Liburutegia


2006ko irailaren 17an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Unamuno
Mikel Soto, Iñaki Soto
Elkar
176 orrialde 11,25 euro

Unamunoren bizitzaz

Miguel Unamuno (Bilbo 1864- Salamanca 1936) idazle, filosofo, bere kasako politikari eta polemista nekagaitzaren izaera kontraesankorra azpimarratu dute bereziki Mikel Sotok eta Iñaki Sotok Elkar argitaletxearen bidez plazaratu duten Unamuno biografian. Euskaldun izateaz aldi batean harro sentitu zen gizona. Lore Jokoen ostean, Bilbotik ia kolpeka nola atera zuten azaldu dute. Sozialismora gerturatu zen gero, baina ideia horietan fedea galdu zuen, krisi sakonean murgilduz. Krisi horretan erlijioari buruzko kezka berragertu zitzaion. Erregimenaren aurkako erresistentziak erbestera eramana, bere bizitzaren azken garaian jite zentralista eta eskuindarra izan zuen. Beraz, gauza batzuetan aitzindari eta besteetan kontserbadore jokatu zuen.

Gurutzeaga pilotalekuak 100 urte
Batzuen artean
Danbolin-zulo Kultur Elkartea
128 orrialde 12 euro


Zestoako frontoian 1906tik 2006ra bitartean gertatutakoak

Argazki esanguratsuz apaindurik agertzen zaigu Xabier Unanue, Manolo Sagarzazu eta Xabier Iriondoren artean osatutako Gurutzeaga pilotalekuak 100 urte. Frontoi Zaharraren harrizko mintzoa. Zestoa 1906-2006 liburua. Partida zerrendak, pilotarien biografiak... makina bat datu eskaintzen dituzte egileek beren lanean. Baina hain denbora luzean pilotaleku horretatik pasatako jokalari guztiak agertzea ezinezko zitzaienez, Zestoako Amabirjinetan jokatu zuten zestoarrak, azkoitiarrak, azpeitiarrak eta zumaiarrak hartu dituzte bereziki kontuan. Dena den, pilotari tarte handia eskaini badiote ere, ez dituzte ahaztu urtez urte Gurutzeaga kudeatu zuten enpresariak, ezta diru jokoa antolatzen zuten artekariak ere.

Txomin udazkenean
Liesbet Slegers
Ibaizabal
28 orrialde 6,20 euro


Haur txiki baten udazken berezia

Etxeko gazteenak gogoan sortu zuen Liesbet Slegersek Txomin udazkenean. Oso urte gutxi dituen mutikotxo bat du protagonista. Beste edozeini bezala, uda bukatu zaio Txomini ere, eta udazkena bizi behar du. Etxetik irten aurretik botak eta euritakoa jantziko ditu, hotz egiten duelako. Baina laster ohartuko da urtaro hau ere oso polita dela, kolorez betea. Lorategiko zuhaitzak hosto horiak, gorriak eta marroiak ditu, eta asko erori egiten dira. Zapaldutakoan kris-kras egiten dute. Txominek haiek biltzen lagunduko dio aitari. Eta hara non barraskilo bat ikusten duen, etxea bizkarrean daramala. Otorduetan ere aldaketak nabarituko ditu mutikoak: orain amatxok intxaur opila egiten du. Goxo-goxoa dago! Gero parkera joango dira amatxo eta biak, eta han perretxikoak eta gaztainak hartuko dituzte.

Zehar
Batzuen artean
Arteleku, Gipuzkoako Foru Aldundia
68 orrialde


Zinemaren balizko etorkizuna

Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratzen duen Zehar aldizkariaren 59. zenbakian zinemaren etorkizunaz egin dute gogoeta. Eta baikor agertzen dira, artetik edo arte bisualetik abiatuta ematen diotelako zinemaren etorkizunari buruzko galderari erantzuna. Begoña Vicariok animazioan aritzen den Isabel Hergueraren ibilbide profesionala azaldu du, zerk bultza zuen animazioan aritzera, nola gauzatzen duen bere lana eta ea non dagoen zinemaren, animazioaren eta artearen arteko muga haren ustez. Aldizkarian badira gai gehiago ere, jakina. Adibidez, Neus Carbonellek gaur egungo teorialari handi bat aurkeztu du, feminismoan, psikoanalisian, pedagogian eta beste esparruetan eragin handia duen Gayatri Chakravorty Spivak. Eta Miren Jaiok Iñaki Garmendiaren bi bideoren deskribapen formala egin du. y

Poema amniotikoak -Gerizpeko gudak-
Sonia González
Kutxa
84 orrialde 4 euro

Beldur eta amesgaiztoz betetako poemak

Irun Hiriko Kutxa olerki saria irabazi zuen iaz Sonia González Fernándezek Poema amniotikoak -Gerizpeko gudak- izenburuko poema bildumarekin. Barruko borrokak, isilean gordetzen diren horiek ditu gai. Eta maite duena milaka kilometrotara preso izateak sortzen duen min bizia. Absentziarekin bizitzen ikasi nahi luke, baina ez da erraza, ez denez. Orok behar du preso izan/ noiz edo/noiz/ aske izateko adieraziko du halako batean. Eta beldur-ikarak ere hor daude, beldurra ez delako aukeragai. Eta, noski, amesgaiztoak izaten dira, amesgaizto bizi-biziak. Halere, Sonia Gonzálezek dio: Ikaratuago gelditzen naiz,/ ametsetan baino,/ esna,/ galtzearen ikara/ ez edukitzearena baino/ ikaragarriagoa baita.

Denboraldi gogorra
Frauke Nahrgang
Ibaizabal
144 or. / 7,75 euro

Futbol taldeko kapitaina derbia ez jokatzeko zorian

Futbolean jokatzea eta partidak irabaztea besterik ez daukate buruan Grün-Gelb taldean aritzen diren Moritz, Catrina, Niko, Alex, Mehmet eta beste neska-mutilek. Hori oso ondo dago, ikasketak bazterrera uzten ez diren bitartean. Hala uste du Nikoren aitak, eta horrela esaten dio semeari, Grün-Gelb taldeko kapitainari, nota hobeagoak atera behar dituela. Baina Nikok kasu zipitzik ez dio egiten, eta aitak futbolean aritzea debekatuko dio, derbia jokatzear dutenean. Eskerrak Rebekak ideia bat duen.


Azkenak
Nerabeak

Gero eta sarriagotan ikusten ditut nerabeak sufritzen. Irakasle naizenetik Bigarren Hezkuntzan, azken urteotan gero eta kasu bortitzagoen aurrean ikusi dut neure burua, eta hortxe batez ere hasten zaigu irakasleoi korapiloa. Nola lagundu nerabeari? Ikastetxean ordu asko... [+]


BSHko langileak gaur dira bozkatzekoak sindikatuek eta enpresak adostutako aurreakordioa

Langile batzordeak eta enpresak adostutako aurreakordioak 655tik 609ra murriztuko ditu kaleratzeak, gainerakoak birkokatuko dituzte. Bozketaren emaitza astelehen arratsaldean jakinaraziko dute. Nafarroako Gobernuak eta langile batzordeak etorkizunari begira, alternatiba... [+]


Cesar-Neron kasua

Martxoaren 25ean Arabako Foru Aldundiak (AFA) eta Eusko Jaurlaritzak (EJ) prentsa-ohar bat atera zuten, hedabideetan nahiko zalaparta eragin zuena, Gobierno Vasco remite a la Ertzaintza dos piezas cerámicas del yacimiento de “Las Ermitas” por ver indicios de... [+]


Ana Sagasti (AZ Ekimena)
“Jasanezina da sanferminetan pixaren kiratsa eta etengabeko soinua”

Alde Zaharreko Ekimeneko Ana Sagastirekin hitz egin du Euskalerria Irratiak, bertako bizilagunek sanferminak nola bizi dituzten ezagutzeko. Bederatzi egunez eta 24 orduz soinua gehiegizkoa eta pixa usaina erabatekoa dela esan du. Jaia eta egunerokotasuna uztartzeko... [+]


Riviera Gaza: euskal ekonomiarako aukera bat?

Bai, eremu horren historia odoltsua da. Pena izan zen hainbeste jende hiltzea eta herri hori modu horretan kanporatua izatea, baina hainbestetan gertatu dira halakoak...! Gizakiok ez dugu erremediorik eta Historiak ez du atzera bueltarik. Egiten ari zirena gehiegizkoa zela... [+]


Donostiako Klasikoa eta Israel-Premier Tech taldea

BDZ Israeli Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak mugimenduko (BDS nazioartean) ordezkaritza bat bildu berri da Donostiako Klasikoa antolatzen duen Oceta erakundeko arduradun batekin. Jakinarazi digu aurten, iaz ez bezala, lasterketara ez dela talde israeldarrik etorriko... [+]


Siriako armada hiritik irten den arren, beduinoek eta drusoek borrokan jarraitzen dute As-Suwaydan

Siriako armada Israelekin eta milizia drusoekin su-eten akordio batera iritsi bada ere, bi komunitateen arteko istiluek ez dute etenik Damasko hegoaldeko probintziako hiriburuan. Soldadu siriarrak As-Suwaydatik irten ondoren, Tel Avivek beduinoak bizi diren hainbat eremu... [+]


2025-07-21 | ARGIA
Ongietorrien auziko akordioak “borrokaren zilegitasuna” ezbaian jartzen duela salatu dute zenbait presok eta preso ohik

"Euskal Herriaren jazarpena elikatzen du Euskal Herriaren bakearen bidean egindako akordiotzat saldu duten honek", adierazi dute larunbatean Arrasaten eginiko prentsa agerraldian. 


“Gazteen kontrako kriminalizazioa” eta “Poliziaren gehiegikeria” salatu ditu Azpeitiko Gaztetxeak

Igande arratsean ehunka herritarrek elkarretaratzea egin dute herriko plazan, "Poliziaren gehiegikeria" salatzeko. Azpeitiko Udalak udaltzainei elkartasuna adierazi die, eta, aldiz, Ertzaintzaren esku hartzea "gehiegizkoa" izan zela esan du.


Euskara, katalana eta galiziera ez dira momentuz hizkuntza ofizialak izango Europar Batasunean

Europar Batasuneko estatu kideen gehiengoak atzera bota du euskara, katalana eta galiziera EBn hizkuntza ofizialak izateko eskaera. Finantzazio eta arlo legalean hainbat "zalantza" dituztela plazaratu dute. 


Agharas ekarteak jasandako eraso arrazistak salatu dituzte Barakaldoko txosnek

Agharas migratzaile imazighen elkartearen txosnan pertsona batek hainbat irain arrazista egin zituen. Erasoa salatzeko elkarretaratzea egin dute igandean Barakaldon. 


2025-07-21 | Axier Lopez
Bilboko Aste Nagusian genozidioaren konplize bati agur esan diote: 13 konpartsak ez dute Coca-Cola txosnetan eskainiko

Bilboko Konpartsak osatzen duten 27 taldeetatik hamahiruk erabaki dute AEBetako Coca-Cola multinazionalaren produktu guztiak kenduko dituztela haien txosnetatik, Israel palestinarren aurka egiten ari den genozidioaren konplize izatea leporatuta.


Gazan 19 pertsona hil dira gosez azken 24 orduetan, eta laguntza zeramaten 25 kamioiri tiro egin diete soldadu israeldarrek

Gazako Osasun Ministerioaren arabera, Israelek 2023ko urrian  zerrendaren aurkako oldarraldia gogortu zuenetik 86 palestinar hil dira gosez, horietatik 76 haurrak. Manifestazioak egin dituzte hainbat herrialde arabiarretan, Gazarako su-etena aldarrikatzeko eta palestinarrek... [+]


2025-07-21 | Behe Banda
barra warroak
Berritu ala hil

Berritu ala hil. Hori esaten diogu geure buruari. Ariketetatik ariketa gabeko alera, narraziotik gertuago, metaforarik gabe, zuzenago. Orain? Orain gehiago behar dugu. Narrazioago, ezmetaforatuago, ariketagabeago.

Pertsonaia bat sortuko dugu. Pertsona bat. Istorio batean... [+]


Eguneraketa berriak daude