Ezpalak


2021eko uztailaren 28an

Luis Goia zinema produktorea hil da

Ekoitzi zuen azken filma (Pablo Maloren La sombra de nadie) pantailetara iritsi aurretik zendu zen joan den astean Luis Goia, bihotzekoak jota. Euskal zinemaren bultzatzaile nagusienetakoa zen lezoarra. Euskaldunon Egunkariaren sortzaileetako bat zen eta 2003an egunkaria itxi zutenean, Guardia Zibilak atxilotu zuen. Duela 25 urte hasi zen zinemagintzan, «istripuz», berak zioen bezala, Juanba Berasategi eta Koldo Izagirrek Ekialdeko izarra film laburrerako makina bat konpondu zuenean. Ordutik lan handia egindakoa da zinema ekoizten: Kalabaza tripontzia, Ke arteko egunak, Off-eko maitasuna, Frío sol de invierno...


Bizkaiko Bertsolari Txapelketa hastear

Urriaren 8an abiatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. Bost kanporaketa jokatuko dira, hiru finalaurreko ondoren eta finala abenduaren 16an izango da Bilboko Euskalduna jauregian. Berrikuntzak izango dira aurtengo Txapelketan. Bertsolari, gai-jartzaile eta epaile gazteek hartuko dute lekukoa. Unai Iturriagak eta Igor Elortzak ez dute aurtengoan parte hartuko, bertsolari gazteagoei leku egiteko. Bestalde, saio osagarriak izango ditu Txapelketak. Bizkaiko unibertsitateetan bertso-saioak izango dira eta ikastaroak antolatuko dituzte euskaltegietako ikasleentzat.



Dantzaz gozatzeko aldia

Punta-puntan dabiltzan dantza garaikideko nazioarteko taldeak izango dira Bilboko Dantzaldia jaialdian, zazpigarren urtez. Urriaren 7tik abenduaren 13a arte izango dira dantza emanaldiak. Aurtengoan Euskalduna jauregitik kanpo ere izango dira saioak, Euskaldunaren kanpoko aldean eta Guggenheim museoko auditorioan esaterako. Besteak beste, Frantziako Retouramont, Suitzako Linga eta Kanadako BJM_Danse konpainiek eskainiko dituzte saioak. Bideo-dantza proiekzioak eta dantzari profesionalentzako ikastaroak ere izango dira.


Antzerkia heldu da Santurtzira

Abian da Santurtziko Nazioarteko Antzerki XXVII. Jaialdia. Azaroaren 17a arte hamalau antzezlan ikusi ahal izango dira. Madrilgo Réplica antzerki taldeak Alguien voló sobre el nido del cuco antzeztuko du, Koreako Ye Gam taldeak arte martzialen antzerkia eskainiko du Jump lanean, Txalo taldeak Arte eskainiko du... Urriaren 12tik 15era umoreari eskainitako zikloa izango da kalean propio jarritako karpan. Sevillako Malaje solo eta Kataluniako Solo Manolo konpainiek parte hartuko dute bertan, besteak beste.


Argazkigintzaren historia ikasgai Photomuseumen

Zarauzko Photomuseum argazki museoak Ate irekia izeneko argazkigintzaren historiari buruzko ikastaroa antolatu du. Argazkigintzaren garapena eta hainbat autoreren lanak aztertuko dituzte bertan. Urriaren 7tik azaroaren 11 bitarte, ostegunero izango dira saioak goizez. Euskaraz izango dira guztiak.


Performance jaialdia BAMen

Rencontres improbables performance jaialdia antolatu du Baiona, Angelu eta Miarritzen Lezards qui bougent konpainiak. Urriaren 20a bitarte, Frantziako, Kanadako, Suitzako, Danimarkako, AEBetako, Greziako eta Euskal Herriko taldeen performanceak ikusi ahal izango dira.


Artium, onenen artean teknologia berriak erabiltzen

Dos Doce kultur aldizkari digitalak egindako azterketaren arabera, Gasteizko Artium museoa zerrendako bigarrena da komunikazio eta promoziorako teknologia berriak erabiltzen, Tàpies fundazioaren atzetik. Besteak beste, Blogartium bloga eta museoaren webguneko loturak nabarmendu dituzte azterketan.


Azkenak
Lan mundua euskalduntzeko ere Herri Akordioa

Lan munduaren euskalduntzea euskararen normalizazio-prozesuaren erronka nagusietakoa dena diagnostiko partekatua da euskalgintzan eta eragile euskaltzaleon artean. Hamarkadatan belaunaldi berriak euskalduntzen egindako inbertsio guztia (hor ere egiteko asko geratzen dela ahaztu... [+]


2024-05-17 | UEU
37 euskal ikertzailek hartu dute parte Txiotesia7 lehiaketan

37 euskal ikertzailek hartu dute parte asteartean Txiotesia7 lehiaketan. Mastodon eta X/Twitter sare sozialetatik zabaldu zituzten beren ikerketa lanak, euskaraz.


Estatuaren indarkeriaren biktimei aitortza ekitaldia eginen die Nafarroako foru gobernuak

Maiatzaren 30ean eginen dute Estatuaren eta eskuin muturraren indarkeriaren biktimen aitortza ekitaldia, Baluarten. Biktima zehatzei egiten zaien molde honetako lehen ekitaldi publikoa izanen da, eta 2019ko legearen babespean gauzatuko da.


2024-05-16 | Uriola.eus
Eusko Jaurlaritzak Bilboko Zorrotzako Profersa enpresa kautelaz ixtea erabaki du

Astelehenean egindako inspekzioaren ostean hartu da erabakia, azken asteetan izan diren istripuen harira.


Eguneraketa berriak daude