Izenak


2006ko urriaren 01an

Karlos Linazasorok Bestiarioak. Hilerrikoiak liburua plazaratu du Elkar argitaletxearen Ateko banda bilduma berriaren baitan. Heriotzak sortzen dituen eragozpen eta nekeez diharduen umore ukituko istorioa da.

Xabier Idoatek (Iruñea, 1954) Graphoskop 2005/2006 erakusketa paratu du Nafarroako Museoan. Hiriaren eta naturaren argazkietan oinarrituta, informatikoki tratatu ditu eta paperean inprimatu. Hiriarekiko gorrotoaz eta liluraz diharduten lanak azaroaren 5a arte ikusi ahal izango dira.

Kantiruki musika taldeak estreinako diskoa plazaratu du: Amodioz bizi (Agorila). Baigorriko Sylvie Brust, Terexa Goikoetxea eta Sylvie Cherberok osatzen dute taldea. Disko intimoa grabatu dute, hiru bozetan abestuta.

Txema Burgos artistak (Segovia, Espainia, 1972) arte aretoa ireki du Bilboko Lamana kalean. Bertan jarri ditu bere arte lantegia, erakustaretoa eta denda. Tendentzia berriei egin nahi die leku Burgosek bertan. Hamahiruak bat. Trece colores erakusketa zabaldu dute aretoa inauguratzeko.


Azkenak
2024-04-30 | ARGIA
Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

34.000 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

Israelek 40 eguneko su-etena eta preso trukea eskaini dio Gazari, baina akordioa lortu edo ez Rafah inbadituko dutela adierazi du Netanyahu lehen ministroak. AEBk eta Erresuma Batuak Hamas presionatzen ari dira Israelen eskaintza onar dezan. Astelehenean 47 palestinar hil zituen... [+]


2024-04-30 | ARGIA
Hil egin da Artzentalesen zauritu zen basogintzako langilea

Langilea larri zauritu zen apirilaren 24an, eta astelehenean, hilak 29, hil da. 22 urte zituen eta sektorean bi hilabete soilik zeramatzan lanean. 2024 urtean hildako 22. langilea da.


2024-04-30 | ARGIA
Eneko Bidegainen 'Bichta éder' eleberriak jaso du 111 Akademiaren Saria

Karmele Jaioren Maitasun kapitala-rekin lehiatu da finalean. 2023ko “libururik gogokoen” izendatu dute Bidegainen “bihurgune askotako” thriller politikoa 111 Akademia osatzen duten literaturazaleek.


Eguneraketa berriak daude