira bertan, munduko beste 40 herrialdeetako solidarioekin batera. 


Dopina

Sentitzen dut, baina kosta egiten zait sinestea. Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak analisi batean positibo eman izanak berriro azaleratu du kirolean existitzen den dopinaren inguruko eztabaida. Eliteko kirolean, hobeto esanda; eta horra hor auziaren gakoa. Kirolari... [+]


Gorpu bat aurkitu dute Nagoreko urtegian, Nafarroan

Herritar talde batek bainua hartzen zegoela gorpua aurkitu eta Polizia deitu zuen. Iruñera eraman dute gorpua autopsia egiteko, eta heriotzaren zergatia argitzeko. Gizonak 51 urte zituen.


Ukrainako Independentzia Egunean, Kievek eta Moskuk 146na preso trukatu dituzte

Arabiar Emirerri Batuen bitartekaritzarekin lortu dute preso trukea gauzatzea. Zelenskik adierazi du Ukrainak "askatasunaren alde" borrokatzen jarraituko duela, herrialdeak independentzia aldarrikatu zuenetik 34 urte bete direnean: "Bakea behar dugu, eta gure... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez hemeretzi pertsona hil ditu, tartean lau kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean lau kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


Imanol (edo futbola gizartearen isla, beste behin)

Futbola herriaren opioa zela zioten batzuk; garrantzitsuak ez diren gauzetan garrantzitsuena dela pentsatzen dute hainbatek; kapitalismo basatienarekin lotzen duenik ere bada… Nire iritziz, gizartearen isla soila da; herritarron gabezia eta arazo askoren isla.

Ez zait... [+]


2025-08-25 | Thomas Barlow
Hizkuntzaren ertzetik erdialdera

Hizkuntzalari ospetsu José Ignacio Hualdek hiru joera nagusi bereizi ditu euskaldun berrien artean, batuarekiko harremanari dagokionez: euskalki biziko herrietan, gazteek etxean euskalkia darabilte eta eskolan batua; gaztelaniaz hitz egiten den hiriguneetan, gehienek batua... [+]


2025-08-25 | Haritz Arabaolaza
Irakasleon figura

Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]


2025-08-25 | ARGIA
Euskaltzale independentistak Behorlegiko kanpaldian bildu dira, Nafarroa Behereko EHEk gonbidatuta

Ez diote ezeri muzin egin nahi opor giroan: natura, aisialdia eta gogoeta izango dira ardatz Euskaltzale Independentisten Akanpadan, abuztuaren 25etik 31ra.


Eguneraketa berriak daude