Antonio Mercero zinemagile lasartearrak Y tu quién eres? filma errodatu du. Alzheimer gaitzaren inguruko filma da eta Vicente Alexandre eta José Luis López Vázquez dira aktore nagusiak. Alzheimer gaitzagatik hil zen Luis laguna gogoratzeko egin du Mercerok Madrilen eta Donostian errodatutako filma.
Golden Apple Quartet taldeak Galipotx antzezlan musikala estreinatuko du abenduan. Oraingoan, ordea, laukotea ez da taula gainean izango. 18 eta 30 urte bitarteko artista gazteek jokatuko dituzte rol nagusiak, Patxi Barcoren zuzendaritzapean. Familiei zuzendutako lana da.
Anje DuhaldekSorminetan diskoa plazaratu du Elkar diskoetxearekin. Zortzi urte joan dira kantu propioak azkenekoz disko batean bildu zituenetik. Rock, blues eta folkean barneratzen diren hamahiru kantu grabatu ditu Duhaldek.
Cristobal Balenciagak (Getaria, 1895-Jávea,1972) diseinatutako ehun eta hirurogei jantzi paratu dituzte Pariseko Dekorazio Arteen Museoan. 2007ko urtarrilaren 28a arte izango da zabalik moda diseinatzailearen erakusketa.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.