Ixiar RozasekNabarrari esanak: «Literatura bestearen bilaketan hasten zarenean hasten da, niarengandik urruntzen hasten zarenean, ezagutzen ez duzun eremu batean sartzen zarenean».
Pako Aristik hitzok idatzi zituen Berrian: «Irakurleen defizit larri bat bizi dugu orokorrean, irakurleena, erosleena, kontsumitzaileena (...). Badirudi euskaldunon bizi maila zenbat eta altuagoa den orduan eta gutxiago gastatzen dugula kulturan. Diru guztia aisialdian doakigu, ondo pasatzen eta ondasunak pilatzen. Kultura denborapasa aspergarrien zerrendan jarria dago, hala izan gabe. Klase politikoak ere ez du gehiegi egiten kultur kontzientzia bat hedatzeko, hedabideek ere ez dute inor apasionatzen, ez kulturari buruz, ezta euskarari dagokionez ere».
Gabriel Gulian Uruguayn jaiotako musikaria Garan: «Nadie sabe nada lana hemengo diskoetxe batekin kaleratzea izugarri gustatuko litzaidake, baina ezin izan dut. Batetik, hizkuntzaren trabengatik. Hemen bizi garen eta musika hemen egiten ari garen kanpotarrekin zor bat dago kitatzeke. Oraindik ez naute artista euskaldun gisa hartzen, duela hamabost urte baino gehiago etorri eta ia ibilbide osoa hemen egin dudan arren. Instituzio eta kultur politiken mailan herrialde hau saldu eta aberastuko genukeela konturatu ez direlako gertatzen da hori».