Erresuma zapaldu ez zuen erregina

Mediterranioa, 1191. Nafarroako Berengela printzesa (Antso VI.a Jakitunaren alaba, AntsoVII.a Azkarraren arreba eta, beraz, Blancaren ahizpa) Saladinoren aurkako Gurutzadako ontzidian doa, Siziliako erregin Juanarekin batera (Rikardo Lehoi Bihotzen arreba).

Marsellako portutik 200dik gora ontzi irten ziren, baina handik bi egunetara ekaitz batek multzoa banandu eta hiru ontzi Ziprera iritsi ziren, Berengela eta Juana zeramatzana barne. Isaac enperadorea zen orduan uhartearen agintean eta ontzietako bidaiariak atxilotzeari ekin zion, hauek lurra zapaldu orduko. Egoeraren berri jaso eta Rikardo Lehoi Bihotzek hirutan eskatu zion enperadoreari atxilotuak aska zitzan. Berengela eta Juana itsasontzian ziren artean. Azkenean Ingalaterrako erregeak Isaacen kanpamendua eraso eta menpean hartu zuen enperadorea. Eta Rikardoren arrebak eta Berengelak Zipreko lurra zapaldu ahal izan zuten.

Urte bereko maiatzaren 12an ezkondu ziren Rikardo Lehoi Bihotz eta Berengela, Zipren bertan, Limezunen. Egun berean erregeak koroatu zuen emazte berria. Nafarroako printzesa zen Ingalaterrako erregin berria. Ezkontzan, besteak beste, Bernard Lacarra Baionako apezpikuak hartu zuen parte.

Berengela senarrarekin batera zen azken horrek Kreta menpean hartu zuenean, baita, ondoren, Akka hiriarekin gauza bera egin zuenean ere. Rikardok Gurutzadan jarraitu zuen orduan, baina berehala lehentasunak Frantziara eraman zuen, bere aurkako erreboltak itzaltzera. Baina Alemaniako enperadoreak Rikardo atxilotu eta 1194a arte giltzapean izan zuen. Orduan Berengela erreginak eta Juana koinatak erroman bilatu zuten babesa, baita Zelestino III.a Aita Sainduak eman ere. Sei hilabetez han izan ondoren, bidaia luze eta neketsua egokitu zitzaien biei: Pisara iritsi ziren lehenik, handik Genovara joateko. Marsella izan zen hurrengo geldialdia; handik Tolosako mugetara iristea lortu zuten eta azkenik, Saint Guilleseko kontearen babesean, Poitouraino iritsi ziren.

Berengela 1199an geratu zen alargun, Rikardo Châlus-eko gazteluaren erasoan hil zutenean. Hori bai, lehenago Ingalaterrako erregeak bere agintepean zegoen Nafarroa Beherea emaztearen anaiari, Antso Azkarrari, eman zion. Nafarroako Erresumaren parte izango zen handik aurrera lurralde hau.

Alarguna ere ez zen esku hutsik geratu: Boyac hiria eta bertako lur guztiak beretzat ziren, Anjouko bi gaztelu ere bai, eta mila marka esterlinako errenta jasoko zuen bizi artean.

1230eko abenduaren 23an hil zen erregin ohia Le Mansen (Anjou, Frantzia). Bertako katedralean dago nafarraren hilobia eta kale batek bere izena darama, inguru horietako etnografia museo batek bezalaxe. Itsasoz edo lurrez, Berengelak hiri eta lurralde ugari ezagutu zituen eta garaiko gertakizun garrantzitsuen lekuko izan zen. Baina zortzi urtez Ingalaterrako erregin izan zenak ez zuen bizi guztian Ingalaterra zapaldu.


Arrastoak


Tumbaroli. Halaxe esaten diete Italian hilobi lapurrei. Bada, pasa den maiatzean horietako bat atxilotu zuten eta, hark bideratuta, ikertzaileek balio handiko hilobi etruriarra aurkitu dute Veio Parke Erregionalean, Erromatik 17 kilometrora. Francesco Rutelli Italiako kultura ministroaren hitzetan, «Mediterraneo mendebaldeko pintura muralaren lehen orrialdearen aurrean gaude». Arkeologoek «orro egiten duten lehoien hilobia» bezala bataiatu dute, horma dekoratzen duten eszenatako batean oinarrituta. Gurdi baten arrastoak, bitxiak eta armak ere topatu dituzte hilobian.


Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Zazana, zerutik dena dakusan begi itsua

Hainbestekoa da Gazan droneek eguneroko bizitzan eta iruditegi kolektiboan daukaten eragina ezen hitz propio bat asmatu dutela droneentzat: Zazana. Hitz onomatopeikoa da, gazako dialektoan.

The Drone Eats With Me: A Gaza Diary  liburuan (Droneak nirekin jaten du: Gazako... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude