Su-etena


2006ko irailaren 03an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Gizakiarentzat funtsezkoa izan da bere bizitzan eta bere biziraupenerako sua. Sua bere laguna izatea, bere kidea, bizikidetza bat lortu arte. Historian zehar gizakiak suari egin dizkio bere aitormenak. Esate baterako zinean, Jean-Jacques Annaud-ek bere Suaren bilan. Ezin hobeki islatzen da pelikula horretan gizakiaren mirespena eta kultua suari, suaren jabetza boterearekin erlazionatuz. Bestalde ezin utzi aipatu gabe Heraklito filosofo zaharraren ekarpena errealitatea azaltzerakoan. Errealitatearen zerizana suan kokatzen zuen filosofoak. Suak ematen dio errealitateari bere funtsa. Sua da, nolabait, errealitatearen batasuna. Azken finean, sua litzateke errealitatearen logosa, arrazoia. Baina gaur egungo errealitatean, ikusita suaren inguruan gertatzen direnak, ez datoz bat orain arte hemen esaten ari garenarekin. Sua guztiz kaltegarria da gure bizitzan, ikusi besterik ez dago ze motako harremana sortzen den suaren inguruan. Galdetu bestela Galizia aldean. Ez dugu etxetik hain urrun joan behar. Sukaldeko etxean sua itzali nahian gabiltza, eta beldurra daukagu berpiztuko ez ote den.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Bi haur Palestinako banderarekin
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.