Gobernuak zorretan ito du Labiaga ikastola

  • ekarritako arbelak dituzte paretean, mahaiak eta aulkiak gurasoek egin dituzte eta sarrerako loreak bakarrik ureztatzen dira leiho hautsitik erortzen zaien urari esker. DBH legeztatu gabe izateak beraien poltsikotik guztia ordaintzera behartu ditu. Orain, poltsikoa ia hutsik, duten zorra ordaintzeko guztien laguntza behar dute. Horixe izango da Nafarroa Oinezeko helburua, zorrak kitatzea.

2006ko urriaren 08an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
70eko hamarkadan Bera eta Lesakako gazte batzuk bultzatuta sortu zen Labiaga Ikastola. Herriko Etxeko geletan eman zituen lehen eskolak Pili Gartxitorena, ikastolako lehen andereñoak. Herriko Etxeko gelak txiki geratu zitzaizkien eta apaizari Lagun Etxea alokatu zioten. 1980an, berriz, eskola nazionala deitutakoaren egoitza zaharrera igaro ziren, Altzate kaleko eraikinera. Egun 176 haur daude bertan. 1983an Nafarroa Oinez antolatzea egokitu zitzaien, eta ateratako diruarekin egoera kaxkarrean zegoen eraikina moldatzea lortu zuten. 1994an bigarren Nafarroa Oineza antolatu zuten. Urte berean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ezarri zuten eta ordutik DBH legeztatzeko borrokan ibili dira.


«Ez zarete kapazak»

Horixe izan zen DBH legeztatzeko bidean Nafarroako Gobernuarengandik Labiaga Ikastolako kideek jaso zuten lehenbiziko ezezkoa. Kirol eremurik ez izatea izan zen bigarren ukoan aipaturiko arrazoia. Ez dute kirol eremurik ikastolan, baina udaletxearekin herriko ikastetxeek duten hitzarmenari esker herriko kiroldegia nahiz frontoia erabiltzeko baimena dute. Hala ere, Nafarroako Gobernuak ezezkoa eman zien eta herriko udaletxeari jarri zion errekurtsoa, baiezta zezan eremu hori ikastolak erabili zezakeela. «Gobernuak ez du onartu politikoki interesatzen ez zaiolako. Ikastolak epailearengana jotzea erabaki zuen eta hor dena galdu dugu. Zoritxarrez, euskalgintzak persona non grata izendatutako Merino epailea egokitu zaigu eta honen aurrean dena galdu dugu», dio Peio Mariñelarena Nafarroako Ikastolen Elkarteko zuzendariak. «Helegite pila bat aurkeztu ditugu eta tranpa pila egin dizkigute. Legearekin nahi dutena egiten dute», azaldu du Iñaki Castillo Labiaga Ikastolako lehendakariak.

Ez legeztatzeko arrazoia argi dute Beran: «Ikastola garelako. Nafarroako Gobernuak ikastolei ezetz esaten die; apaizak, mojak, ikastetxe ingelesa edo errusiarra Iruñean legeztatu daiteke, baina, ikastola bat eta gainera Beran, ez!», dio Castillok. Mariñelarenaren hitzetan, «estrategia argi bat dago atzean; ikastolaren munduari oztopoak jartzea».

1995ean DBHko bi maila legeztatzeko proposamena jaso zuten, baina Labiaga ikastolakoek uko egin zioten erabaki honi. «Gure ikasleek hemen egingo zuten DBH baina institutuaren menpe. Orain gure ikasleak hemen egongo dira, baina gure menpe», dio Maider Senper Labiaga Ikastolako zuzendariak. Izan ere, berriki lortu dute DBHko lehen zikloa legeztatzea.


Onartu edo itxi

Maiatzaren 16an eginiko batzarrean erabaki zuen ikastolak DBHko lehenengo bi mailak legeztatu eta DBHko azken bi mailak bertan behera uztea. Maider Senperrek dioenez, «erdiarekin jarraitu ala DBH kentzeko asmotan ginen». «Zapore gazi-gozoarekin geratu gara. Egoera ekonomiko horrekin ezin zen jarraitu eta akordio honekin bideragarritasuna lortu da. Baina, bestetik urtetako lana eta esfortzua hor geratu da. Helburu nagusia guztiz legeztatzea zen, baina ez dugu lortu», dio Peio Mariñelarenak.

Lehen eskolaritate liburua beste ikastetxeetan izaten zuten ikasleek, baina ikastolan izaten zituzten eskolak. Orain, DBHko lehen bi mailetako ikasleek ikastolan izango dute liburua baina hiru eta laugarren mailakoek kanpora joan beharko dute. Ikasleek ikastolan ez zutela jarraituko jakin zutenean, sekulako disgustua hartu zutela azaldu du Maider Senperrek: «Ikasleak kanpoan hasi dira, baina Nafarroa Oinez dela eta egunero hemen daude. Pena handia da».


Auzolanean

Hamaika urte igaro dituzte DBH legeztatu gabe eta ondorioz administrazioaren diru laguntzarik gabe. Beraien poltsikotik dirua jarriz eta guraso, ikastolen elkarte nahiz Eusko Jaurlaritzatik jasotako laguntzari esker lortu dute aurrera egitea. «Ikastolen munduan laguntzak ditugu aunitz, eta eskerrak! Kontent gara horrekin. Baina hamar urtetan diru asko da. 900.000 euroko zorra dugu. Itoak gaude», adierazi du Iñaki Castillok.

Administrazioak diru laguntzarik ez emateak, lan egiteko modua ere aldatu die ikastolako irakasle zein gurasoei. Irakasleak ikastolaren egoera ekonomikoa dela eta, tarteka soldatarik jaso gabe jardun dira lanean. Orain bi maila kentzeak irakasle gutxiagoren beharra sortu du, baina guztiek lanean jarraitu dezaten, beraien lan orduak murriztu dituzte. Bestalde, kontsulta libururen bat behar dutenean norberak erosten du. Ikasleari ere ikastolak alokatzen dizkio liburuak, hala urtetik urtera liburuak ikastolan bertan egoten dira. «Ahalik eta gehien aprobetxatzen ditugu gauzak», dio Maider Senperrek.

Gurasoek ere iturgin, arotz edota margolari lanak egin behar izaten dituzte ikastolan; izan ere, zerbait hautsi edo berritu behar bada, gurasoak beraiek arduratzen dira lan horiek egiteaz. Hala, geletan dituzten hainbat mahai eta aulki gurasoek eginak dira garai batean norbaitek emandako apalez baliatuz.
Ikastolako kideengandik jasotzen duten laguntzaz gain, kanpotik izandako opariei esker zenbait gela atondu dituzte. Hala, zintzilik dituzten arbelak Olentzeroren opari dira eta informatika gela sari bati esker jarri dute.

Kanpotik jasotzen dituzten diru laguntzekin eta auzolanean, zuloak estaliz, jarraitu dute aurrera Labiaga Ikastolako kideek. Etorkizunari begira berriz, duten zorra estaltzea beharrezkoa dute eta horretarako Nafarroa Oinezera hurbilduko diren guztien laguntza behar dute. Zorra estali eta etorkizuna bermatzeko. Hala diote aurtengo leman, Baietz Oraingoan!

Elkartasunaren Nafarroa Oinez

Nafarroa Oinez antolatzen duten ikastolek jaian lortutako dirua eraikin bat hobetzeko edo berria egiteko erabili ohi dute. Beran lortuko duten dirua Labiaga Ikastolak duen 900.000 euroko zorra kitatzeko izango da. «Jendeak ez daki nola gauden. Erriberan Oinez bat behar dela badakite, eta horiek ere badute beharra. Euskaldunen eremuan arazorik ez dugula uste dute, baina ez da hala. Oineza beharrezkoa da. Jendea etortzea behar dugu bai lanera eta bai ekarpena egitera. Elkartasunaren Oineza izango da. Zorrak ordaintzeko behar dugu dirua», dio Iñaki Castillok Labiaga Ikastolako Lehendakariak.

Jendea bertaratzera animatu du azkenik Castillok: «Zirkuitua polita da, erraza egiteko, bistak ere onak ditu. Jendea disfrutatzera etortzea nahi dugu. Guk ere egun hori disfrutatu nahi dugu, zapore goxo-goxoarekin amaitu».


Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude