Nuevo Catecismo Catolico: «Lortu ezin dituzun helburuak ez jartzea da garrantzitsua»


2006ko irailaren 24an
Badirudi disko honek aldaketa erakusten duela. Zer izan da zuentzat?
Disko honek atera gaitu aspaldian bizi izan garen tuneletik. Birritan entseatzeko lokal gabe gelditu ginen: Buenawixtako zati batek sua hartu zuelako, eta etxea hustu zutelako. Lokala aurkitzeak denbora luzea eman digu. Eta Europatik barrena egin beharreko bira atzera bota genuen. Horren ostean diskoa kaleratzeak indarberritu gaitu.

Baina bideoklipa, promozioa egin duzue... Ez al duzue lehen baino serioago hartu?
Iker gitarra jotzaileak bideo produktora bat ezagutu zuen eta proba egiteko aurrekontua eskatzean eskaintza ona egin ziguten. Promozioarena, berriz, Auria eta Teresa lagunek egin digute. Beraiek kazetaritzan egiten dute lan, eta ardura hori hartu zuten.

Horrekin lotuta, zuen kantu bat Euskadi Gaztean jartzeak poztu al zaituzte? Nor aldatu da, zuek, Euskadi Gaztea edo Euskal Herria?
Ez gaude kabitu ezinik, baina hamabi bat aste daramagu zerrenda horretan eta pozgarria da jende gehiagok gure musika entzutea. Euskal Herria dezente aldatu da. Hellacopters, Turbonegro eta halakoek jende askoren interesa piztu zuten, eta hori oso positiboa da. Horrez gain, Jam aretoa hiriburuetatik kanpo egoteak ere lagundu du musika talde desberdinen eskaintza zabaltzen, baita Internetek ere.

NCCk dozena pasatxo urte bete ditu, eta aurretik La Perrera taldean ere ibili zineten. Zein da jarraitzeko sekretua?
Musika gustuko izatea. Hori ezinbestekoa da. Gainera, hori ez bada, zer egin behar dugu, igandetan arrantzan joan? Beti atera dezakezu musika jotzeko denbora, 40 zein 50 urte izan. Eta garrantzitsuena da lortu ezin dituzun helburuak ez jartzea. Talde asko erre egiten dira, jarritako helburuetara ez direlako heltzen. Gu poliki goaz, baina oraindik badugu zer eman eta ikusle gazteak ere gerturatzen zaizkigu.

----------------------------------------------------------------
1.530 segundos de... Nuevo Catecismo Catolico
No Tomorrow
Iraupena: 25' 3 euro

Burmuina zabal-zabalik duten punkaren aita-puntakoak

Honako hau Donostiako beteranoen zazpigarren lan luzea da. Urteek onura egiten diete eta honako diskoan melodiak eta koroak gehiago zaindu dituzten arren, agerian utzi dute aurreiritzirik gabeko punka egiten jarraitzen dutela, nahi dituzten korronteetatik osagaiak hartu eta NCCren estilo propioa zizelkatuz, ohi duten indar eta sendotasunez. Ez dituzte modak ezta egun nagusitzen diren korronteak aintzat hartzen eta bide propioa egiten dihardute, beraien erritmoan. Horren erakusle, oraingoan Slade eta D. L. Byronen bertsio bana oparitu dizkigute. Horrez gain, ingelesa eta gaztelera tartekatuta, entzulea 77ko Ingalaterrara, 80ko hamarkadako Kaliforniara eta urrunago eramateko gai dira. Hitzetan autokritika handia egiten dute edanaren, iskanbilaren, inmobilismoaren eta heldutasunaren gainean.


Azkenak
Bertan behera utzi dute Donostiako surf txapelketa bat, israeldarren parte hartzea dela eta

Hamabost urte inguruko lau surflari israeldarren parte hartzea zela eta, hainbat eragilek protesta egin eta Groseko Surf Indarrak elkarteak lehiaketan ez parte hartzea erabaki du. Waxdayz jaialdiaren antolatzaileek ere surflari israeldarrak kaleratzea eskatu die WSL World Surf... [+]


2025-06-04 | Uriola.eus
Manteroekin eta Ainararekin elkartasuna adierazi dute Bilboko Epaitegiaren aurrean

Ainararen aurkako epaiketa dela eta, Bilboko Epaitegiarekin aurrean elkartu dira Manteroekin bat! plataforma eta bertaratutakoak poliziaren gehiegikerien eta egiturazko arrazakeriaren aurrean, elkartasunez antolatuko direla aldarrikatzeko.


“Traumak eta deserrotuta egoteak saharar guztion bizitzak zeharkatzen ditu”

Munduko gatazka ugariak kontatzera ohituta, oraingoan bere gatazka propioari jarri dizkio berbak Ebbaba Hameidak (Tindufeko errefuxiatu guneak, 1992) bere lehen eleberrian: Flores de papel (Paperezko loreak) (Peninsula, 2025). Hiru belaunalditako emakume banaren istorioak... [+]


Iruñeko Alde Zaharreko etxegabetzea geldiaraztea lortu dute

San Lorenzo kalean 57 urteko emakume bat –Ana Belen– etxegabetzeko agindua zegoen asteazken goizerako. Hori eragozteko, etxearen atarian 07:30etik aurrera bilkura deituta zuen Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak. Azkenean ez da etxegabetzea gauzatu.


Hana Zjakic. Inguruari adi
“Ez nintzateke ase sentituko, lau urteren ostean, hemengo kulturaz eta hizkuntzaz ezertxo ere ez baneki”

Iaz ezagutu nuen Hana Zjakic, Bollotomaseko bertso-saioaren aurretik mahai-buelta berean suertatuta. Ingelesez egin behar niola aipatu zidaten. Eta ni, orduan, kezkatu egin nintzen, ea saioan bertan inor arituko ote zitzaion xuxurlari. Lasai egoteko esan zidan berak, lehenago... [+]


Albert Le Layek ez zuen trukean ezer eskatu

Canfranc (Huesca, Espainia), 1940ko ekaina. Charles De Gaulle jenerala buru zuen Londresko Frantzia Askearen gobernuak erabaki baten berri eman zion Albert Le Lay Canfranceko nazioarteko tren geltokiko Frantziako aduanako arduradunari: bere postuan geratu behar zuen. Ez zirudien... [+]


Talentu bila

Talentua garai honetan zaindu, babestu eta erakarri beharreko altxorra ei da. Horregatik, Kutxabankeko lehendakari Anton Arriolak hezkuntzan ingelesari garrantzi handiagoa eman behar zaiola adierazi du, eta euskara horretarako oztopo izan daitekeela Poloniatik etor litezkeen... [+]


2025-06-04 | ARGIA
Osasun arreta euskaraz bermatzeko zortzi eskaera egin dituzte EHEk eta Aintzatek

Osasungintzako 501 langilek bat egin dute zortzi eskaera zehatz dituen manifestuarekin. Helburua, osasun arreta euskaraz eskaini, eman eta bermatzea, “edonon eta edonoiz, maila guztietan eta ahoz zein idatzizko harremanetan”.


2025-06-04 | Itxaro Borda
Begi zabal itxiak

“Hauxe titulu bitxia” erranen du aspaldian leitzen nauen ARGIAko irakurleak. Jakingo du halaber Stanley Kubrick zinegilearen azken filmaren zale amorratua naizela. Horrek hura esplika dezake. Funtsean, begiak zabal itxita begiratzen diogu munduari, bereziki Gazako... [+]


2025-06-04 | Gorka Menendez
Armatzea eta autodefentsa

Badirudi Europar Batasuna eskalada beliko betean sartu dela. Munduaren ordena geopolitikoa kolokan dabil eta Europak bertan zuen pribilegiozko lekua galtzeko arriskua ikusi du. Autonomia estrategikoaren lemapean, beste neurri askoren artean, industria armamentistikoa... [+]


2025-06-04 | Cira Crespo
Greba orokorra

Euskal Herriko mugimendu abertzaleen hasieran, langile borrokak kanpotik inposaturiko zerbait balira bezala ikusi ohi ziren. Euzkadi egunkariko orrialdeetan maiz irakur zitezkeen sozialisten kontrako diatribak. Harritzekoak ere ez ziren erasook, egia esan, egunkari sozialistetan... [+]


Teknologia
KoipetsuAA

Aspaldi egin nuen lantegi batean, kapitalismoaren izaera alderatu zuten itsasoan koipe jario batekin, zabaltzen doan orbana, bidean hondakina eta miseria sortzen duena eta garbitzeko zaila dena.

Egun, AAren koipea nonahi dugu,beharbada ezagunenak honakoak direlarik:... [+]


Eguneraketa berriak daude